2016(e)ko martxoa 17, osteguna

6.B-1 EGUNEROKOA

2016ko martxoaren 10a
Gaur ureztatzen, belar txarrak kentzen, barazki berriak kendu eta etxera eraman ditugu. Aupa baserritarrak!


Egileak: Euken eta Julene

2016(e)ko martxoa 16, asteazkena

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko martxoaren 15a

Gaur baratzera igo gara eta lehenengo Erizek gure ortuariak nola dauden erakutsi digu...

  • Gero, hazitegia betetzen hasi gara,

  • Azkenik, gure hiru partzeleko, landatu ez ditugun landare "txarrak" kendu ditugu eta guk landatu ditugun espinaka batzuk kendu behar izan ditugu bata bestearen oso hurbil hasi direlako.
 

  • Asun salda ere ikusi dugu, nola egiten den eta zertarako erabiltzen den. Salda hau urarekin batuz gure eta gelakideen hiru partzelak ureztatu ditugu, ongarri moduan erabiliz.


Egileak: Joane Rodriguez eta Oihane Vales.

2016(e)ko martxoa 15, asteartea

6.A-1 EGUNEROKOA

2016ko martxoak 8
Pasadan asteartean baratzera joan ginen eta jarduera ugari egin genituen, hona hemen garrantsitsuenak:

Lehenengo, Erizek azaldu zigun nola animali batzuk (bareak, barraskiloak...) ortuari batzuen hostoak jaten dituzte, baita zergaitia eta noiz egiten duten.


Ondoren, taldeak egin genituen jarduera desberdinak egiteko:

  • Batzuk hazitegian landareak eta aromatikoak erein zituzten                                    
  • Beste askok partseletako belar txarrak kendu zituzten

  • Beste lan bat espinakak klareatzea izan zen                
  • Bukatzeko, ortuariak ureztatu genituen


2016(e)ko martxoa 14, astelehena

6.A-1 EGUNEROKOA

Aste honetan sukaldera joan gara eta kalabazin arrautzaztatuak egin ditugu.

Osagaiak:


  • Kalabazina
  • Arrautzak
  • Gatza
  • Irina
  • Olioa

Nola egiten da: 

Lehenik kalabazina garbitu eta xaflatan zatitu behar da. Ondoren arrautzak zabaldu eta irabiatu egin behar dira. Geroago, arrautzari gatza bota behar zaio eta beste plater batean irina bota behar da.. Ostean kalabazin xaflak irinatik eta arrautzatik pasatu behar dira. Azkenik xaflak olio beroan sartu frijitu arte eta frijitzen direnean, espatularekin atera behar dira. 




6.A-2 EGUNEROKOA

Aste onetan kalabazin arrautzaztatua egin genuen eskola sukaldean. Hemen dituzue osagaiak eta erreseta:

Osagaiak:
  • Kalabazin bat
  • Gatza
  • Irina
  • Oliba olioa
  •  Bi arrautz
Nola egin:

  • Lehenik kalabazina garbitu behar da.
  • Ondoren kalabazina xafletan moztuko dugu eta arrautzak bol batean irabiatuko ditugu.
  •  Gero kalabazin xaflak irinean eta arrautzan buzti.
  • Honen ondoren olioa berotzen jarri behar da.
  • Gero kalabazinaren alde bakoitza minutu bat inguru olioan jarri.
  • Bukatzeko kalabazina oliotik atera eta plater batean jarri.
Oso ona dago. ON EGIN!!








2016(e)ko martxoa 10, osteguna

6.B-1 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 25

KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA

Osagaiak:

  • Kalabazina
  • Arrautzak
  • Gatza
  • Irina
  • Olioa

Nola egin:

  • Lehenik, kalabazina garbitu, zatitu eta lehortu.
  • Ondoren, arrautzari zabaldu eta irabiatu.
  • Geroago, olioa kaserola batera bota eta berotu.
  • Ostean, plater batean irina, bestean arrautz irabiatua eta gatza jarri.
  • Azkenik, kalabazin zatiak irinatik eta arrautzatik pasatu eta olio beroan frijitu.

ON EGIN!!



Jon Gorbeña eta Egoitz Castaño




2016(e)ko martxoa 8, asteartea

6.D-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 29
KALABAZIN ARRAUTZAZTATUAK - ERREZETA

Astelehenean kalabazin arrautzaztatuak egin genituen. Hasteko osagaiak eta materiala zeintzuk ziren ikusi eta prestatu genituen. Ostean kalabazina garbitu eta moztu egin genuen xafla finetan. Ondoren irinetik eta arrautzatik pasatu, eta bukatzeko olioan frijitu genituen jan aurretik.


Osagaiak
Kalabazinak olioan frijitzen
Jateko prest

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 2

KALABAZIN ARRAUTZAZTATUAK

Gaur azteartea lauroko sukaldera joan gara eta kalabazin arrautzaztatuak egin ditugu. Honela egin behar da: Lehenengo kalabazina moztu behar da. Gero arrautzak apurtu eta irabiatu egin behar dira. Ondoren kalabazina irinarekin nahazten dugu et
a gero arrautzekin. Azkenik frijitzen dugu eta jaten dugu. ON EGIN!!



2016(e)ko martxoa 7, astelehena

6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko martxoaren 7a

Gaurko saioan baratzera joan gara. Lehenengo, belar txarrak kendu ditugu gure ortuariei konpetentzia ez egiteko; eta ondoren hazitegian hainbat landare eta aromatiko erein ditugu. Azkenik gure ortuariak ureztatu ditugu.


 Landareak ureztatzen
            Belar txarrak kentzen

6.E-1 EGUNEROKOA


2016ko otsailak 23
KALABAZIN ARRAUTZAZTATUAK

Asteartean kalabazin arrautzaztatuak egin genituen. Hasteko osagaiak zein materiala prestatu genituen eta kalabazinak moztu. Ondoren irinetik eta arrautzatik pasatu genituen eta bukatzeko olioan frijitu genituen. On egin!!!



 




2016(e)ko martxoa 2, asteazkena

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 26
KALABAZIN ARRAUTZAZTATUAK

Pasaden ostiralean kalabazin arrautzaztatuak egin genituen. Lehenik, osagaiak prestatu eta kalabazinak moztu genituen; gero, hauek irin eta arrautzatik pasatu, oliotan frijitu eta on egin!! 
Hemen nola egin genuen ikusiko duzue:                       





Egileak: Olatz eta Nahia