2017(e)ko azaroakren 21(a), asteartea

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko azaroaren 8a
Gaur ZTIAM tailerran lan egin dugu. Lehenengo erabaikiak hartzeko pentsamendu mapa erabili dugu. Gaurko helburua  zer landatu ahal  dugun aukerak ateratzea izan da. Pentsamendu maparekin batera taula bat egin dugu jartzen: noiz eta non landatu/erein, zenbat aldiz ureztatu behar duzun ,bere erlazio onuragarriak ...

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko azaroaren 16a
BARATZEAN ZER LANDATU ERABAKITZEN
Atzo barelikosen joan ginen Ztiam tailerreko gelara eta egon ginen erabakitzen zer landatu ahal genuen baratzean. Gero Erizek esan zigun ortuari/landare batzuk eta gu haien informazioa aurkitu behar genuen. Eta azkenik etxerako lan bat bidali zigun.


6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urriarren 30a

LURRA ONGARRITZEN
Barelikos arloan, gure lana, lurra ongarritzea izan zen. Lehenik, pala bat hartu, eta ongarria mugitzen hasi ginen. Ondoren, palarekin ere, lehendik mugitutako ongarria kuboan sartzen genuen. Kuboa goraino beteta zegoenean, hartu, eta Erizek esaten zigun partzeletara botatzen genuen ongarria.  

Ikusten duzuenez ongarria mugitzen hari gara. 

Hemen, pala hartuz, kuboa ongarriz betetzen hari gara. 





6.C-1 EGUNEROKOA



BELAR TXARRAK KENTZEN                  
Gaur, ostiralero bezala baratzera heldu bezain laster botak jarri ditugu. Tresnen arduradunak tresnak atera zituen,osten Erizek eskularruak jartzeko eta lan tresnak nola erabiltzen diren eta zeintzuk diren azaldu zigun. Baratzera begiratu genuen guztiok eta momentu hartantxe Erizek esan zigun egun hartan belar txarrak kentzen egongo ginela.



Belar txarrak kendu ostean kubo batean jarri behar genituen eta konpostean beste belartxarrekin jartzen.


Isabel kubora belar txarrak botatzen 

Azkenik hiru mantis (intsektu bat) jarraian aurkitu genituen, sorte onez gelakide batzuk hartu eta hurrun eraman zituzten. A ze naska!!


6.C-1 EGUNEROKOA

2017 urriak 6

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK ETA JASANGARRITASUNA
Gaur Rosa gure erizainak eta Erizek frutaren onuragarritasunari buruz hitz egitera etorri zaizkigu barelikos arloaren orduan. Asko ikasi dugu C bitaminari buruz, zenbat fruta jan behar diren egunean, fruta motak... eta abar.

Hau c bitaminaren diapositiba da.

Ostean, Rosak nola zuritzen den laranja bat azaldu digu. Baina esan ziguten txarto egi zutela laranja hurak erosten, Sudafrikakoak zirelako, zergatik? bada gurerarte ekartzeko laranjen garraioak asko kontaminatzen duelako.

Hemen Rosa pausoz-pauso nola zuritzen den laranja azaltzen dago.

Azkenik laranja jan ahal genuela esan digute. 


GUZTU-GUZTURA JAN GENUEN!!!

Egileak: Paule eta Maren

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko urriaren 18a

                                                                       
LURRA LANTZEN                                                                     
Pasadan asteazkenean ongarria eman genion lurrari, ureztatu egin genuen aitzurrarekin lurra goldatzen geuden bitartean. Batzuk belar txarrak kendu ondoren hauekin negutegi kanpoan montoi bat egin zuten hauek konpostatzeko.


 Belar txarrak montoi batean jartzen


 Lurra moldatzen


 Ongarria eramaten


Baratza bukaeran


Egileak: Amaia Loza eta Oihane Lopez.


6.B-2 Egunerokoa

2017ko irailak 28an

Gaur Erizekin ZTIM tailerrera joan gara bakoitza bere ardurak zeintzuk diren ikusteko eta gero botak baratzeko eskegitokietan eskegitzera joan gara.

6.C-2 EGUNEROKOA

LURRA PRESTATZEN
Gaur barelikos arloan, baratzera igo gara. Boten arduradunak botak banatu eta bankuak atera dituzte. Erizek hiru ardura banatu ditu:

  • Ureztatzaileak.
  • Behiaren ongarria hartu eta partzeletara bota.
  • Aitzurrekin partzeleko lurrari buelta heman lurra goldatuz.
Ardurak banatu eta lanean hasi gara


Hemen lurra ureztatzen gaude

Aitzurrarekin abelgorria askatzen ari dira gero palarekin hartzeko

Eta hemen aitzurrarekin lurrari buelta ematen ari dira


6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urriaren 17a
BARATZA GARBITZEN
Dagoeneko, gure bigarren eguna izan da barelikos arloan.
Gaur ezin izan da Eriz irakaslea etorri, horregatik, Leiore andereƱoarekin egin dugu gaurko saioa. Ez genitugunez etxolako giltzak, ezin izan dugu eskularruak ezta botak hartu,  horregatik, eskuekin aritu gara lana egiten. Gaurko lana, belar txarrak kentzea zen. 
Lehenengo, baratzera sartu garenean, belar berde piloa ikusi ditugu. Ere, armiarma, barrazkilo, tximeleta eta hainbat animali gehiago aztertu ditugu.
Hasieran, beldurtu gara, eskuekin egin beharko genuela pentsatuz. Baina gero, saiatzerakoan, eskumako belar batzuk kentzea lortu dugu.
Azkenean, eskuekin egin dugunez, ez dugu asko aurreratu, baina ordea, oso ondo pasatu dugu guztiok batera! 
Hamabiak laurden gutxietan, Leiorek, eskuak garbitzera eraman gaitu hango iturrietara. Bukatzerakoan, aurkitu dugun moduan (ken belar txar batzuk) utzi dugu baratzea, eta patiora jeitsi gara! 
Argazki hau, lehenengo egunean atera genuen. Hainbat belar txarrekin zegoen baratza. 
 Argazki hau, bigarren egunekoa da. Belar txarrak kentzen bukatu genuenean atera genuen. 



6.C-2 EGUNEROKOA

2017 urriak 6

Frutaren onuragarritasunak eta jasangarritasuna
Gaur gelan geratu gara eta Rosa klase bat eman digu elikagaiei buruz.
Hasieran aurkezpen bat erakutsi digu, aurkezpen horretan fruta nolako bitaminak dituen azaldu digu. Gero laranja, aiztoa eta serbileta bat eman digu bakoitzari eta nola zuritu erakutsi digu, azkenean jan egin dugu.

Hau azaltzeko aurkespena da

Hau larangak zuritzen da

6.D-2 EGUNEROKOA


BELAR TXARRAK KENTZEN

Gaur gure bigarren eguna izan da barelikos arloan eta egin duguna belar txarrak kentzea izan da.
Belar txarrak kuboetan jartzen

Berrar txarrak kentzen genuen bitartean marisorgin bat ikusi genuen


Belar txarrak kentzen

6.E-2 EGUNEROKOA

        2017 ko urriaren 18a


FRUTAREN EGUNA
Lehenengo, Erizek azalpen bat eman zigun. Azalpen hori frutari buruz zen, nola fruta bitamina, ura, mineralak eta fibra begetalak dituen. Adibidez, aipatu zigun platanoa, kirolarien fruta deitzen zaiola, zeren eta karbohidrato asko ditu eta gainera gorputzari energia arinen ematen dion fruta da. Komeni da 4-3 pieza fruta jatea egunero. Azkenik, esan zigun ahal bagenuen, hobeagoa zela fruta tuperean edo bildu gabe ekartzea hondakinik ez sortzeko. Aluminio edo plastikoan bilduta ekartzea ekiditu behar dugularik.
Gero, Rosa etorri zen eta azaldu zigun nola zuritzen den laranja bat. Hori eta gero, laranja zuritu eta jan egin genuen, oso dibertigarria izan zen!



Hemen Rosa azalpena ematen dago.

Hemen laranja zuritzen gaude. 

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urriaren 10ean

Gaur, baratzera igo egin gara eta botak jarri ditugu. Geroago baratzan dauden belar txar guztiak kendu ditugu. Nola? Lehenengo aitzurrarekin edo eskuarekin belarrak kendu ditugu.




Gero, belarra kuboetan sartu ditugu eta kuboa beteta zegoenean belarra zegoen multzora bota dugu konpostatzera.





2017(e)ko azaroakren 14(a), asteartea

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko azaroak 14a

Gaur baratzean ongarriarekin kuboak bete ditugu eta kuboekin ongarria lurrera bota dugu lurra hobeto egoteko. Pixkat naskagarria izan da.