2020/03/24

Baratzeko intsektuez ikasten

Udaberrian sartu berri gara eta hemendik aurrera intsektu gehiago izango ditugu gure baratzean. Ondorengo estekan klikatuz zabalduko zaizun aurkezpenean sarritan baratzean topatuko ditugun intsektuei buruzko informazioa duzue. 

Ez ahaztu gure baratzeko biodibertsitatea zaindu behar dugula!



2020/03/09

6.C-2 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 06
KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA SUKALDATZEN

Osagai hauek erabili ditugu:

  • Kalabazin bat
  • 2 Arrautz
  • Irina 
  • Gatza
  • Olioa
Saio honetan Eskola Sukaldera joan gara eta kalabazinak dastatu ditugu.

Prozesua:

  1. Kalabazina garbitu eta moztu.
  2. Arrautza zabaldu eta irabiatu.
  3. Kalabazina irinatik eta arrautzetik pasatu eta sartaginera bota.
  4. Azkenik kalabazina sartaginetik atera eta plater batean jarri.




6.E-2 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 11

URAZAK BATU ETA BERRIAK LANDATU

Gaur urazak nola batu behar ditugun ikasi eta opraktikatu dugu: Lehenik eta behin uraza behetik oratzen dugu eta gero aiztoarekin zurtoinetik mozten dugu (ez oso goian bestela urasaren hostoak jauzi daitezke).
Ondoren lurrarekin kontaktuan egon diren hosto itsusiak kenduko dizkiogu eta poltsara sartuko dugu.

2020/03/06

6.B-2 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 5
KALABAZINAK SUKALDATZEN

saio honetan Eskola Sukaldera joan gara eta kalabazinak dastatu ditugu. 

Osagai hauek erabili ditugu:

  • Kalabazina
  • Arrautzak
  • Irina
  • Olioa
  • Gatza

Prozezua:

1. Kalabazina garbitu eta moztu.
2. Arrautzak irabiatu eta gatza bota.
3. Kalabazina irinatik eta arrautzatik pasatu eta sartaginera bota.
4. Azkenik kalabazina sartaginetik atera.



2020/03/05

6.D-2 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 3

URAZAK BATZEN IKASTEN

Barelikosen Erizek erakutsi zigun nola labanarekin moztu eta batu uraza bat. Bakoitza berea batu eta etxera eraman zuen, eta gero geratzen ziren bi urazak zozketatu genituen. Ondoren,  gure hiru partzelak eta besteen partzela batzuk ureztatu eta "belar txarrak" kendu genituen. Azkenik batutako urazen tokian berriak landatu genituen.



2020/03/04

6.A-2 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 4

ESKOLA SUKALDEAN KALABAZINAK ARRAUTZAZTATZEN

Osagaiak:
  • Irina
  • Arrautza
  • Kalabazina
  • Gatza
  • Olioa

Prozedura:

Kalabazina garbitu eta moztu egiten da.
Arrautza kraskratu, irabiatu eta gatzitu egiten da.
Kalabazina irinean, arrautzean eta sartaginan sartu.
Eginda daudenean platerara atera. 


ON EGIN!!!!!!!






6.A-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 22

 




Lehenik ZTIAM gelara joan ginen eta bertan Erizek konpostatzea zer den eta konposta nola egiten den azaldu zigun.


Ikasi genuen nola egingo dugun konposta ikasturte honetan (6. mailan konposta egiten dugu gure baratzean erabiltzeko).  Gero konpostatze prozezua zein den, eta konposta ondo ateratzeko zeintzuk faktore kontrolatu behar ditugun azaldu zigun. 

Bazkalorduan fruta dagoen egunetan, gelako bi ikasle (zerrendaz txandaka egun bakoitzean) kubo bat, bi guante eta euritakoa eraman behar dute jantokira, material hau gelan gordeta izango dugu. 6. mailako gela bakoitzeko bi ikasle, beraien gelako, eta hizki bereko 5. mailako beste gelako ikasleen frutaren azalak eta hondarrak batu behar dituzte, eta jantokitik ateratzen diranean baratzera igoko dira, bertan dagokion konposterara kuboan batutako hondakinak botatzera.

6.C-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 7
URAZAK BATZEN ETA BERRIAK LANDATZEN

Lehenengo laban batekin letxugaren zurtoineko beheko partea moztu, hozto txarrak konpostatzeko kubora bota eta bakoitzak bere poltsan letxuga sartu du etxera eramateko.Gero gure eta gelakideen hiru partzelak ureztatu ditugu. Azkenik letxuga more berriak landatu ditugu.

  

6.A-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 26
Gaur, kalabazina arrautzaztuak egin eta jan ditugu.

  1. Lehenengoz eskuak oso ondo garbitu ditugu.
  2. Ondoren, kalabazina garbitu eta moztu egin dugu.
  3. Jarraian, arrautza irabiatu eta gatza bota egin diogu.
  4. Azkenik, sartaginean sartu ditugu egin arte.
  5. Kalabazinak sartaginetik ateratzen ditugu eta ON EGIN!!
  

2020/03/03

6.E-2 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 3
KUIA/KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA

Gaur baratzera joan ordez, sukaldera joan gara eta kuia arrautzaztuak egin ditugu.

Osagaiak:
  • Arrautza
  • Kuia/kalabazina
  • Irina
  • Gatza
  • Olioa

Prozedura:
  1. Kalabazina garbitu eta xafletan zatitu egiten dugu.
  2. Arrautzak apurtu, gatzitu eta irabiatu egiten ditugu.
  3. Kalabazina irinetik eta arrautzetik pasatu.
  4. Oliotik pasatu eta denboratxo baten buelta eman.
  5. Azkenik, kalabazineko xaflak oliotik aterako ditugu.
ON EGIN!!

 

6.C-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 28

GAUR SUKALDARIAK IZAN GARA!

Gaur sukaldera joan gara kalabazin arrautzaztatuak egiteko.

OSAGAIAK:

  • Kalabazina
  • Arrautza
  • Gatza
  • Olioa
  • Irina
PROZEDURA:
  • Lehenik kalabazina (edo kuia) garbitu eta safletan zatitu behar dugu.
  • Geroago arrautza zabaldu, platerera bota, irabiatu eta gatzitu behar dugu.
  • Ondoren kalabazinak safletan daudela irinean sartu, arrautzean busti eta olio beroko sartaginera bota.
  • Olio beroko sartaginean kuia minutu bat egon behar du gutxi gora-behera eta minutua pasatzean buelta eman kuiari.
  • Azkenik bi aldeetatik prest dagoenean, nahi duzunerako jateko prest egongo da. 
ON EGIN!!!


 

6.E-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 18
Gaur KALABAZIN ARRAUTZAZTATUA egin dugu:

OSAGAIAK: 
  • Kalabazina
  • Olioa
  • Arrautzak
  • Irina
  • Gatza

PROZEDURA:

Lehenik eta behin kalabazina moztu behar dugu, geroago arrautza zabaldu eta irabiatu egiten dugu gatzarekin batera. Kalabazina irinarekin nahastu eta gero, arrautzatik pasatuko dugu. Dena nahastuta dagoenean olioa berotu eta kalabazinak oliora sartzen ditugu.  Minutu bat inguru itxaron eta kalabazinak eginda daudenean atera. ON EGIN!

Hemen zenbait argazki ikusten dituzue:

 

2020/03/02

6.D-1 EGUNEROKOA

2020ko martxoak 2

Gaur eskola sukaldera joan gara eta kalabazin arrautzaztatuak egin ditugu.

Osagaiak:

  • Arrautzak
  • Gatza
  • Olioa
  • Irina
  • Kalabazina (zatitan eginda)


Prozedura:

  1. Pausua: Kalabazina zatitan moztu.
  2. Pausua: Kalabazin zatiak irinean eta gero arrautzan pasatu.
  3. Pausua: Kalabazina olioan sartu eta bertan utzi minutu batean, buelta eman eta beste minutu bat pasatu ondoren atera oliotik eta plater batean utzi.
  4. Pausua: Ogiarekin batera jan eta ON EGIN!!!

6.A-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 12

Gaurko egunean lehenik eta behin ZTIAM gelara joan ginen, eta EA21 aurtengo gaiari buruzko Stop Plastikoak galdetegitxo bat egin genuen.

Geroago baratzera igo ginen eta bakoitzak uraza bat batu moztu zuen etxera eremateko.

Bitartean ikaskide batzuk gure partzelak eta gure beste ikaskideen partzelak ureztatu zituzten eta baita ere "belar txarrak" kentzeko aprobetxatu genuen.

Uraza guztiak kenduta beste motatako urazak landatu genituen more kolorekoak.


Urazak batzen
Gure uraza bat
Uraza berria landatzen

2020/03/01

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko abenduak 16

GURE ORTUARIAK ZAINTZEN

Egun honetan gure partzeletako "belar txarrak" kendu genituen. Gure lur partzelak eta beste gelakideenak ureztatu genituen. Baita ere, ilarrentzako sarea jarri genuen. Intsektuen etxea mugitu egin genuen zeren eta lurrean botata zegoen, eta azkenean partzelen ondoan utzi genuen.

"Belar txarrak" kentzen
Ilarren sarea jartzen
Ortuariak ureztatzen