2016/05/30

6.B-1 EGUNEROKOA




2016ko maiatzak 26
Lehenengo urazak, tipulinak eta azenarioak bildu ditugu gure baratzetik.


Gero, sukaldera jaitsi eta han entsalada gozo batzuk prestatu ditugu. Horretarako osagai hauek erabili ditugu:


  • Uraza
  • Tipulinak
  • Tomatea
  • Olibak
  • Azenarioak
  • Hegaluzea
  • Patatak
  • Arrautzak
  • Espinakak
  • Gatza, olioa eta ozpina



Lehenik, urazaren eta espinaken hostoak ondo garbitu eta zatitu egin ditugu, bol batean ipiniz. Gero, arrautzak egosi ditugu 10-15 minututan, patatekin batera.

Ondoren, tomatea zein azenarioak zati txikitan zatitu eta bolera gehitu dugu.

 
Hori bukatutakoan, patatak zuritu eta moztu egin behar ditugu.

Jarraian, arrautzak prest daudenean, patatak bezala zuritu eta mozten ditugu.

Geroago, hegaluzea eta olibak gehitzen ditugu bolean, arrautz eta patata zatitxoekin batera.

Azkenik, entsaladari gatza, olioa eta ozpina gehitzen diogu eta.....

ON EGIN!!
Egilea: Izaro


6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 23
Lehenengo uraza, azenarioak eta tipulina hartu ditugu gure baratzetik.







Gero, sukaldera joan gara entsalada prestatzeko.
Horretarako osagai hauek behar izan ditugu:
  • Uraza
  • Tipulinak
  • Tomateak
  • Olibak
  • Azenarioak
  • Hegaluzea
  • Patatak
  • Arrautzak
  • Gatza
  • Olioa
  • Ozpina
Hori eta gero, urazak, azenarioak eta tipulinak ondo garbitu ditugu. Bakoitzak behar izan duena hartu eta entsaladan jarri ditugu.



Entsaladak prest utzi ditugu hozkailuan, jatorduan sukaldera jaitsi gara, orduan ozpina eta olioa jarri diegu, jantokira eraman eta lehenengo plater moduan jan ditugu.


Egilea: Gadea

2016/05/27

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 17
Lehenengo babak hartu ditugu etxera eramateko.


Gero zerbak eta espinakak hartu ditugu ere etxera eramateko.

 Azkenik azalorea eta aza ere batu ditugu.


 Egileak: Aiala eta Aketx

2016/05/25

6.C-2 EGUNEROKOA

Gaur, biltzeko prest zeuden ortuariak hartu eta etxera eraman ditugu: azaloreak, babak, zerbak...

Gero, partzela guztiak ureztatu ditugu.

Azkenik, ereinotza landatu dugu.

EGILEAK: Aritz Mendia, Sofia Migura, Asier Olabarri, Miren Oliver, Sue Zabalbeaskoa, Markel Iturrizaga 


6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 24
Gaur  hurrengoko gauzak egin behar izan ditugu barelikosen:

1. Lehenik, gure partselak ureztatu ditugu.



2. Ondoren, entsalada egiteko gure baratzeko beharrezko osagaiak hartu ditugu: urazak, azenarioak eta tipulina.


2016/05/24

6.C-1 EGUNEROKOA

 
Zerbak asko hasi dira, biltzen ikasi eta etxera eramateko prest daude.


Azaloreak ere asko hasi dira eta baita ere batu eta etxera eraman izan ditugu.



Babak ere bildu ditugu eta gero hauen landarea moztu eta txikitu dugu, ondoren lurrarekin estaliz ongarri berdea moduan emateko lurrari. 


Heldu garenean azak eta azaloreak ikusi ditugu.


Egileak: Asis eta Xabier

2016/05/20

6B-2 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 5 
Gaur ortuariak ureztatu eta landare txarrak kendu ditugu.
Gainera etxera eramateko zeuden urazak, espinakak, errefautxoak eta zerbak batzen ikasi dugu.





2016/05/16

6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 16
Lehenik, partzela guztiak ureztatu ditugu.


Ureztatzen geuden bitartean, 5 pertsona, hasi diren zerbak, azak eta espinakak batu dituzte.


Egileak: Anne Beacoechea eta Idoia Arana

2016/05/10

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko apirilak 22
Gaur, hartzeko prest zeuden ortuariak hartu eta banatu ditugu: urazak, errefautxoak, brokoliak...




Gero, partzela guztiak ureztatu ditugu.











Azkenik, belar txarrak kendu eta konpostatzera bota ditugu.










Egileak: Aritz Mendia, Sofia Migura, Asier Olabarri, Miren Oliver, Sue Zabalbeaskoa eta Markel Iturrizaga.

2016/05/09

6.D-2 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 9
Lehenik ortuari guztiak ureztatu ditugu (klase guztietakoak).



Ereinotza edo erramua landatzeko zuloa egin dugu aitzurrarekin.


Azkenik konposterara periodikoa bota egin dugu, duen hezetasuna konpensatzeko. 


Egileak: Izaro eta Maddi

2016/05/08

6.A-2 EGUNEROKOA





                                                                                                                          2016ko maiatzak8
Asteazkenean barelikosen ortuari guztiak ureztatu, belar txarrak kendu eta konpostatu genituen. Erizek erakutzi zigun nola brokolia batzen zen eta amaitzeko azenarioak batu eta daztatu genituen.