2016/12/23

Baratza abenduan

Azkenengo 2 asteetan gure 6. mailako ikasleek beraien partzeletan ortuarien erein eta landaketa lanak bete dituzte. 
Dagoeneko negutegian urazak, berakatzak, tipulinak, azaloreak, brokoliak, zerbak, azenarioak, errefautxoak, espinakak, marrubiak, ilarrak eta babak jarrita dituzte. Horretarako gure inguruko ortuariak nola, noiz eta non landatu behar diren aztertu dute, landaketa garaiak, erlazio onuragarriak/kaltegarriak, landaketa markoak eta ureztaketa beharrizanak kontutan hartuz. 
Lore eta landare aromatikoren bat ere badago, salbia, albaka, kalendula eta menta besteak beste. Gabon oporren ondoren beste landaketaren bat ere egitea geratzen da talde batzuekin eta orain ureztaketa eta zainketa lanak ditugu aurretik.







2016/12/22

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 16
LANDAKETAK
Pasadan ostiralean urazak, berakatzak, brokoliak, azaloreak, tipulinak, babak, ilarrak eta zerbak landatu eta erein genituen.
Lehenengo botak jantzi, ondoren gure partzeletako lurra pizka bat gogortuta zegoenez, aitzurra hartu goldatu genuen partzelari forma emanez. Gero erein eta landatuko genituen ortuariei buruzko batutako informazio begiratu genuen, hauek non, nola... landatuko behar genituen ikasteko. horretarako bakoitzaren landaketa markoa, ortuarien erlazioak, ureztaketa kopurua... begiratu genuen.

2016/12/21

6.A-1 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 14
ZER LANDATU DUGU
Baratzera igo gara, botak jarri ditugu eta aurreko saioan batutako ortuariei buruzko informazioa irakurri dugu, gogoratzeko nola eta non landatu ortuari bakoitza. Ondoren landatzen hasi gara informazio hori kontuan hartuta. Landatu eta gero, ureztatzaile ardura duten pertsonak, ortuari bakoitzak behar duen ureztaketa kontutan izanda, hau nola eta noiz egin ikasi dugu. Zer Landatu dugu: berakatza, urazak, azalorea, porrua eta indabak.
 



6.A-2 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 7
LANDATZEN HASI GARA
Baratzera joan gara eta maisuak esan digu zer landatuko dugun aurreko egunean erabaki genuena kontutan hartuz. Gure hiru partzelak zeintzuk diren ikusi eta landatzen hasi gara: azalorea, azenarioa, babak, berakatza, uraza, brokolia, ilarrak...
Gero guztia landatu dugunean, gure ortuariak nola ureztatu ikasi dugu.

2016/12/13

6.A-1 EGUNEROKOA



2016ko azaroak 30
ZER LANDATUKO DUGUN ERABAKITZEN

Ordenagailuekin sormen tailerrera joan gara. Bakoitza zer landatu nahi duen proposatu du. Gero esan ditugun ortuarietatik abenduan zeintzuk landatu ahal diren aztertu dugu. Landatu ahal direnekin eta beraien erlazioak kontutan izanda, zenbat eta non landatu erabaki dugu, arbelean izango ditugun hiru lur partzelen irudia eginez. 


2016/12/03

6.D -1 EGUNEROKOA



Lehenik sormen gelara joan ginen eta gero hurrengokoa egin genuen: arbelean nahi genituen baraskiak jarri genituen eta jarri ostean zein baraski urtaro honetan landatu ahal zen begiratu genuen. Urtaro honetan landatu ahal ziren barazkiak aukeratu hondoren partxeletan nola jarri behar genituen erabaki genuen.

2016/12/01

6.B-1 EGUNEROKOA

2016ko abenduaren 1a

ZER LANDATUKO DUGUN PENTSATZEN

Gaur sormen tailerreko gelara joan gara, eta bertan zer landatuko dugun erabaki dugu. Bakoitzak atsegin eta landatu nahi dituen ortuariak esan ditu, eta ondoren, aztertu dugu ia urteko hilabete honetan (abenduan) landatu edo erein ahal diren. Landatu ahal zirenekin gelditu garenean, partzelako zein lekutan eta zenbat landatuko genituen bakoitzetik pentsatu dugu, lur partzelak nola geratuko direnari buruzko marrazki bat eginez arbelean eta ortuarien zerrenda idatziz.


Egilea: Jon Xabier Ezpeleta