Barelikos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Barelikos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/12/23

Baratza abenduan

Azkenengo 2 asteetan gure 6. mailako ikasleek beraien partzeletan ortuarien erein eta landaketa lanak bete dituzte. 
Dagoeneko negutegian urazak, berakatzak, tipulinak, azaloreak, brokoliak, zerbak, azenarioak, errefautxoak, espinakak, marrubiak, ilarrak eta babak jarrita dituzte. Horretarako gure inguruko ortuariak nola, noiz eta non landatu behar diren aztertu dute, landaketa garaiak, erlazio onuragarriak/kaltegarriak, landaketa markoak eta ureztaketa beharrizanak kontutan hartuz. 
Lore eta landare aromatikoren bat ere badago, salbia, albaka, kalendula eta menta besteak beste. Gabon oporren ondoren beste landaketaren bat ere egitea geratzen da talde batzuekin eta orain ureztaketa eta zainketa lanak ditugu aurretik.







2016/04/29

OSASUNA HITZALDIA

2016ko apirilak 25-etik 29-ra

Aste honetan Rosa, ikastolako gure erizaina, osasunari buruzko hitzaldia ematera etorri zaigu. Erleen ziztadei, alergia ezberdinei, digestio mozketeei, etabar… buruz hitzegin digu, hauek zer diren, nola aurreikusi ditzakegun eta azkenengo kasuan nola tratatu.
Blogeko Osasuna atalean duzue Rosak erabilitako aurkezpena.


2015/06/12

Entsaladak

2015eko ekainak 1-etik 12-ra

ENTSALADAK BAZKALORDUAN

Azken 2 aste hauetan, 6. mailako ikasleak, eskola sualdean beraien entsaladak prestatu dituzte bazkalorduan lehenengo plater moduan jateko. Horretarako gure baratzetik beraiek erein, zaindu eta orain batu dituzten urazak, tipulinak eta azenarioak erabili dituzte. 



Horretaz gain erositako tomatea, arrautza, olibak, patata eta egaluzea ere erabili dituztelarik.



Baratzetik jasotako ortuariak ondo garbitu ondoren ikasleak taldeka antolatu dira eta beraien entsaladak montatzen hasi dira, elkarlanean beraien artean eginbeharrak banatuz.







Azkenik gatza, olibazko olioa eta ardo ozpinarekin gozatu dituzte beraien bazkaltzeko orduan daztatu aurretik.





Bukatzeko erabilitako tresna guztiak eta baita eskola-sukaldea ere garbitu eta txukun utzi dituzte.



2015/06/01

INTSEKTUEN ETXEA MARTXAN

Dagoeneko gure INTSEKTUEN ETXEA bukatu eta martxan jarri dugu. 

IƱaki Manzarbeitiak palet birziklatuen egur zatiekin sortutako etxea betetzen joan gara azkenengo 2 asteetan.

Gure helburua intsektuei beraien ekosistemaren antzekoa den gordeleku bat ematea da, horrela bertara bizi egitera etorriko direlakoan. 

Hurrengo proiektua honen inguruan lorategi bat antolatzea da, loreek intsektu gehiago erakarri egingo dituztelakoan.

Hemendik aurrera eta etxea intsektuz betetzen doan bitartean begietara hurbil hauek ikusteko aukera izango dugu, beraien etxea egiteko, haien artean erlazionatzeko, ugaldu egiteko modua... aztertzeko aukera izanez.  

Gure baratzaren inguruan topatu ditugun material ezberdinak berrerabili ditugu intsektuen etxeko gelaxka bakoitza betetzeko: adreiluak, teilak, moztutako belar lehorra, kainaberak, makiltxoak, enbor zatiak moztuta eta zulatuta, goroldioa, enbor azalak eta paleten zatiak zulaturik.



Material bakoitza eta horrekin betetako gelatxoa intsektu mota jakin bat erakartzeko sortu dugu, gure helburua ahalik eta intsektu mota gehien izatea delarik. 




Hoien artean gure baratz eta lorategirako onuragarriak diren erleak, marigorringoak, tximeletak, ipurtsardeak, burruntziak, krisopak... erakarri nahi ditugu. Hauek gure loreen polinizazioan lagunduko digute, eta gainera haragijaleak izanik, gure baratzerako kaltegarriak diren izurri batzuen kontra ere lagunduko digute, adibidez, bai marigorringoak zein krisopak zorri jale handiak dira.



Azkenik gelaxka guztiak beteta ian ditugunean oilotegien sarea jarri diogu kanpotik materialak ez jauzteko eta inguruan dabiltzan animaliak (txoriak, katuak, txakurrak...) gelaxkak izorratu ez ditzaten.






2015/05/06

URAZAK ETA ESKAROLAK BANATZEN

ORTUARIEN BANAKETA

Apirila erditik aurrera, Aste Santuko oporretatik bueltan, gure baratzeko urazak eta eskarolak batu eta etxera eramateko prest izan ditugula ikusi dugu.




2015/03/13

OSASUN HITZALDIA

2015ko martxoaren 9-tik 13-ra

Rosa Elordui, gure ikastolako erizainak, Barelikos arloko osasuna atalean barne, Lauron izaten diren osasun gertakarien kudeaketa nola garatzen den azaldu digu.


2015/02/04

KONPOSTATZEA MARTXAN

2015ko urtarrilak 26

Gaur 2014-2015 ikasturteko konpostatzea martxan jarri dugu, gure ikastolako jasangarritasunean beste pausu bat emonez. 

Aurreko astean 6. mailako gela guztietan prozesu honeri buruzko azalpenak eman genituen (aurkezpena ikusteko orrialdearen beheko link-ean sakatu) eta horrela ikasle guztiak konpostatzean murgilduko dira.

Orain arte baratzean sortutako zabor organiko guztia konpostatzen egon bagara ere, gaurtik aurrera konpostaketa horretan 5 eta 6. mailako ikasleek bazkalorduan sortzen dituzten fruta hondakin guztiak berrerabili eta konpostatuko ditugu baratzean ditugun konposteretan.

Gure ikastolan sortzen dugun zabor kopurua gutxitzeaz gain, eraldaketa prozesu horren bukaeran lortzen dugun materia, hau da konposta, baratzeko ortuariak eta landareak ongarritzeko erabili egiten dugu.

Konpostatzea Lauro Ikastolan aurkezpena





 

2014/10/20

Frutaren onuragarritasunak

2014ko urriak 13tik 17ra

Lehen Hezkuntzako 3. zikloan Heziketa Fisikoa eta Barelikos arloetan ikasleei fruta beraien eguneroko dietan sartzearen inguruan emandako gomendioak.



2014/02/05

Babak

2014ko otsailak 5

GURE BABAK GORANTZA DOAZ

Abenduaren erdialde eta urtarrila hasiera artean landatutako babak dagoeneko argira agertzen hari dira. Bataz beste 20/25 egun behar izan dituzte lurretik kanpora hasteko eta lursail batzuetan ereindako % handi bat garatzen ari dira. 


Bi ilaratan landatu genituen lursaileko (60 cm inguruko distantzian) eta 4-5 hazizko multzoetan, honela baten bat erneko zela ziurtatzeko.

Martxa honetan, eguraldi egokia izan ezkero, espero dugu apiril inguruan fruituak ikustea.