2016/02/05

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko otsailak 2
KONPOSTATZEA

Gaur konposta nola eta zertarako egiten den ikasi dugu. Lehenengo material marroia ipini behar dugula beheko kapan, ondoren materia berdea eta horrela denbora guztian kapa ezberdinak sortuz. Gero zer konpostatu daitekeen eta zer ez, zer den materia organiko marroia eta zer den materia organiko berdea ikasi dugu eta azkenik nola antolatuko garen konpostatzea konposta batzeko esan digu Erizek.
Ondoren negutegira joan gara eta konposta non bota behar dugun ikusi dugu, baita konposta egiten den ontzi bakoitzaren goi eta bekaldean zuloak daudela intsektuak eta oxigenoa sartzeko, konpostatze prozesua ondo gertatzeko.
JPEG irudia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina