2017(e)ko otsaila 28, asteartea

6.B-1 EGUNEROKOA

2017eko otsailaren 16a
KUIATXO ARRAUTZAZTATUA
Barelikos azkenengo saioan 1-2. mailako patioko eskola sukaldera joan gara. Hor kuiatxo arrautzaztatua egin dugu. 

Hauek dira osagaiak:

  • Kalabazina/Kuiatxoa
  • Arrautza
  • Irina
  • Gatza
  • Olioa

Prozedura: 
Lehenik kuiatxoa garbitu eta xafletan moztu dugu. Ondoren arrautzarekin eta irinarekin arrautzaztatu eta olio berotan frijituz.
Bukatzerakoan ogi xerra batzuk banatu dizkigute eta nahi izandako kalabazin zatiak jan ditugu. Oso ondo pasatu dugu sukaldatzen!

ON EGIN!😁💞👌


Egileak: Ane Ladislao ata Anne Garcia


2017(e)ko otsaila 22, asteazkena

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko otsailak 21
BARATZEKO LANAK
Gaur, baratzera igo gara, botak jantzi eta lanean hasi gara. Ortuariak oso handiak ikusi ditugu. Hiru gauza egin ditugu guztien artean:


  • Lehenengo belar txar batzuk kendu ditugu, gure partzelen landareei elikagaiak kentzen zizkiotelako. Gainera, belar horiek konpostatzera bota ditugu.

  • Beste batzuk, gure klaseko guztien landareak ureztatu dituzte, Erizek erakutsi zigun moduan.




  • Eta, azkenengoz, beste batzuk, ilarrak eta babentzako sare bat ipini dugu, hauek bertatik igotzeko eta lurrean ez geratzeko.



2017(e)ko otsaila 21, asteartea

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko otsailak 15
KUIATXOA ARRAUTZAZTATUA

Gaur sukaldera joan gara kuiatxo arrautzaztatua egiteko. Lehengo kuiatxoa garbitu eta moztu egin dugu.  Gero irina eta arrautzetik pasatu ditugu kuiatxo zatiak. Ostean sartagineko olio berotan sartu eta minutu ba itxaron dugu alde bakoitzetik ondo egiteko. Amaitu dugunean bakoitzak ogi zati bat hartu du eta kuiatxo zatiak jan egin ditugu.

Hauek ziren osagaiak:
  • Kuiatxoa
  • Arrautza
  • Gatza
  • Irina
  • Olioa

EGILEAK: ASIER ETA UNAI

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko otsailak 1
KONPOSTA EGUNA

Lehenengo jasangarritasunarekin erlazioa duen inkesta bat bete dugu, galdera halakoak ziren:
Klima aldaketaren aurrean zerbait egin dezaket?, zure etxean, non egiten dira erosketak, batez ere?...

Gero konpostari buruz hitz egin dugu: Zer behar dugu konpost on bat egiteko, zer hondakin erabili ahal ditugu egiteko eta zer ez, baita azaldu digute zein den konpostaren prozesua eta Lauron 6. mailako ikasleok konposta hasiko garela egiten gure hondakin organikoekin. Orain gure ardura da konposta egitea.

6.E-2 EGUNEROKOA

2017eko otsailak 7
KUIATXO/KALABAZIN ARRAUTZAZTATUAK
Gaur, sukaldean, kalabazin arrautzaztatua egin dugu. Lehenengo eskuak garbitu ditugu, kalbazina garbitu eta moztu egin dugu, bitartean besteak arrautzak irabiatu dituzte. Ondoren zartagina zuaren gainean jarri eta olioa bota diogu. Irina plater batean ipini dute eta guk gure eskuekin kalabazina hartu eta beste plater batean dauden arrautzetik kalabazina pasatu dugu.
Kalabazina arrautzetik pasatzen dugunean espatula batzuekin hartzen dugu eta zartagin batean dagoen olio berotan sartzen dugu, 2 aldeetatik egin daiten itxaron egiten da eta bakoitzak bere bi kalabazinak ateratzen ditugu eta plater handi batera ipintzen da. Gero apur bat hotzitu egin denean JATERA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2017(e)ko otsaila 20, astelehena

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko otsailaren 14a
KALABAZIN ARRAUTZAZTUA
Gaur kalabazin arrautzatua egin dugu eskola sukaldean:

Osagaiak
Nola egin
  1. Kalabazin bat
  2. Gatza
  3. Irina
  4. 2 arrautz
  5. Olioa
  1. Kalabazina garbitu eta puntak kendu.
  2. Kalabazina xafletan moztu.
  3. Arrautzak platerean irabiatu.
  4. Irina beste plater batean jarri.
  5. Olioa berotan jarri.
  6. Xaflak arinetik pasa.
  7. Gero arrautzetik pasa eta sobrak kendu
  8. Xaflak zartaginean jarri eta buelta emon.
  9. Azkenik platerean ipini eta...
On egin!!!


  
Soberan geratu diren arrautz azalak, kalabazin eta irin hondakinak konpostatzera eraman ditugu.Egileak: Nikole eta Itxasne

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 25
KONPOSTA
Gaur ez gara baratzera igo areto nagusian geratu gara. Lehenengo Agenda 21 erlazionaturiko galdetegi bat bete dugu. Gero Erizek konposta nola egin azaldu digu. Jantokian fruta dagoenean kubo batekin hauen azalak eta hondakinak batu beharko ditudu bikoteka 6.A eta 5.An. Ondoren jolastorduan baratzera igo beharko dugu eta konposta egiteko hiru kubo daude Erizek egun bakoitzean kartel bat jartzen du kubo batean eta hor bota behar ditugu hondakin organikoak konposta egiteko.


Egileak: Oihane eta Ainhize.

2017(e)ko otsaila 9, osteguna

6.B-2 EGUNEROKOA

2016KO OTSAILAK 9
SUKALDEAN
Gaur, sukaldean, kalabazina sukaldatu dugu. Lehenik eskuak ondo garbitu ditugu. Kalabazina garbitu eta moztu egin dugu. Arrautza zabaldu eta irabiatu dugu. Sua piztu eta olioa zartaginean berotu. Ondoren kalbazina irinetik, arrautzatik eta olioan sukaldatu ondoren plater batean hozten utzi dugu. Azkenik jan ditugu ogi zati batekin. OSO GOZOA!

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 31

KONPOSTAKETA:
Aurreko egunean konpostatzearen proiektua eta prozesua ikusi genituen. Konposta ezin dela txarto edo nahi duzun bezala tratatu ikusi genuen, baita zer hondakin konpostatu ahal den eta zer ez den egokia konposta egiteko. Azkenik konposta non gordetzen den ikusi genuen. Lauron bertan gure baratzeko eta bazkalorduko hondakin batzuk konpostatzen ikasiko dugu jantokian fruta dauden egunetan saski bat hartu eta zuzen zuzenean frutaren azala zein hondakinak batuko ditugu konposteretara eramateko, horretan hasita gaude jada.

2017(e)ko otsaila 7, asteartea

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 27
KONPOSTATZEA
Ostiralean, Barelikos arloan, aretora joan gara eta bertan Erizek konposta zer den azaldu digu. Lehenik konpostaren prosezua eta gero konpostatzeko material organikoak zeintzuk diren ikasi dugu. Lehenengo beheko kapan material marroia bota behar da eta gero material berdea, horrela denbora guztia konpostera bete arte. Hurrengo diapositiban, konpost-metara bota ahal eta ezin duguna aztertu dugu. Azkenik konposta prosezua ondo betetzeko faktoreak zeintzuk diren ikasi dugu.


EGILEAK: Larraitz Artaza eta Ane Basterrechea.

2017(e)ko otsaila 6, astelehena

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 24
KONPOSTATZE PROIEKTUAREN HASIERA
Azken egunean ez ginen baratzera igo, aretoan egon ginen ordenagailuekin. Aulki bat hartu eta azalpenari ekin genion. Erizek konposta zer den erakutsi zigun eta zer zen egokia edo ez konpostera botatzeko. Hainbat gauza gehiago azaldu zigun eta jantokian fruta hondakinak batzeko nola antolatuko ginen azaldu zigun: fruta dagoenean bere hondakinak kubo batera botako ditugu eta konpostatzera baratzera igo. Asko ikasi genuen konpostaren inguruan eta oso dibertigarria izan zen.


2017(e)ko otsaila 1, asteazkena

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 31
Klasean konposta nola egiten den, nolakoa den horren prozesua eta hau egiteko 5 E eta 6 E-ren bazkaldorduko frutaren hondakinak batu behar ditugula azaldu ziguten. Konposterak non eta nola diren ere azaldu ziguten, baita noiz eta zeintzuk hondakin bota behar ditugun konposta ondo egin ahal izateko.