2016(e)ko ekaina 17, ostirala

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko ekainak 17
AZKENENGO SAIOA

Gaur gure partzelako azken ortuariak bildu eta etxera eraman ditugu. Gero, partzelan gelditzen ziren barazki zatiak eta belar  txarrak kendu ditugu, konpostatzera botaz. Azkenik, aitzurrarekin lurra bildu eta pilatu egin dugu, partzelak hurrengo ikasturterako prest utziz.
Gainera gure barelikosen azken saioa izan denez eta botak etxera eraman ditugu. 

2016(e)ko ekaina 14, asteartea

6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko ekainak 14
Gaur, azkenengo ortuariak bildu eta etxera eraman ditugu. Ondoren partzeletako lurra askatu, udako atsedenerako eta hurrengo ikasturte hasierarako partzela behar den bezala egoteko.

Beste batzuk, ortuariak dauden partzeletan, ureztatzen ibili dira.



Egileak: Idoia Arana eta Anne Beascoechea

2016(e)ko ekaina 13, astelehena

6.C-2 EGUNEROKOA

Gaur entsalada egin dugu.
Osagai batzuk baratzetik hartu ditugu: espinakak, azenarioak, urazak eta tipulinak.



Erositako osagai batzuk ere erabili ditugu: tomatea, atuna, patata eta olibak.

Lehenik, gure baratzeko osagaiak garbitu ditugu.

Gero, uraza eta espinakak zatitu eta bolean sartu ditugu.


Ostean, tomatea gehitu dugu.


Jarraian, patata eta arrautza egosi, azala kendu, zatitu eta entsaladan gehitu dugu.
Ondoren, azenarioak eta tipulinak moztu eta entsalada gainean jarri ditugu.


Gero, olibak, atuna, gatza, ozpina eta olioa gehitu dugu.


Azkenik, sukaldea garbitu dugu.




Eta...ON EGIN!!!



Egileak: Aritz Mendia, Sofia Migura, Asier Olabarri, Miren Oliver, Sue Zabalbeascoa eta Markel Iturrizaga.