2015(e)ko maiatza 29, ostirala

6.A-2 EGUNEROKOA

2015ko maiatzaren 27a

Lehengo landare eta ortuariak ondo ureztatu ditugu.




Geroago intsektuen etxea ikustera joan gara.

Eta bukatzeko partzelen alboetan dauden belar txarrak kendu ditugu ongarri berdea bezala erabiltzeko.



  

6.B-2 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 28

Ostegunean, partzelA guztietako ortuariak ureztatu genituen. Dena belar-txarrez beterik zegoen, eta asko kostatu zitzaigun dena garbitzea. 
Urazak eta tipulinak ondo hasita zeudenez, etxera eraman genituen. 





2015(e)ko maiatza 25, astelehena

6.C-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 22

Pasadan ostiralean ortuari guztiak ureztatu genituen eta ongarria bota genuen beste partzela batzuetara.

FotografíaFotografía

FotografíaFotografía

2015(e)ko maiatza 24, igandea

6.B-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 21

Ostegunean belar txarrak kendu eta landareak ureztatu genituen. Horren ostean joan ginen intsektuen etxerako zahaitzaren azalak bilatzera.


2015(e)ko maiatza 20, asteazkena

6.A-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 20

Gaur:

* Intsektuen etxea ikusi dugu.



* Partzeletan zeuden belar txarrak kendu ditugu. Bakoitzari partzela bat egokitu zaio eta hura garbi-garbi utzi behar genuen.




* Tipulin batzuk batu ditugu.



 

6.E-2 EGUNEROKOA


Atzo, beste egunetan bezala, negutegiko ortuariak ureztatzen eta belar txarrak kentzen egon ginen. Intsektuen etxea ikusi dugu eta azken bost minututan etxea betetzen joateko, lurretik botata zegoen zuhaitzen azala hartu genuen eta etxean jarri genuen intsektuei aterpea emateko.

2015eko maiatzak 19a
imagen no mostrada
imagen no mostradaimagen no mostrada

2015(e)ko maiatza 18, astelehena

6.B-2 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 14

Ostegunean, maisuak intsektuen etxeko proiektuari buruzko aurkezpena egin zigun. Bukatu zuenean baratzera igo ginen intsektuen etxea ikusteko. Hazitegia ere ikusi genuen. Batzuk, uretatzen zuten bitartean besteek egurrezko makilatxoak bilatzen hasi ziren intsektuen etxea betetzen hasteko.                









2015(e)ko maiatza 14, osteguna

6.A-2 EGUNEROKOA

2015eko maiatzaren 13a
INTSEKTUEN ETXEA

Lehenengo eta behin landareak ureztatu ditugu eta belar txarrak kendu.






Ondoren intsektuen etxean sartzeko teilak eta adreiluak bilatu ditugu.











Adreiluen zuloen barruan zegoen zikinkeria kendu eta intsektuen etxeko gelatxo batean sartu ditugu.
          
           

2015(e)ko maiatza 11, astelehena

6.B-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 7

Pasadan astean, 6 edo 7 pertsonek landareak ureztatu zituzten. Eriz azalore bat batzen erakutsi zigun, etxera eramateko. Azkenik, ureztatzen amaitu genuenean, babak batu egin genituen etxera eramateko.







2015(e)ko maiatza 10, igandea

6.C-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzak 8

Ostiralean, ortuari guztik ondo ureztatu genituen eta ongarri berdea sortu genuen kendutako belar txarrekin.



2015(e)ko maiatza 6, asteazkena

URAZAK ETA ESKAROLAK BANATZEN

ORTUARIEN BANAKETA

Apirila erditik aurrera, Aste Santuko oporretatik bueltan, gure baratzeko urazak eta eskarolak batu eta etxera eramateko prest izan ditugula ikusi dugu.




2015(e)ko maiatza 5, asteartea

6.D-1 EGUNEROKOA

2015eko maiatzaren 5a

ZER EGIN DUGU GAUR:
  1. Lehenik materiala banatu dugu (ureztontziak, eskularruak...)
  2. Ondoren batzuk ureztatu egin dute eta besteak bitartean belar-txarrak kendu.
  3. Gero, belar txarrak kendu ondoren, konposterara bota ditugu.
  4. Ureztontziak eta eskularruak gorde.
  5. Amaitzeko, boten arduradunak botak gorde eta zapatak jarri ditugu.
  6. Gelakide batzuek barazkiak batu eta etxera eraman dituzte.

6.B-1 EGUNEROKOA

2015eko apirilak 23

Orain direla bi aste, barelikos arloan, taldeko 5 edo 7 pertsona belar txarrak kentzen ari ziren bitartean, besteak landareak/ortuariak ureztatu zituzten.

6.B-2 EGUNEROKOA

2015eko apirilak 30

Pasadan ostegunean, maisuarekin, ureztatu eta belar txarrak kendu genituen. Beste gelen partzelak ere ureztatu genituen, lehor zeudelako. Batzuek ortuariak, urazak eta azaloreak, batu eta etxera eraman zituzten.


2015(e)ko maiatza 4, astelehena

6.D-1 EGUNEROKOA


2015eko maiatzak 4

Gaur barelikos orduan, partzela guztiak ureztatu ditugu hiru egunetan ez direlako ureztatu eta bero handia egin duelako.

Horrez gain aurreko klasean bezala, belar txarrak kentzen aritu gara guztiok ureztatzaileak izan ezik. Azkenean, barazki batzuk batu eta banatu ditugu, gero botak bere lekuan utzi eta jarraian patiora joan gara guztiok.