Landaketarako lurra eta ongarritzea

Lurra ongarritzearen beharrizanak landatuko ditugun ortuariak kontutan izanda

Landaketetarako erabiliko dugun lurrak behar duen ongarri kopurua erabakitzeko garaian faktore ezberdinak izan behar ditugu kontutan. Lur bakoitza berezitasun espezifikoak ditu, ezagutu eta ongarritzeko modurik egokiena saiakera ezberdinak frogatzean datza, horrela ongarriketa doituz.

Gure baratzean landatzen hasten garenean kontutan izan behar dugu ortuari bakoitzak ongarri kopuru jakin behar duela, ondorioz talde ezberdinak antolatu ahal ditugu:

  • Ortuari zorrotzak. Beraien garapenerako elikadura ugari behar dituzte. Beraz, landaketa aurretik ongarriketa on bat behar dute eta baita beste zenbait beraien hazkundean zehar. Uzta batzerakoan erabilitako lurra agortuta geratzen da, mantenugai eskasekin, ondorioz lur hori ondo ongarritu eta laborantza beharrizan gutxiagoekin duen beste batekin errotatu beharko dugu. Mantenuagiak kontutan izanda ortuari zorrotzenak hauek dira: azen familiakoak (aza, brokolia, bruselako aza, azalorea…) alberjiniak, tomatea, porrua, apioa, erremolatxa, kalabaza, meloia, alkatxofa, eguzkilorea eta patata.

  • Ortuari erdi-zorrotzak. Elikaduren erdi-neurriko kontsumo bat egiten dutenez, hasieran lurraren ongarriketa on bat behar da. Halere beharbada ez dute beste ongarriketa lanik behar izango beraien garapen egokirako. Ez dutenez lurra gehiegi hutsitu egiten urte batzuetan lur berdinean mantendu genitzake. Ortuari erdi-zorrotzak: zerba, uraza, azenarioa, espinaka, tipula, pepinoa eta piperra.

  • Zorroztasun gutxiko ortuariak. Elikadura gutxi behar dituztenez aurretik ortuari zorrotz edo erdi-zorrotzak egondako lurretan garatu daitezke. Beraien garapenaren bukaeran lurrak oraindik mantenugaiak ditu. Ortuari hauek berakatza, rabanoa, mihilua (hinojo) eta kalabazina.


  • Lurra aberasten duten ortuariak: Leguminosak lurrari nitrogenoa ematen dioten landareak dira, beraz familia horretako ortuari guztiak ez dira zorrotzak elikadura eskaera kontutan izanda eta gainera lurrari mantenugaiak berreskuratzen laguntzen diote, batez ere nitrogenoa. Ondorioz, egokia da zorroztasun handiko eta ertaineko ortuariak aurretik egondako lurretan leguminosoak erein egitea urte batzuetan zehar. Talde honetan ilarrak, babak, indabak eta dilistak daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat