2020(e)ko martxoakren 4(a), asteazkena

6.A-1 EGUNEROKOA

2020ko urtarrilak 22

 




Lehenik ZTIAM gelara joan ginen eta bertan Erizek konpostatzea zer den eta konposta nola egiten den azaldu zigun.


Ikasi genuen nola egingo dugun konposta ikasturte honetan (6. mailan konposta egiten dugu gure baratzean erabiltzeko).  Gero konpostatze prozezua zein den, eta konposta ondo ateratzeko zeintzuk faktore kontrolatu behar ditugun azaldu zigun. 

Bazkalorduan fruta dagoen egunetan, gelako bi ikasle (zerrendaz txandaka egun bakoitzean) kubo bat, bi guante eta euritakoa eraman behar dute jantokira, material hau gelan gordeta izango dugu. 6. mailako gela bakoitzeko bi ikasle, beraien gelako, eta hizki bereko 5. mailako beste gelako ikasleen frutaren azalak eta hondarrak batu behar dituzte, eta jantokitik ateratzen diranean baratzera igoko dira, bertan dagokion konposterara kuboan batutako hondakinak botatzera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat