2016(e)ko otsaila 23, asteartea

6.A-1 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 17

Gaurko saioan baratzera joan gara. Lehenik, konposta konposteretatik hartu eta landareen inguruan jarri dugu hauek ongarritzeko. Geroago, landareak ureztatu ditugu konposta lurrarek hartu dezan lagunduz.


Konposta hartzen

Landareei konposta botatzen

Ureztatzen

2016(e)ko otsaila 22, astelehena

6.E-2 EGUNEROKOA


2016ko otsailak 16

Gaur Erizek, kanpostatzearen garrantzia, nola egiten den, zer erabiltzen den egiteko eta abar azaldu digu.


 

Gero baratzera igo gara eta gure ortuariak zein gelako kideen hiru partzelak ikusi eta ureztatu ditugu.

2016(e)ko otsaila 17, asteazkena

6.B-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailaren 4a

Gaur areto nagusian egon gara konpostari buruz hitz egiten. Material organikoaren deskonposaketaz lortzen den materia da konposta.
Bi material organiko mota erabiltzen dira konposta egiteko, material berdea eta material marroia. Konposta behar den bezala ateratzeko kontuan izan behar diren faktoreak, hezetazuna, temperatura, oxigenoa, urtaroa, metaren tamaina eta hondakinen tamaina dira. 
Gero baratzera joan gara gure ortuariak eta kideenak ureztatzera.

Egileak: Leire eta Goizalde

2016(e)ko otsaila 16, asteartea

6.D-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 15

Barelikosen, Erizek konposta nola egiten den eta zerez osatuta dagoen azaldu digu. Gero, konposta egiteko ontziak ikusi ditugu eta gure klaseko ortuariak ureztatu ditugu.



Egileak: Pedro Uchupi eta Naia Sanz

2016(e)ko otsaila 10, asteazkena

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 29

Guk ostiralean milaka gauza landatu eta erein genituen eta oso ondo pasatu genuen:
  • Urazak, zerbak, azaloreak, azak, brokoliak eta tipulinak: Haien tokitxoetatik kontuz hartu behar genituen eta gero zulo bat egin lurrean bertan landatzeko.
  • Azenario eta espinaken hazitxoak erein genituen.
  • BerakatzaErein egiteko tresna urdin batekin gorantza begira landatu genituen, urazen artean.
  • Babak eta ilarrakIlaraka eta multzoka erein genituen 5 eta 8 cm-ko sakoneran.

Bukatzeko dena ureztatu genuen.

Hemen argazki batzuk:





Egileak: Nahia, Olatz, Martin eta Ander.

6.B-1 EGUNEROKOA


Gaur negutegiko landare guztiak ureztatu ditugu  eta hazi gehiago erein ditugu hazitegian: tomateak, piperrak, kalabazina, meloia, pepinoa...



Jon Gorbeña eta Egoitz Castaño

2016(e)ko otsaila 5, ostirala

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 2
KONPOSTATZEA

Gaur konposta nola eta zertarako egiten den ikasi dugu. Lehenengo material marroia ipini behar dugula beheko kapan, ondoren materia berdea eta horrela denbora guztian kapa ezberdinak sortuz. Gero zer konpostatu daitekeen eta zer ez, zer den materia organiko marroia eta zer den materia organiko berdea ikasi dugu eta azkenik nola antolatuko garen konpostatzea konposta batzeko esan digu Erizek.
Ondoren negutegira joan gara eta konposta non bota behar dugun ikusi dugu, baita konposta egiten den ontzi bakoitzaren goi eta bekaldean zuloak daudela intsektuak eta oxigenoa sartzeko, konpostatze prozesua ondo gertatzeko.
JPEG irudia

2016(e)ko otsaila 2, asteartea

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 10


Baratzera joan ginen azkenengo egunean pilo bat guaza landatu eta erein genituen, adibidez: azenarioak, urazak, espinakak, berakatzak, tipulinak, zerbak, azaloreak eta babak. Denok hartu genuen parte eta gainera, oso ondo pasatu genuen.

                                                                            EGILEAK: ANE ETA LEXURI

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 29

Pasadan ostiralean gure ortuariak ureztatzen, hazitegiko haziak aukeratzen eta ereiten aritu ginen.