2017/03/06

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoaren 2a
ORTUARIEN ZAINKETA LANAK
Gaur, baratzera igo gara eta egin dugun lehen gauza ortuariak ureztatzea izan da. Baina gaurkoa ureztaketa "desberdina" izan da, 'Asun salda' pixka bat urari gehituta ureztatu dugu. Asun salda, asunak+ura nahastu eta hilabete bat inguru ondoren ondarrak kolatuz ateratzen den likidoa da. Kolore berdexka eta oso gaizki usaintzen du. Asun salda intsektu kaltegarriak usatzeko eta ongarri natural moduan erabiliko dugu.

Ondoren, errefautxoak lurretik atera ditugu eta etxera eraman ditugu, 3 bakoitzarentzat. Bukatzeko, sare luze bat ipini dugu ilarrak hasten direnean hor heldu daitezen.




Egilea: Jon Xabier Ezpeleta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina