2019(e)ko apirilakren 11(a), osteguna

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 3

KALABAZIN AURRAUTZAZTATUA    
      
                                                                                                                                      
                                                                                  














OSAGAIAK:
  • Arrautza
  • Irina
  • Gatza
  • Kalabazina
  • Olioa


PROZEDURA:

Lehenengo kalabazina garbitu. Horren ostean kalabazina moztu 
eta plateran ipini dugu. Geroago, kalabazina zatiak irinatik pasatu  eta horren ostean arrautzetatik pasatu ditugu. Ondoren kalabazin zatiak olio beroan jarri ditugu kontu handiz.  Azkenengoz, kalabazin zatiak platerrera bota ditugu. 
Eta... Jatera! 

6C-1 EGUNEROKOA

2019ko martxoak 29

Gaur bost pertsonatako taldeak egin ditugu landareak ureztatzeko. Gero "belar txarrak" kendu ditugu. Tamalez belar txar asko egon dira, eta denbora asko egon gara belar txarrak kentzen eta aitzur asko hartu behar izan ditugu. Azkenengoz botak kendu eta patiora joan gara.

Hemen ureztatzen gaude

6.C-1 EGUNEROKOA

2019ko martxoak 15


Ostiralean ez genuen askorik egin, baina, Erizek urazak nola batu erakutsi zigun, eta berari esker gure urazak batu eta etxera eraman genituen. Nire ustez oso gozoak zeuden, espero dut besteek berdina pentsatzea.

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko martxoak 28

Saioa hasteko, Erizek ilarren garatze prozesua azaldu digu. Klima dela eta; gure fruituak asko hasi dira denbora gutxian; horregatik sarriago ureztatu behar ditugu. Horretan zentratu gara gaur, ureztatzen. Txandaka ibili gara. Batzuk ureztatzen zuten bitartean; beste batzuk belar txarrak kentzen zituzten aitzurrarekin. Gainera, gaur, gure lehenengo saioa izan da 3. hiruilean eta ardurak aldatu ditugu.

Hona hemen argazki batzuk:

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko martxoak 20

Gaur Erizek erakutsi digu nola ilarren baina (edo zorrotxoa) ateratzen den ilar loreetatik eta brokolietan loreak atera direla, loratu ez den brokolia batu eta etxera eraman dugu sozketa eginez. Baita soberan zeuden urazak batu eta etxera eraman ditugu. Azkenik partzela guztiak bi aldiz ureztatu ditugu.





















EGILEAK: Markel Torrel eta Xabier Uriarte.

2019(e)ko apirilakren 10(a), asteazkena

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 4


Ostegunean ardura berriekin martxan jarri ginen. Lehenik eta behin, botak jantzi genituen, baina etxola barruan euria egiten baitzuen. Ondoren, lanak antolatu genituen: batzuk ureztatu egin zuten, besteek  "belar txarrak" kendu eta azaloreak, babak eta ilarrak batzen aritu ziren. Geratzen zirenak azaloreen eta baben sustraiak moztu eta txikitu zituzten. Belar txarrak kapasoan batu bota genituen gero konpostatzeko, noski. Idazkariak, bitartean, egindakoari buruz argazkiak atera egin zituzten eta lana egiteko martxan jarri ziren.


 

2019(e)ko apirilakren 4(a), osteguna

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 1

Gaur beti bezala, lehenik eta behin, partzela guztiak ureztatzen ibili gara. Beste batzuk, brokoliak batzen eta hondakinak konposterara botatzeko txikitzen ibili gara, Brokoli batzuk jadanik, loratuta zeudelako eta horrela ezin ditugulako jan. Ondoren belar txarrak kendu eta kubo batean sartu ditugu beranduago konpostatzera botatzeko.