2017(e)ko martxoa 29, asteazkena

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 28
BARATZEKO LANAK
Gaur, baratzera joan gara eta lehenengo botak jarri ditugu. Gero hurrengo baratzeko zainketa lanak bete ditugu:

  1. Landare txarrak kendu ditugu.
  2. Gure ortuariak ureztatu ditugu.
  3. Errefautxoak erein ditugu.
  4. Konpostatzera joateko bidea belarrez garbitu dugu eskuare batzuekin.

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 23
ORTUARIAK BATZEN ETXERA ERAMATEKO




Lehenik eta behin, kontu handiz gure urazak batu ditugu etxera eramateko prest zeudelako. Aizto batekin zurtoinetik moztu ditugu.









Ondoren, geratzen ziren errefautzoak batu ditugu. Bakoitzak bi edo hiru eraman ditu etxera jateko.










Bitartean, errefautzoak eta urazak batzen ez direnak egon, gure partzelak eta gure beste kideenak ureztatu dituzte.





Gero uraza berriak landatu eta ureztatu ditugu. Azkenik, bakoitzak bere errefautzoak eta urazak poltsa batean sartu eta etxera eraman ditugu. 



                          
Egileak: Eider Basoa eta Lucía Anderez.

2017(e)ko martxoa 21, asteartea

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 21

BARATZEAN LANEAN

Gaur baratzera joan gara, botak jarri eta urazak zein zerbak batzen ikasi eta etxera eramateko atera ditugu. Gero, errefautxoak  atera ditugu, bakoitzak bi edo hiru hartu ditugu. Horren ondoren, uraza berriak landatu eta gure partzelak ureztatu egin ditugu. 

2017(e)ko martxoa 17, ostirala

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 13
BARATZEAN LANEAN
Astelehenean baratzera igo ginen. Gure urazak ez direnez asko handitu bakarrik bat etxera eraman dugu baina errefautxoak etxera eraman ditugu. Bakoitza hiru errefautxo eraman zituen. Baina hauek hartu baino lehenago lurra ureztatu genuen hobeto kentzeko. Bukatzeko zare bat jarri genuen ilarrak bertatik igotzeko.

IMG_1740.JPGIMG_1734.JPG


IMG_1743.JPG IMG_1745.JPG
Egilea: Ane Chirapozu

2017(e)ko martxoa 16, osteguna

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko Martxoak 15
BARAZKI BATZUK ETXERA ERAMATEKO EGUNA
Gaur landatu genituen barazki batzuk batzen ikasi dugu, etxera eramateko prest bazeuden. 

Etxera eraman ditugun barazkiak hauek dira:
Eta ostean etxera eraman ditugunen tokian uraza berriak landatu ditugu "hoja de roble" motatakoak. Azkenik landare guztiak ureztatu ditugu.




6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 1


BARATZAREN ZAINKETA LANAK
Baratzera igo gara eta Erizek baratza nola garatu den erakutsi digu. Gero batzuk ureztatzen hasi gara eta beste batzuk belar txarrak kendu ditugu. Hori amaitu ondoren Erizen laguntzarekin sarea jarri du ilarrak gehiago hastean bertatik igo daitezen. Hori amaitu ondoren Erizek asaldu digu asun salda nola egiten den eta zertarako erabiliko dugun.














Egileak: Ainhize eta Oihane.

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 3
BARATZEKO MANTENTZE LANAK:

Ostiralean baratzeko lanak banatu genuen lau taldeetan:








  • KONPOSTA: Talde honek egunkarien paperak bola bat egin eta konposta lekuan sartu behar zuten.











  • BELAR TXARRAK: Talde honek inguruko belartxarrak kentzen egon ziren eta ontzi batean sartzen, gero konposta egiteko.








  • UREZTATU: Talde honek azun salda eta uraren laguntzaz gure partzelak eta gelakideen partzelak ureztatzen egon dira.











  • ILARRENTZAKO SAREA: Talde honek sarea jarri zuen ilarren partzelan, horrela hauek hastean bertatik heldu eta tente egoteko, lurrera ez jauzteko. 






EGILEAKAne Basterrechea eta Larraitz Artaza.

2017(e)ko martxoa 15, asteazkena

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 6
OSASUNA HITZALDIA:
Gaur klasean gelditu gara eta Rosa ikastolako erizaina etorri zaigu zelan lan egiten duen azaltzera. Lehenik eta behin, osasun gertakariak nola sailkatzen dituen azaldu digu: arinak, ertainak edo larrietan. Baita ere osasun larrialdi bat egongo balitz zer egin beharko genukeen, zauritua larri badago zelan jarri dezakegun segurtasun posizioan anbulantzia etorri bitartean gehiago larritu ez daiten. Eta azkenik, desfibriladorea zertarako balio duen, ikastolan non dagoen eta nola erabiltzen den azaldu digu.

IMG_1249.JPG

Egilea: Ane Chirapozu








2017(e)ko martxoa 6, astelehena

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko otsailaren 28a

BARATZEKO MANTENTZEKO LANAK
Lehenik, Erizek baratzeko datu batzuk esan zizkigun eta gure kideen partzeletako landara batzuk ateratzeko zoroian zeudela ikusi genuen. 
Gerozeago inguruko belar txarrak kentzen ibili ginen aitzurraren laguntzaz, bitartean beste hiru ureztatzeko eskaini ziren eta gure partzelak baita gure kideenak ondo ureztatu zituzten, ez gehiegi bestela hil egingo zaizkigulako. Belar txarrak konpostaketara eraman genituen (bi kubo bete-bete bota genituen konpostaketara).
Azkenik, ilarrentzako sare bat garri genuen zenbait harrirekin lurrera helduta. Horrela ilarrak gehiago asterakoan horra lotu ahalko dira, zerbait behar bai dute heldu eta gorantza ondo hasteko. 




Egileak: Nikole Iturriaga eta Aiala Garabieta.

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoaren 2a
ORTUARIEN ZAINKETA LANAK
Gaur, baratzera igo gara eta egin dugun lehen gauza ortuariak ureztatzea izan da. Baina gaurkoa ureztaketa "desberdina" izan da, 'Asun salda' pixka bat urari gehituta ureztatu dugu. Asun salda, asunak+ura nahastu eta hilabete bat inguru ondoren ondarrak kolatuz ateratzen den likidoa da. Kolore berdexka eta oso gaizki usaintzen du. Asun salda intsektu kaltegarriak usatzeko eta ongarri natural moduan erabiliko dugu.

Ondoren, errefautxoak lurretik atera ditugu eta etxera eraman ditugu, 3 bakoitzarentzat. Bukatzeko, sare luze bat ipini dugu ilarrak hasten direnean hor heldu daitezen.




Egilea: Jon Xabier Ezpeleta

2017(e)ko martxoa 4, larunbata

6.B-2 EGUNEROKOA

2017ko otsailak 23
BARATZEKO MANTENTZE LANAK
Lehenengo baratzera igo eta botak ipini, Erisek azaldu digu nola doan gure landareen haskundea eta zer mantentze lan egin behar diren:

  1. Belar txarrak kendu.
  2. Landareak ureztatu.
  3. Ilarrak eta babentzako sare bat ipini dugu, hauek bertatik igotzeko eta lurrean ez geratzeko.


2017(e)ko martxoa 1, asteazkena

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko otsailak 13
SUKALDEAN:
Aste honetan sukaldean egon gara eta kalabazin arrautzaztatua egin dugu. Lehenik, eskuak garbitu ditugu. Gero, kalabazina garbitu eta xaflatan moztu ditugu eta aldi berean arrautza plater batean irabiatu. Paterretan irina jarri zartagina piztu eta sukaldatzen hasi gara. Kalabazina irina eta arrautzatik igaro ondoren zartaginean sartu eta platerrean jarri dugu. Denak bukatzean ogiarekin jan egin dugu.


IMG_1617.JPGIMG_1615.JPG

Egilea: Ane Chirapozu

6.A-2 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 22

KUIATXOA ARRAUTZAZTATUA

OSAGAIAK:

  • Arrautzak
  • Kuiatxoa
  • Gatza
  • Olioa
  • Irina



NOLA EGIN:

Lehengo kuiatxoa garbitu eta moztu egin dugu. Gero, arrautzak plater batean irabiatu ditugu. Ondoren irinatik pasatu dugu kuiatxo zatia eta arrautzean sartu ditugu. Aurrerago, zartagin batean sartu eta 1 minutu gutxi gora-behera utzi ditugu olio berotan. Amaitzeko, bakoitzak ogi zati bat hartu du eta jan egin dugu. Soberan izan dugun arrautzarekin tortilla frantsesa egin dugu.