2017(e)ko urtarrila 30, astelehena

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 30
Gaur areto nagusira joan gara eta han KONPOSTATZEA zer den ikasi dugu. 
Lehenik KONPOSTATZE PROZESUA zein den ikusi eta ondoren KONPOSTATZEKO HONDAKINEN diapositiban 2 material mota daudela aztertu dugu, alde batetik material marroia (beheko aldean egon behar dena) eta gainean material berdea, eta horrela denbora guztian material kapa ezberdinak tartekatuz. Gero konpost-metara bota ahal ditugun eta ezin ditugun hondakinak ezagutu ditugu. Azkenik konpostatze prozezu faktoreak azaldu dizkigu: hezetasuna, tenperatura, hondakinen tamaina... Hauek ondo kontrolpean izan ezkero 3 hilabete ingurura konposta jasotzen hasi gaitezke.

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 17

Gaur baratzera heldu eta botak jantzi ditugu. Gure partzeletan landatuta genuena nola dagoen errepasatu dugu.  Ondoren lurra eta ortuariak konpostarekin ongarritu ditugu. Azenarioak, errefautxoak eta espinakak erein ditugu, Erizen laguntzaz. Gero, gure partzelak eta gelakideenak ureztatu ditugu. Azkenik, landatuta geneukana papeltxo batean idatzi eta botak kendu eta eskegi ditugu.

Gure 3 partzeletan erein eta landatuta duguna:
  • Ilarrak
  • Babak
  • Brokoliak
  • Azenarioak
  • Azaloreak
  • Errefautxoak
  • Zerbak
  • Tipulinak
  • Berakatzak
  • Urazak
  • Espinakak




2017(e)ko urtarrila 27, ostirala

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 18
BARATZEKO ZEREGINAK


Lehenengo landatuta ditugun ortuariak zenbat hazi diren begiratu genuen. Gero hauek ondo ureztatu genituen. Jarraian landare txarrak kendu genituen. Azkenik batzuk zizareak ortuaren inguruetatik bilatu eta zizareekin egindako bermikonposterara sartu genituen.

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 9
BARATZEAN LANEAN:
Partzela guztiak ondo ureztatu genituen. Letxugak hostoak busti gabe eta beraien inguruko lurra ondo hezetuz ureztatu behar dira.
Babak eta ilarrak ur askorekin ureztatu behar dira sakon baititugu ereinda.
Konposteretatik ateratako ongarria bota genuen gure ortuarietara. Azenarioak, errefautxoak eta espinakak erein genituen, eta azkenik, hauek ere ureztatu genituen.

IMG_1474.JPG

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko abenduaren 16a
ORTUARIAK LANDATZEN

Ostiralean, Barelikos arloan, aurreko saoian erabaki genituen ortuariak landatu genituen. Gero zulo batzuk egin genituen lurran ortuariak landatzeko. Landatu genituen ortuari batzuk hauek dira: a
zenarioa, tipula, uraza...


 


Egileak: Ane Basterrechea eta Larraitz Artaza.

2017(e)ko urtarrila 23, astelehena

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 20

ZER LANDATU DUGU


Pasadan egunean, botak jarri genituen  eta Erizek ortuari asko landatzen irakatsi zigun, adibidez: urazak, babak, ilarrak, tipulinak, brokoliak...

Nola landatzen da?

  • Lehenengo, landarea kontuz hartu behar dugu. 
  • Gero, partzelan, zulo bat egin behar da. 
  • Azkenik, landarea sartu eta bere sustrai aldea lurraz estaltzen da hostoak kanpoaldean utzita. Horrela landarea ureztatzeko prest dago.
Nola ureztatzen da?
  • Lehenengo ureztontzia urez bete behar da.
  • Geroago, landarea dagoen tokira joan.
  • Eta azkenik, landareak ureztatu bere hostoak busti gabe eta inguruko lurra ondo hezetuz.

2017(e)ko urtarrila 11, asteazkena

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 11 

Atzo baratzera igo ginen. Euria egiten zuenez botak etxola barruan jarri eta lanera joan ginen negutegira. Lehenengo Erizek azenarioak, espinakak eta errefautxoak nola ereiten diren azaldu zigun eta gero guk erein genituen gure lur partzeletan. Azkenik ortuariak ureztatu genituen. 

Hau da gure 3 partzeletan landatuta/ereinda duguna: 
  1. Uraza, berakatza, zerbak eta tipulinak. 
  2. Azaloreak, espinakak, azenarioak, errefautxoak eta brokoliak. 
  3. Babak eta ilarrrak.

2017(e)ko urtarrila 9, astelehena

6.A-2 EGUNEROKOA

2016eko abenduak 21
GURE 3 LUR PARTZELETAN ZER DUGU LANDATUTA:
Lehenengo partzelan landatu duguna hauxe izan da:
  • Azalorea
  • Brokolia
  • Marrubia
  • Espinaka
  • Errefautxoa
Bigarren partzelan landatu duguna hauxe izan da:

  • Letxuga edo uraza
  • Berakatza
  • Tipulina
Hirugarren partzelan landatu duguna hauxe izan da:
  • Ilarrak
  • Babak

2017(e)ko urtarrila 7, larunbata

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 20
LANDAKETAK
Duela bi aste urazak, azaloreak, babak, tipulinak... eta abar landatzen hasi ginen gure taldean.
Botak jarri ondoren batzuk lurra goldatzen eta beste batzuek berriz, landatzen hasi ziren. Guztiak parte hartu nahi eta behar genuen orduan eskularruak partekatzea zen hoberena. Ortuarien landaketa markoak jakiteko Iker genuen laguntzaile berak ematen zigun informazioa eta makiltxo batzuk genituen landaketa markoen neurriak errespetatzeko. Azkenik bolondres batzuk egon ziren patio orduan landaketa lanak bukatzen laguntzeko.