Eskola sukaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eskola sukaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/06/15

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko ekainak 8

ENTSALADA EGITEN

Lehenengo, baratzera joan gara urazak, azenarioak eta tipulinak batu ditugu.

Osagaiak: 
  • Patata
  • Uraza
  • Tomatea
  • Arrautza egosia
  • Azenarioak
  • Olibak
  • Hegaluzea
  • Tipulina
  • Olioa
  • Ozpina
  • Gatza

Prozesua:


Lehendabizi, urazak, tipulina eta azenarioak gure baratzetik bildu ditugu.
Ondoren, azenarioak eta urazak garbitu ditugu. 
Garbitu eta gero, urazak banan-banan orriak zatitu ditugu, eta entsalada bolean botan ditugu.
Gero osagaiak zatitu  eta urazarekin jarri ditugu.
Azkenik, entsaladan hegaluzea, gatza, olibak, olioa eta ozpina gehitu ditugu.



Egileak: Helcai de la Vega eta Ander Castro

2017/06/14

6.A-1 EGUNEROKOA

 2017ko ekainaren 14a

ENTSALADA
Gaur baratzera igo gara eta gure azenarioak eta uraza hartu eta entsalada bat egin dugu batutako barazkiekin.

OSAGAIAK:
  • Uraza
  • Tomatea
  • Arrautza
  • Patata
  • Azenaorioak
  • Tipulina
  • Bonitoa
  • Olibak
  • Olioa 
  • Gatza
  • Ozpina

PROZEDURA:

  1. Lehenik, baratzetik uraza, tipulina eta azenarioak  batu.
  2. Gero, urazak, tomateak eta azenarioak ondo garbitu. Eta uraza, tomatea, arrautza eta patata moztu eta bolean sartu.
  3. Ondoren, azenarioak eta tipulinak moztuta bolean sartu eta gatz apur bat bota. 
  4. Geroago, bonitoa eta olibak gehitu.
  5. Amaitzeko, jaterako orduan, ondo aliñatu ozpina eta olioarekin. 

2017/06/07

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko ekainaren 6a

GUK LANDATUTAKO ORTUARIEKIN ENTSALADA


Gaur baratzera igo gara, lehengo ureztontziak hartu ditugu eta gure landare batzuk ureztatu ditugu. Ondoren ortuari batzuk hartu ditugu entsalada gozo bat egiteko.


OSAGAIAK:

  • Uraza.
  • Arrautza.
  • Patata.
  • Tipulina.
  • Olibak.
  • Azenarioak.
  • Bonitoa.
  • Gatza.
  • Tomatea.
  • Ozpina.
  • Olioa.

PROZEDURA:

  1. Lehenik, baratzera igo gara eta ortuari batzuk hartu ditugu.
  2. Ondoren, sukaldean barazki guztiak garbitu, moztu eta bolera sartu ditugu.
  3. Gero, dena prestatuta utzi dugu hozkailuan.
  4. Azkenik, jaterako orduan, ondo aliñatu, ozpina eta olioa botaz, eta badago entsalada eginda!.





2017/06/06

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 30a
GUK LANDATUTAKO ORTUARIEKIN ENTSALADA
Gaur baratzera igo gara gure ortuari batzuk batzera entsalada bat egiteko. Baratzetik, uraza, tipulina eta azenaorioak hartu ditugu. Gero sukaldera joan gara entsalada prestatzera.

OSAGAIAK:
  • Uraza
  • Tomatea
  • Arrautza
  • Patata
  • Azenaorioak
  • Tipulina
  • Bonitoa
  • Olibak
  • Olioa 
  • Gatza
  • Ozpina
PROZEDURA:

  1. Lehenik, baratzetik urazak, azenarioak eta tipulinak hartu.
  2. Gero, urazak, tomateak eta azenarioak garbitu. Eta uraza, tomatea, arrautza eta patata moztu eta bolean sartu.
  3. Ondoren, azenarioak eta tipulinak moztuta bolean sartu eta gatz apur bat bota. 
  4. Geroago, bonitoa eta olibak gehitu.
  5. Amaitzeko, jaterako orduan, ondo aliñatu ozpina eta olioarekin. 
 

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko ekainak 5
ENTSALADA EGITEN 

Baratzera joan gara entsaladako osagai batzuk batzera eta partzelak ureztatzeko. Ondoren eskola-sukaldera jaitzi eta entsalada egiten hasi gara.


Osagaiak:

  • Olibak
  • Tomatea
  • Bonitoa eta hegaluzea
  • Patata egosiak
  • Uraza
  • Azenarioak
  • Arrautza egosiak
  • Tipulina
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ozpina

Prozedura:
  1. Baratzera igo eta gure uraza, tipulinak eta azenarioak batu.
  2. Sukaldera joan eta uraza, tipulinak eta azenariok urarekin ondo garbitu.
  3. Patata eta arrautzak egozten jarri 10-15 minutu arrautzak eta patatak beraien tamainaren arabera aiztoa barruan sartu eginda dauden ikusteko.
  4. Uraza hostoak zatitu eta bolean jarri.
  5. Patatak, arrautzak, tomatea eta tipulina moztu, bolera gehitu eta hauek gatzitu.
  6. Bonitoa eta olibak bota.
  7. Olioa eta ozpinaz binagreta prest utzi dugu azkenengo momentuan entsaladari gehitzeko.

 

2017/06/02

6.B-2 EGUNEROKOA

2107ko ekainak 1

ENTSALADA GURE BARATZEKO ORTUARIEKIN

OSAGAIAK:

  • Uraza
  • Arrautza
  • Patata
  • Tomatea
  • Azenarioak
  • Olibak
  • Hegaluzea
  • Tipulinak
  • Ozpina
  • Olioa
  • Gatza


PROZEDURA:

Lehenik eta behin, gure baratzetik urazak, azenarioak eta tipulinak batu ditugu.

Ondoren, batu ditugun barazkiak ondo garbitu ondoren, uraza hostoak zatitu eta bol batean jarri ditugu. Gero tomatea zatitu eta uraza hostoekin batera bolean jarri ditugu.
Ondoren patata eta arrautza egosiak zein tipulina moztu eta entsaladan gehitu ditugu.
Gero Erizek gatza, olibak eta hegaluzea jarri digu.
Azkenik, Erizek, olioa eta ozpina edalontzi batean batu ditu, hauek bazkaltzera goazen azkenengo momentuan entsaladari gehitzeko.





 

2015/06/12

Entsaladak

2015eko ekainak 1-etik 12-ra

ENTSALADAK BAZKALORDUAN

Azken 2 aste hauetan, 6. mailako ikasleak, eskola sualdean beraien entsaladak prestatu dituzte bazkalorduan lehenengo plater moduan jateko. Horretarako gure baratzetik beraiek erein, zaindu eta orain batu dituzten urazak, tipulinak eta azenarioak erabili dituzte. 



Horretaz gain erositako tomatea, arrautza, olibak, patata eta egaluzea ere erabili dituztelarik.



Baratzetik jasotako ortuariak ondo garbitu ondoren ikasleak taldeka antolatu dira eta beraien entsaladak montatzen hasi dira, elkarlanean beraien artean eginbeharrak banatuz.







Azkenik gatza, olibazko olioa eta ardo ozpinarekin gozatu dituzte beraien bazkaltzeko orduan daztatu aurretik.





Bukatzeko erabilitako tresna guztiak eta baita eskola-sukaldea ere garbitu eta txukun utzi dituzte.