2020(e)ko otsailakren 17(a), astelehena

6.E-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 4
URAZAK BATZEN

Asteartean, ZTIAM gelara joan gara eta plastikoen galdetegi bat egin dugu. Honen barruan ere, frogatxo bat egin dugu non neurtzen da zenbat plastiko erabiltzen dituzun urtero.

Gero baratzera igo gara eta hor urazak moztu eta batu ditugu. Uraza mozteko, lurran surtoina aurkitu eta hortik moztu behar da, gero ondo garbituz. Uraza batzuk handiagoak ziren eta beste batzuk txikiagoak, orduan jendea uraza txiki bat hartu ezkero soberan zegoen beste bat batu du.

Amaitzeko, kendutakoen lekuetan uraza berriak landatu eta lursailak ureztatu ditugu. 

Urazak Kentzen
Uraza berriak landatzen       

2020(e)ko otsailakren 14(a), ostirala

6.C-2 EGUNEROKOA


2020ko otsailak 7


BARATZEAN EGUN POLIT BAT


Gaur baratzera joan garenean, bakoitzak bere botak jarri eta lanean hasi gara:

  1. Lehengo "belar tzar" batzuk kendu ditugu.
  2. Ondoren bakoitzak aizto batekin uraza bat moztu eta poltsa baten sartu ditugu etxera eramateko.
  3. Batutakoen tokian lurra aireztatu onodren letxuga more/marroi berriak landatu ditugu
  4. Azkenengoz letxuga moreak ondo ureztatu ditugu.

2020(e)ko otsailakren 13(a), osteguna

6.D-1 EGUNEROKOA

2020ko otsailak 10
URAZAK HARTZEN

Gauza asko egin genituen saio honetan, adibidez:

Bakoitzak uraza bat hartu, moztu eta etxera eramateko prestatu genituen poltsetan. 

Urazak kentzen
Belar txarrak kentzen
Urazak landatzen

Bitartean, besteak, partzeletan "belar txarrak" kentzen hasi ziren, gure ortuarieien konpetitzaileak bihurtzen direlako, lekua, ura, janaria, eguzkia... kenduz.

Beste batzuk gure partzelak eta gure klaseko beste taldearen partzelak ureraztu zituzten.

Urazak hartu genituenean, beste uraza more/marroi koloreko batzuk landatu genituen.



2020(e)ko otsailakren 4(a), asteartea

6.A-2 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 15
ORTUARIAK ZAINTZEN 

Hasteko gure irakasleak eguneko zereginen azalpenak eman zizkigun, gero lanak banatu eta egiten hasi ginen. 

Gero gure ortuarien lurra ureztatu ditugu landareak ura behar dute hazi daitezen. Hau da argazkia:

Harriak eta sarearekin gauza interesgarri bat egin genuen, ilarrak landare trepadorak direnez sare bat ipintzen zaie, horrela lurretik hedatu beharrean bertatik igotzen dira. Sarea ipintzea oso erraza da. Sarea goian lotu eta harriekin sarearen behean ipini behar dugu, tente mantendu eta ez daiten askatu.

Sarea eta soka
Horrela geratu zen bukatu genuenean