2019(e)ko apirilakren 10(a), asteazkena

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 4


Ostegunean ardura berriekin martxan jarri ginen. Lehenik eta behin, botak jantzi genituen, baina etxola barruan euria egiten baitzuen. Ondoren, lanak antolatu genituen: batzuk ureztatu egin zuten, besteek  "belar txarrak" kendu eta azaloreak, babak eta ilarrak batzen aritu ziren. Geratzen zirenak azaloreen eta baben sustraiak moztu eta txikitu zituzten. Belar txarrak kapasoan batu bota genituen gero konpostatzeko, noski. Idazkariak, bitartean, egindakoari buruz argazkiak atera egin zituzten eta lana egiteko martxan jarri ziren.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat