2018(e)ko otsailakren 26(a), astelehena

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 20

Gaur, gure ortuariak ureztatu ditugu lurra hezetasunarekin mantentzeko.



Beste taldetxo batek bitartean, negutegi kanpotik konposerak dauden tokirarteko bidea sortu dute plastikozko plantxa batzuekin, jantokiko hondakinak ekartzera gatozenean ez gaitezen zikindu.


6A.-2 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 21

Gaur, gure ortuan zeuden barazkien inguruan zegoen lurrari bueltak eman dizkiogu airea hartzeko.


Bitartean, partzela guztiak ureztatu egin ditugu, gure gelakoak eta besteen gelakoenak, landareak osasuntsuagoak egoteko. 


Azkenik, albotik zeuden belar txarrak kendu eta kubo batean sartuta konpostara bota ditugu.

2018(e)ko otsailakren 22(a), osteguna

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko Otsailak 8

KALABAZIN ARRAUTZAZTATUEN ERREZETA                      
  • OSAGAIAK:
    • Arrautzak
    • Irina
    • Kalabazina
    • Olioa
    • Gatza
  • PRESTAKETA:
    1. Kalabazina moztu zati txikietan.
    2. Arrautzak irabiatu eta gatzitu.
    3. Kalabazin zatitxoak irinetik pasatu.
    4. Kalabazina arrautz irabiatuarekin baita ere nahastu.
    5. Azkenean nahasketa frijitu behar da.

ON EGIN!!!

2018(e)ko otsailakren 18(a), igandea

6.A-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarillak 10

LANDAKETAK

Saio honetan gure ortuari guztiak landatu egin genituen:

  • Babak
  • Azalorea
  • Brokolia
  • Uraza edo Letxuga
  • Ilarrak
  • Berakatza
  • Tipulina
  • Azenarioak

Lan tresna ezberdinak erabili genituen ortuariak landatzeko:
  • Neurri ezberdinetako makilak, zenbat distantzia egon behar zen barazki batetik bestera neurtzeko erabili genuen.
  • Bulbo landatzailea berakatzak ereiteko.
  • Aitzurra partzelei forma emateko.
  • Soka zuzenki erara erabiliz.
  • Ureztontziak.
  • Eskularruak.

2018(e)ko otsailakren 16(a), ostirala

6.B-1 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 1

KONPOSTAREN PROZESU FAKTOREAK IKASTEN
Gaur ez gara baratzera joan, ZTIAM gelara baizik. Bertan konpostatze prozesuaren inguruko hainbat gauza azaldu dizkigute: Konpostaren kapak nolakoak izan behar dira, konpostaren prozesua, konpost ona egiteko kontrolatu beharreko faktoreak zeintzuk diren, ... Asko ikasi dugu eta hemendik aurrera guk konposta egiteko proiektua jarriko dugu martxan, hona hemen konpostaren aurkezpenaren argazki bat:


Egileak: Asier Bergara eta Laura Castellanos