2015(e)ko ekainakren 3(a), asteazkena

6.A-1 EGUNEROKOA

2015eko ekainak 3

Gaur, baratzera joan gara eta han letxuga, bi tipulin eta azenorio asko hartu ditugu, irakasleak entsalada egingo genuelako esan digulako.



Beheko sukaldera joan gara, eta guztiok eskuak garbitu ditugu. Mahaian jarri ditugu baratzean hartu ditugun elikagaiak eta irakasleak erositakoak (atuna, tomatea, patatak, arrautzak...).




Letxuga hartu, eta bere hostoak banatu, eta uretan ipini ditugu, zuten zikinkeria eta eltxo guztiak kentzeko. Horren ostean, tomateak, tipulinak, patatak eta azenorioak sartu ditugu garbitzeko.



Gero letxuga hartu, eta zati txikitxoak egin ditugu, bolean sartzeko. Gero, batek patata zuritzen zuen, beste batek arrautza... Eta ondoren, tomatea, arrautza, tipulina eta patata zatitzen egon gara, letxugarekin batera bolean jartzeko.

  



Irakasleak oliba berdeak eman dizkigu entsaladan ipintzeko, eta atuna ere bai. Hozkailuan sartu ditugu entsaladak, jateko orduan fresko egoteko. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat