2014(e)ko maiatza 30, ostirala

6.D-2 EGUNEROKOA

Gaur zoilik baratza batu dugu:
1. Ez zuena balio konpostara bota dugu.
2. Lurrari ura bota diogu gauzak errazago ateratzeko.
3. Lurra busti bustirik zegoenean landatu genuena atera dugu.
4. Azkenik gauza onak etxera eraman ditugu.

2014(e)ko maiatza 25, igandea

6.A-2 Egunerokoa

2014 maiatzaren 25a



BARATZA BATU
Gaur   baratza   batu  dugu landatu ditugun hortukari guztiak kenduz eta lurra garbi utziz,  gure
azken    aurreko    saioa     delako.
Baratzean geratzen ziren hortukatiak etxera eraman egin ditugu: zerbak, tipulinak, berakatzak… Belar txarrak  konpostajera bota dugu.

2014(e)ko maiatza 23, ostirala

6C-2 EGUNEROKOA

2014 maiatzaren 9a

Letxugak batu eta entsalada egin

Ostiralean gure ortuan urte osoa zaintzen daramatzagun letxugak batu genituen etxera eramateko.
Gero sukaldera jaitsi ginen entsalada bat egiteko. Entsalada egiteko pausu hauek jaraitu ditugu:

 










Hasteko letxugak eta tipulinak ortutik hartu genituen. Ondoren garbitzen jarri genituen, geroago arrautzak eta patatak egosi genituen 10/15 minutuz, beranduago letxugak, patatak, tomatea, tipulinak eta arrautza zatitu eta dena ontzi batean nahastatu genuen, azkenik alinatu eta jatorduan jan genuen.










2014(e)ko maiatza 21, asteazkena

6.C-1 EGUNEROKOA

2014ko maiatzaren 21a
Azelgen purea eta azelgen penkak

Gaur guk landatutako azelgak hartzera joan gara baratzera. Gero sukaldera joan gara eta bi plater prestatu ditugu azelgekin:

Penkak:
Lehenengo azelgen beko partea moztu eta ondo garbitu.Ondoren egozten jartzen dugu pare bat minutu. Ondoren atera eta zati baten gainean, jamoia jarri gero gazta. Hori egin ondoren hirinetik pasatu.  Hori egitean arrautzetik pasatu behar da. Hori dena egin ostean olioa sartaginera bota eta sua altu jarrita azelgak jartzen ditugu minutu batzuk pasa ondoren kontu andiz buelta ematen diozu beste minutu batzuk hitzita gero atera eta oso goxo dago.
Purea:
Azelgen hostoa ondo garbitu behar da. Bitartean tipula eta patata zuritu egiten da, zurituta lapikoan sartu bero daitela. Hori egitean azelgak moztu eta mostutakoa lapikora bota.Azkenik dena batidorarekin nahastu. Gero berotzen utzi pixka bat eta jan.

2014(e)ko maiatza 18, igandea

6.A-1 EGUNEROKOA

Gaur entsalada egin dugu bi motako letxugekin,tomatearekin eta tipulinarekin olioa ere bota diogu eta oso gozoa zegoen jende guztiari asko gustatu zaio.
Entsalada gustatzen ez zaienei ere asko gustatu zaie eta ez da arritzekoa oso gozoa zegoelako da. ENTSALADA !!

2014(e)ko maiatza 15, osteguna

6.E-2 EGUNEROKOA

2014ko maiatzaren 13an
PENKA BETEAK ETA BARAZKI PUREA

Gaur penka beteak eta barazki purea egin dugu. Lehenengo baratzera joan gara osagaien bila.

PENKA BETEAK

Osagaiak:
Azelgak
Arrautzak
Irina
Gazta eta york urdaiazpikoa

Prozedura:
1.Azelgei beren parte zuria kendu eta hostoa gorde purea egiteko. Parte zuria garbitu.
2.Azelgen parte zuria egosi.
3.Irina eta arrautzak platerera bota. Arrautza ondo nahastu zuringoa eta gorringoa nahastu daitezen.
4.Azelgaren parte zuria zatitxoetan moztu eta york urdaiazpikoa eta gaztaia bi ztitxoren artean sartu  liburutxo    bat izango bazen bezala.
5.Hartu liburutxoa eta pasatu lehenengo irinetik eta gero arrautzetik.
6.Zartagin batean olioa sutan jarri eta azelga liburutxoak irinetik eta arrautzetik pasatu ostean horra sartu eta      ondo eginda dagoen arte itxaron eta gero atera eta plater batean jarri.

7.On egin!

BARAZKI PUREA

Osagaiak:
Azelgen ostoak
Patatak
Porru izoztuak
Prozedura:
1.Azelgen ostoak garbitu.
2.Patatak zuritu eta zatitu.
3.Zartagin batean ura egosten jarri eta patatak bota.
4.Azelgaren osto batzuk txurro bat eginda jarri eta moztu. Joan zartaginera botatzen.
5.Porru izoztuak zartaginera bota.
6. Zartaginean egosten utzi eta egosita dagoenean birringailuarekn ondo nahastu.
7.On egin!

6.E-2 EGUNEROKOA

2014ko apirilaren 29an
ENTSALADA

Gaur entsalada egin dugu. Lehenengo baratzera joan gara eta han entsalada egiteko osagai batzuk hartu ditugu.

Entsalada egiteko osagai hauek erabili ditugu:
Letxugak
Patatak
Tipulak
Tomateak
Arrautzak

Pausuak:
1.Osagaiak hartu.
Tomateak eta patatak ere.
2.Osagai guztiak garbitu eta letxuga bolean bota.
3. Patatak egosi, zatitu eta azala kendu.du.
4.Tomateak zatitu.
5.Arrautzak egosi, zatitu eta azala kendu.
6.Kipula eta patatak zatitu eta bolean bota.
7.Entsaladari gatza, olioa eta ozpina bota, nahastu eta... On egin!

2014(e)ko maiatza 14, asteazkena

6.A-1 EGUNEROKOA

2014ko maiatzak 14


Gaur zerbak batu ditugu eta hostoekin purea egin dugu.
Eta penkekin, urdaiazpikoa, gazta, hirina, arrautza eta olioarekin rebosatu bat egin dugu.
Oso gozoa zegoen dena eta guztiok onez jan dogu baina purea apurtxo bat kaldoso segoen baina gozo eta ez dira erosten diren bezalako onak.
jan dogun guztia ona zegoenez agian klaseko batzuk egitera animatzen dira.

2014(e)ko maiatza 13, asteartea

6.E-1 EGUNEROKOA



2014ko maiatzaren 6a
Azelgen purea eta azelgen penken liburutxoak

Gaur guk landatutako azelgak hartzera joan gara baratzera. Azelgak artuta bi gauza egin ditugu azelgekin:
liburutxoen osagaiak:
-Hirina   
-Arrautzak   
-Azelgak   
-Gazta   
-Jamoia
-Olioa   
Lehenengo azelgen beko partea zuria dena, moztu eta ondo garbitu. Ondoren moztu bi zati berdinetan, eta egozten jartzen dugu pare bat minutu. Ondoren atera eta sati baten gainean, jamoia jarri gero gazta eta gero azelga. Hori egin ondondoren hirinetik pasatu azelga liburutxoa zuria geratu arte.  Hori egitean arrutzak irabiatu likido gelditu arte eta gatza pizkatxo bat bota lehen bezala arrautzetik pasatu behar da.  Hori dena egin ostean olioa sartenera bota eta sua topera jarrita librutxoak jartzen ditugu baina ez denak batera, minutu batzuk pasa ondoren kontu andiz buelta ematen diozu beste minutu batzuk hitzita gero atera eta oso goxo dago.




Pure azelgen osagaiak:
  • Azelgen hostoak.
  • Tipulak.
  • Izoztutako porruak.
  • Patatak.
  • Olioa.
  • Ura.


Azelgen hostoa ondo garbitu eta pizka bat utzita uretan. Bitartean tipula eta pata zuritu egiten da, zurituta lapikoan sartu bero daitela. Hori egitean azelgak ondo garbituta txurro bat egines mostu eta mostutakoa lapikora bota. Ondoren izoztutako porruak lapikora bota pare bat minutu batzuk hitzi eta gero ura pizkatso bat bota eta gero dena batidorarekin batitu. Gero piska bat hitzi berotzen eta jan.

2014(e)ko maiatza 11, igandea

6.A-2 EGUNEREKOA

PUREA ETA PENKA BETEAK
Gaur purea eta penka beteakegin dugu:
Purea egiteko lehenik baratzean osagaiak hartu ditugu eta gero sukaldera joan gara. Han lehenik barazkiak garbitu ditugu. Gero zerbak eta patatak sukaldatu ditugu. Geroago ur pizka bat sartu dugu eta guztia aplastatu dugu.
Penkak egiteko lehenengo, bi penkeen artan jamoia eta gazta ipini behar da. Gero errebosatua egiteko
irinan ipini behar da eta gero arraultzekin nahastu. Geroago txandaka frijitu egin behar dira.


2014(e)ko maiatza 9, ostirala

6.D-2 EGUNEROKOA

                                     2014ko maiatzaren 5a


PENKA FRIJITUAK GAZTA ETA URDAIAZPIKOAREKIN ETA BARAZKI PUREA

Gaur, lehendabizi, baratzera joan gara eta azelgak eta tipulak batu ditugu. Gero, beste osagai batzuekin, penka frijituak eta barazki purea egin genituen.


Osagaiak:

PENKA FRIJITUAK:

  • Azelgen enborra.
  • Gazta.
  • Urdaiazpikoa.
  • Arrautzak.
  • Olioa.
  • Gatza.
BARAZKI PUREA:
  • Azelgen hostoak.
  • Tipulak.
  • Izoztutako porruak.
  • Patatak.
  • Olioa.
  • Ura.