2018/10/25

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 18

OSASUNA HITZALDIA

Gaur gelan geratu gara ikaskide guztiak, Erizekin eta Rosarekin, Lauroko erizainarekin. Lehenik, Erizek aurkezpen bat egin digu eta osasunari buruzkoa zen. Frutari buruz hitz egin digu; zenbat bitamina, mineral, ur, energia... dituzten frutak. 
Gero, Rosak laranja bat nola zuritzen den azaldu digu eta denon aurrean laranja batekin erakutsi digu nola egiten den. Ondoren, guk geuk egin behar genuen bakoitzak bere lanjarekin eta gero jan egin behar genuen. Azkenik hondakin organiko guztiak batu ditugu laranjaren hondakinak kubo batera botatzen, trapu busti batekin mahaia garbitzen eta gero trapu lehor bat mahaitik pasatzen. 
Zergatik laranja? Bada, jantokian laranja egoten da bazkaltzeko eta ez dakigunez ondo zuritzen erdia alperik galtzen delako.


Egilea: Arene Lejona

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina