2019/05/27

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 13
OSASUNA HITZALDIA ROSA ERIZAINAREKIN
Normalean Barelikos arloa baratzean ematen dugu, baina gaur ordea gelan geratu gara eta ez gara inora joan izan behar. Saio hau gela bi taldetan banatu beharrean, gela guztia batera eman dugu. 


Gaur klasea Eriz eman beharrean Rosa, gure ikastolako erizainak eman digu. Rosa gelara datorren bakoitzean, normalean osasuna edukiaz hitz egiten digu, eta horrela izan da. 
Gaurkoan aurkezpen baten bitartez gai ezberdinak azaldu dizkigu: 
  • Lehenik eta behin, erleei eta liztorrei buruz hitz egin digu. Hauen garaian gaudela eta kontuz ibili behar dela, batzuetan hauek ziztatu egiten dutelako. Ikasle askok berarengana joan direla ziztatu dietelako eta mina dutelako. Pertsona batzuk kontu handiz ibili behar dira alergikoak direlako eta batzuetan oso arriskutsua da. 
  • Ostean, alergiei buruz hitz egin digu. Polenaren garaia iritsi dela eta pertsona askori, alergia daukatenei batez ere, etengabe doministiku egiteko gogoak, ezin ondo arnastea (asmatikoak normalean), buruko mina edo begietan askura izatea gertatzen zaiela. Hauek bere antibiotiko propioak izaten dituzte eta ondo dagoela gainean eramatea. Beste alergia batzuk ere daude. 
  • Azkenik, eguzkiaren arriskuaei buruz hitz egin digu. Honen izpiak oso arriskutsuak direla, UVA izpiak direla azala erretzen digutenak eta hau ez gertatzeko krema eman behar da gutxienez baten. Begietan ere mina egin dezake eta betaurrekoak jartzea gomendatzen da. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina