2018/11/27

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko azaroak 15  
ERABAKIAK HARTZEN

Barelikos arloan Ztiam tailerreko gelara joan ginen. Lur prestaketei buruzko galdetegi bat egin genuen eta gero zer landatu pentsatu eta erabaki genuen. Erreza izan zen, baina galdera bat ez nuen oso ondo ulertu. Gero Erizek azaldu zigun zein ortuari landatu ahal ziren azaroa/abenduan. Adibidez uraza, ilarrak, tipulinak...


6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko azaroak 23
ORTUARIAK LANDATZEN 

Gaur, landatu eta erein ditugu guk aukeratu genituen ortuariak: tipulinak, zerbak, brokoliak, urazak, azenarioak, ilarrak, berakatzak, espinakak, babak...



2018/11/26

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko azaroak 22
ORTUARIAK LANDATZEN ETA UREZTATZEN 

Beste egunean Erizek azaldu zigun nola landatu behar dugun gure ortuariak, eta gero guk landatu eta ureztatu egin ditugu: babak, azenarioak, berakatza, azalorea eta gauza geihago.  Azkenik ortuari bakoitzari dagokion izena jarri diogu karteltxo batzuekin eta utzi horrela eta itxaron ze joango dira hasten landareak. 

6.A-2 EGUNEROKOA

           2018ko azaroak 21
ORTUARIAK LANDATZEN ETA UREZTATZEN 

Gaur Erizek azaldu digu nola landatu/erein behar ditugun gure ortuariak, eta gero guk landatu eta ureztatu ditugu: babak, azenarioak, berakatza, azalorea... Azkenik ortuari bakoitzari dagokion izena jarri diogu karteltxo batzuekin.

6.B-1 EGUNEROKOA

2108ko azaroak 8

ZER LANDATU/EREIN ERABAKITZEN

Azaroaren 8an ZTIAM gelara joan ginen. Erizek kode bat eman zigun Classroomeko barelikos gelan sartzeko. Hasieran azterketa bat jarri zigun hamar galdera zeuden eta orokorrean nota onak egon ziren. Gero Erizek hiru landaren fitxak eman zizkigun ikusteko landatu ahal bazen eta taula batean jarri genituen ezaugarriak. Azkenik beste taula batean landareen prezioa agertzen zitzaigun eta Erizek esandako kopuruak jarri genituen. Gure partzeletan hurrengo zaioan zein ortuari landatuko ditugun erabaki genuen.



6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 31

LURRA PRESTATZEN

Gaur aitzurrarekin gure partzeletako lurra goldatu dugu. Gero, pala batekin eta beste aitzur batekin ongarria kubo batzuetara bota dugu. Ondoren, ongarriz beterik dauden kuboak gure partzeletara bota ditugu. Belar txarrak ere kendu ditugu. Amaitzeko, besteen eta gure partzelak ureztatu ditugu. 

                     

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko azaroak 6
ZER LANDATUKO DUGU

Gaur zer landatuko dugun pentsatu eta erabaki dugu. Ikusi dugu azaroa/abenduan zer landatu ahal den partzela bakoitzean. Baita ere barazki bakoitzaren informazioaren fitxa, non ipintzen zuen zenbat leku behar duen ortuari bakoitzak, noiz landatu eta zenbat ur behar zuen barazki hori ondo ateratzeko.




   







Egileak: Gonzalo eta Telmo

6.E-2 EGUNEROKOA

2108ko urriak 30
LAUGARREN SAIOA

Gaur baratzera igo gara eta Erizek saioan zehar egin beharko duguna azaldu digu. Hasieran, aitzurrarekin lurra landu dugu. Ondoren, ongarria bota dugu eta aitzurrarekin lurra berriro ere landu dugu. Azkenik, partzelak ureztatu ditugu.

Lurra lantzen
Ongarria hartzen
  Ureztatzen

2018/11/06

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 23

LURRA LANDATZEKO PREST

Gaur lehen eta behin Erizek saioan zehar egingo ditugun zereginak azaldu dizkigu. Ondoren ongarria partzeletan bota, lurra goldatu eta partzelak ureztatzen aritu gara orduan zehar. Dagoeneko gure 3 lur partzelak landaketak egiteko prest utzi ditugu.