2017/02/09

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 31

KONPOSTAKETA:
Aurreko egunean konpostatzearen proiektua eta prozesua ikusi genituen. Konposta ezin dela txarto edo nahi duzun bezala tratatu ikusi genuen, baita zer hondakin konpostatu ahal den eta zer ez den egokia konposta egiteko. Azkenik konposta non gordetzen den ikusi genuen. Lauron bertan gure baratzeko eta bazkalorduko hondakin batzuk konpostatzen ikasiko dugu jantokian fruta dauden egunetan saski bat hartu eta zuzen zuzenean frutaren azala zein hondakinak batuko ditugu konposteretara eramateko, horretan hasita gaude jada.

2017/02/07

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 27
KONPOSTATZEA
Ostiralean, Barelikos arloan, aretora joan gara eta bertan Erizek konposta zer den azaldu digu. Lehenik konpostaren prosezua eta gero konpostatzeko material organikoak zeintzuk diren ikasi dugu. Lehenengo beheko kapan material marroia bota behar da eta gero material berdea, horrela denbora guztia konpostera bete arte. Hurrengo diapositiban, konpost-metara bota ahal eta ezin duguna aztertu dugu. Azkenik konposta prosezua ondo betetzeko faktoreak zeintzuk diren ikasi dugu.


EGILEAK: Larraitz Artaza eta Ane Basterrechea.

2017/02/06

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 24
KONPOSTATZE PROIEKTUAREN HASIERA
Azken egunean ez ginen baratzera igo, aretoan egon ginen ordenagailuekin. Aulki bat hartu eta azalpenari ekin genion. Erizek konposta zer den erakutsi zigun eta zer zen egokia edo ez konpostera botatzeko. Hainbat gauza gehiago azaldu zigun eta jantokian fruta hondakinak batzeko nola antolatuko ginen azaldu zigun: fruta dagoenean bere hondakinak kubo batera botako ditugu eta konpostatzera baratzera igo. Asko ikasi genuen konpostaren inguruan eta oso dibertigarria izan zen.


2017/02/01

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 31
Klasean konposta nola egiten den, nolakoa den horren prozesua eta hau egiteko 5 E eta 6 E-ren bazkaldorduko frutaren hondakinak batu behar ditugula azaldu ziguten. Konposterak non eta nola diren ere azaldu ziguten, baita noiz eta zeintzuk hondakin bota behar ditugun konposta ondo egin ahal izateko.

2017/01/30

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 30
Gaur areto nagusira joan gara eta han KONPOSTATZEA zer den ikasi dugu. 
Lehenik KONPOSTATZE PROZESUA zein den ikusi eta ondoren KONPOSTATZEKO HONDAKINEN diapositiban 2 material mota daudela aztertu dugu, alde batetik material marroia (beheko aldean egon behar dena) eta gainean material berdea, eta horrela denbora guztian material kapa ezberdinak tartekatuz. Gero konpost-metara bota ahal ditugun eta ezin ditugun hondakinak ezagutu ditugu. Azkenik konpostatze prozezu faktoreak azaldu dizkigu: hezetasuna, tenperatura, hondakinen tamaina... Hauek ondo kontrolpean izan ezkero 3 hilabete ingurura konposta jasotzen hasi gaitezke.

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 17

Gaur baratzera heldu eta botak jantzi ditugu. Gure partzeletan landatuta genuena nola dagoen errepasatu dugu.  Ondoren lurra eta ortuariak konpostarekin ongarritu ditugu. Azenarioak, errefautxoak eta espinakak erein ditugu, Erizen laguntzaz. Gero, gure partzelak eta gelakideenak ureztatu ditugu. Azkenik, landatuta geneukana papeltxo batean idatzi eta botak kendu eta eskegi ditugu.

Gure 3 partzeletan erein eta landatuta duguna:
  • Ilarrak
  • Babak
  • Brokoliak
  • Azenarioak
  • Azaloreak
  • Errefautxoak
  • Zerbak
  • Tipulinak
  • Berakatzak
  • Urazak
  • Espinakak




2017/01/27

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 18
BARATZEKO ZEREGINAK


Lehenengo landatuta ditugun ortuariak zenbat hazi diren begiratu genuen. Gero hauek ondo ureztatu genituen. Jarraian landare txarrak kendu genituen. Azkenik batzuk zizareak ortuaren inguruetatik bilatu eta zizareekin egindako bermikonposterara sartu genituen.

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko urtarrilak 9
BARATZEAN LANEAN:
Partzela guztiak ondo ureztatu genituen. Letxugak hostoak busti gabe eta beraien inguruko lurra ondo hezetuz ureztatu behar dira.
Babak eta ilarrak ur askorekin ureztatu behar dira sakon baititugu ereinda.
Konposteretatik ateratako ongarria bota genuen gure ortuarietara. Azenarioak, errefautxoak eta espinakak erein genituen, eta azkenik, hauek ere ureztatu genituen.

IMG_1474.JPG

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko abenduaren 16a
ORTUARIAK LANDATZEN

Ostiralean, Barelikos arloan, aurreko saoian erabaki genituen ortuariak landatu genituen. Gero zulo batzuk egin genituen lurran ortuariak landatzeko. Landatu genituen ortuari batzuk hauek dira: a
zenarioa, tipula, uraza...


 


Egileak: Ane Basterrechea eta Larraitz Artaza.

2017/01/23

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko abenduak 20

ZER LANDATU DUGU


Pasadan egunean, botak jarri genituen  eta Erizek ortuari asko landatzen irakatsi zigun, adibidez: urazak, babak, ilarrak, tipulinak, brokoliak...

Nola landatzen da?

  • Lehenengo, landarea kontuz hartu behar dugu. 
  • Gero, partzelan, zulo bat egin behar da. 
  • Azkenik, landarea sartu eta bere sustrai aldea lurraz estaltzen da hostoak kanpoaldean utzita. Horrela landarea ureztatzeko prest dago.
Nola ureztatzen da?
  • Lehenengo ureztontzia urez bete behar da.
  • Geroago, landarea dagoen tokira joan.
  • Eta azkenik, landareak ureztatu bere hostoak busti gabe eta inguruko lurra ondo hezetuz.