2017(e)ko abenduakren 14(a), osteguna

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 4

ORTUARIAK LANDATZEN ETA EREITEN

Gaur barelikos arloan ortuariak landatu/erein ditugu. Mota askotako landareak landatu/erein ditugu adibidez: azenarioak, urazak, berakatza, brokolia, azalorea, berakatzak...

Urazak landatzeko hartzen
Ilarrak eta babak ereiten
Brokoliak eta azaloreak landatzen

6.C-2 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 1

ORTUARIEN LANDAKETAK
Gaur baratzera joan gara eta Jonanderren azken barelikos eguna izan da.
Han berakatzak, urazak, brokoliak, babak, ilarrak... nola erein edo landatu ikasi dugu eta praktikan jarri dugu gure 3 partzelak ortuariz betez.

Horrela landatzen dira urazak
Berakatzak ereiteko zuritzen
Brokoliak landatzen
Babak eta ilarrak ereiten
Berakatzak ereiten

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 11

ORTUARIAK LANDATZEN

Aste honetan, aurreko 2 saioetan ezagutu eta aukeratutako orturiak landatu edo erein ditugu.

Lehenengo Erizek ortuariak nola landatu edo erein behar diren azaldu digu, eta gero gu gauzak landatzen eta erein egiten hasi gara.

Gauza guztiak erein eta landatu ditugunean ortuari bakoitzari bere txartela izenarekin jarri diogu eta gero ureztatzaileek gure ortuariak nola ureztatu ikasi dute.

Erabili ditugun lan tresnak: Aitzurra, eskuarea, bulbo landatzailea eta neurri ezberdinetako makilatxoak gure ortuariak non jarri kalkulatzeko.


2017(e)ko abenduakren 8(a), ostirala

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urriak 31a
AITZURRAREKIN LAN EGITEN

Gaur, izenburuan jartzen duen bezala, aitzurrarekin lan egiten aritu gara. Saio honetan, Eriz ez zegoenez, andereƱo Leiorerekin egin dugu lana, baina gaur, ordea, giltzak genituen, bai!

Gaurko lana, baratzean aurkitzen ziren lur multzoak, desegitea eta aitzurrarekin goldatzea zen. Baratzera igo bezain laster, egun guztietan bezala, boten arduradunak txabolara sartu dira, eta zerrendaren arabera, ikasle bakoitzak bere zapatak kendu, eta horren ordez, botak jarri ditu. 

Geroago, tresnen arduradunak, lau aitzur hartu dituzte, eta Leioreri eman dizkiote. Guztiak txabolatik irten dira, eta hilara bat egin dugu baratzaren ezkerreko aldean.

Hilara batean geudenean, geure lana egiten hasi gara: 
Lehenengo, aitzurrarekin, alde batetik goldatu behar genuen lur multzoa, eta gero, beste aldetik.Lan hori egiteko, bikoteka jarri gara, eta bikote bakoitzak multzo bakar bat egiten hasi da. Aitzu pare bat genituenez, errotatzen joan gara, multzo guztiekin bukatu arte.  
Egia esanda, ez ditugu lur multzo guztiak ondo jarri, ez digulako denborarik eman, hamabiak laurden gutxiagotan kanpaia jo duelako, eta patiora jeitsi izan behar dugulako! 


 Argazki hoentan, lurra erdi goldaduta dago. 

Eta beste honetan, aitzurra erabilita lurra goldatzen ari gara. 

6.C-2 EGUNEROKOA

2017ko azaroak 17
ZER LANDATUKO DUGU?

Gaur gure baratzean orain landatu edo erein ahal ditugun ortuariak aztertu ditugu. Azken egunean egin genituen kalkulu orriarekin egin dugu eta bakoitzak esan du berari tokatu zitzaion landarea landatu ahal daitekeen eta zergaitik uste duen hori. Hauek dira hurrengo saioan landatu ahal izango ditugunak:
  • Tipula / Tipulina
  • Zerba
  • Brokolia
  • Uraza / Eskarola
  • Errefautxoa
  • Azenarioa
  • Babak / Ilarrak
  • Espinakak
  • Romaneskoa / Azalorea / Aza
  • Berakatza
Zer landatu eta nola kokatuko dugun 3 partzeletan

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko urriaren 30a
ZEIN ORTUARI LANDATU/EREIN EGINGO DITUGU?

Gaur ZTIAM tailerreko gelara joan gara eta ortuarien ezaugarrie buruz hitz egin dugu. Gero bakoitzari ortuari baten izena eman digu, horreri buruzko informazioa arloko blogean bilatu eta guztien artean partekatutako taula bat bete behar izan dugu. Ortuarien taula eta inforamazio hau oinarri izango dugu zer landatuko dugun erabakitzeko.


6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko azaroak 7

CLASSROOM-en ZER LANDATU ERABAKITZEN

Gaur Erizek Google Classroom-en zeregin berri bat partekatu du gurekin baratzean azaroa bukaeran edo abenduan zer landatu/erein egingo dugun erabaki egin dezagun. 
Horretarako arloko blogean ortuarien ezaugarriak bilatu, ikaskide guztien artean partekatu dugun taula batean informazio deigarria bildu eta "erabakiak hartu" deritzon pentsamendu trebetasuna landu dugu. 
Etxerako antolatzaile grafikoa eta ortuariaren informazioa lantzea dugu, adibidez: azalorea, azenarioa, tomatea, tipula, brokolia...

Antolatzaile grafikoa
Ortuarien taulan informazioa sartzen