2020(e)ko urtarrilakren 27(a), astelehena

6.C-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 10
BARATZEAN LANEAN

Heldu ginenean gure ortuariak asko hazi direla ikusi genuen. Hurrengo saioetan, agian, zerbait batu ahal izango dugu!

Hilda zegoen sator bat aurkitu genuen baita ere; horrek esan nahi du gure baratzetik animaliak pasatzen direla eta hori seinale ona da.

Ilar batzuk kendu behar izan genituen baita ere beraien landaketa markoa errespetatzeko.

Ortuari trepadoreak hazi ahal izateko sare bat jarri genuen hiru harriekin lurrean tente mantentzeko.



 

2020(e)ko urtarrilakren 24(a), ostirala

6.B-2 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 16

ORTUARIEN ZAINKETA LANAK

Barelikos saioan gauza asko egin genituen:

Lehenik, gure partzelen "belar txarrak" kendu ditugu gero konpostatzera botaz.

Ondoren, gure partzelak eta gure beste gelakideen hiru partzelak ureztatu genituen.

Azkenik, lurra aireztatu, beste partzela batzuk ureztatu eta patiora joan ginen.

 




6.E-1 EGUNEROKOA

                                                                    2020ko urtarrilak 21


Konpostatze prozesua


Gaur konpostatzea zer den eta konposta egiteko prozesua nolakoa den ikasi dugu.

6. mailan Barelikos arloan konposta egiten jarraituko dugu baina oraingoan gure bazkalorduko fruta azalak eta hondakinak batuz ere, eta hauek baratzeko konposteretara eramanez. Horrela orain arte baratzeko hondakin organkoekin batuko ditugu konposteretan.

2020(e)ko urtarrilakren 23(a), osteguna

6.D-2 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 20
KONPOSTATZE PROIEKTUA
  • Ztiam gelan Erizek konpostari buruzko aurkezpen bat azaldu digu. Konposta zer den, nola egiten den, zertarako erabiliko dugun... ikasi dugu.
  • Ondoren gure bazkalorduko fruta hondakinak batzeko kubo batekin pasatu egin beharko garela azaldu digu, hondakin hauek konposteretara botatzeko eta gure hondakin hauek ongarri moduan berrerabiltzeko.

2020(e)ko urtarrilakren 21(a), asteartea

6.B-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 9

Barelikos orduan gauza asko egin genituen:
  • Lehenik, gure partzelan eta gure gelako besteen partzelen inguruko "belar txarrak" kendu genituen konpostatzera botaz.
  • Ondoren Erizek, guk gure ortuariak eta gure gelako besteenak ureztatzen geunden bitartean, ilarretarako sare bat jarri zuen gure laguntzarekin.
  •  Eta azkenik materiala gorde eta patiora joan ginen.

2020(e)ko urtarrilakren 18(a), larunbata

6.C-2 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 17

BARATZEAN LANEAN

  • Lehenengoz, gure hiru partzelen "belar txarrak" kendu genituen.
  • Gero, Gure eta beste gelakideen hiru partzelak ureztatu genituen.
  • Ondoren, ilar landare batzuk kendu genituen landaketa markoa zaintzeko eta hauek hobeto garatzeko.
  • Azkenik, ilarrentzako sare berde bat jarri genuen landareak bertatik igo daitezen, goian lotuta eta behean harri batzuk jarriz tente mantentzeko.
Ura hartzera doa
Belar txarrak kentzen ari da
Sarea jartzen dago

Harri bat ipintzen dago sarea tente mantentzeko




2020(e)ko urtarrilakren 17(a), ostirala

6.D-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 13

Barelikos saioan gauza asko egin genituen:

  • Lehenik, gure partzeletako eta inguruko "belar txarrak" kendu genituen.
  • Ondoren, gure partzelak eta gure gelakideen partzelak ureztatu genituen.
  • Gero, ilar batzuk kendu genituen landaketa markoa zaintzeko.
  • Azkenik, ilarrentzako sarea ipini genuen.
 

 


2020(e)ko urtarrilakren 16(a), osteguna

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 18

BIRLANDATZEN ETA ZAINTZEN

Gaur barelikosen hainbat gauza egin ditugu. Baratzan barraskiloak eta bareak jandako azaloreak eta brokoliak birlandatu ditugu, landatu baino lehen behien konposta bota dugu ongarri moduan gure lurra bigunago egoteko. Hori egiten geundenean taldekide batzuk zenbait partzela ureztatu dituzte.

Landatzen
Ureztatzen
Ongarritzen

2020(e)ko urtarrilakren 14(a), asteartea

6.A-1 EGUNEROKOA




2020ko urtarrilak 8
Asteazkenean gauza asko egin genituen:
  • Lehenengo, landare txarrak kendu genituen, gure ortuarien konpetitzaileak.
  • Gero, gure ortuariak ureztatu.
  • Ondoren, ilar batzuk kendu genituen, beraien landaketa markoa zaintzeko.
  • Azkenik, ilarrei sarea jarri genien ilarrak bertan lotu eta igo daitezen.
 

2020(e)ko urtarrilakren 8(a), asteazkena

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 19
GURE ORTUARIAK ZAINTZEN
Gaur, landatu berri ditugun brokoli eta azaloreak guztiz janda aurkitu ditugu, barraskiloak, bareak edo beste animaliren bat gu ez geundenean.
Orduan, Erizek, barraskilo eta bareak aldentzeko bolatxo organiko batzuk partzeletatik sakabanatu dituela esan digu eta zertarako balio duten azaldu digu.
Gero, janda zeuden ortuariak kendu ditugu, berriak ipini, hauek ongarritu eta ureztatu egin ditugu.


6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 2

GURE ORTUARIAK ZAINTZEN
Gaur gure lur partzeletatik belar txarrak, hau da guk landatu ez ditugun belarrak kendu, partzelak ondo ureztatu eta norbaitek botatako harriak partzela guztietatik kendu ditugu.





2020(e)ko urtarrilakren 7(a), asteartea

6.E-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 7
GURE ORTUARIAK ZAINTZEN


Lehenengo, "belar txarrak" kendu ditugu, gure ortuarien konpetitzaileak direlako.
Gero, ilar asko hazi zaizkigunez, batzuk kendu ditugu beraien landaketa markoa zaindu eta ondo garatzeko lekua izan dezaten. Hauei sarea ere jarri diegu gorantza hasi daitezen.
Azkenik, ortuariak ureztatu ditugu.

 

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 3

GURE ORTUARIAK ZAINTZEN

Gaur gauza asko egin ditugu barelikos arloan:

1. Partzelak ureztatu ditugu
2. Belar txarrak kentzen aritu gara
3. Beti bezala negutegiko eta kanpoaldeko tenperatura hartu dugu

Ortuariak ureztatzen
Belar txarrak kentzen

          Hauek gure 3 partzelak dira    

6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 10

GURE PARTZELETAN ORTUARIAK UREZTATZEN

Barelikos arloko gaurko saioan gauza asko eginez ikasi ditugu:

  • "Belar txarrrak" nola kentzen diren ikasi egin dugu.
  • Tenperatura betiko moduan hartu eta  apuntatu.
  • Ortuariak ureztatu ditugu.
Lehenik eta behin, Erizek "belar txarrak" zeintzuk diren eta nola kentzen dirren erakutsi digu, eta geroago partzelak ureztatzen jarraitu dugu. Hemen argazki batzuk ditugu: