2017/12/14

6.C-2 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 1

ORTUARIEN LANDAKETAK
Gaur baratzera joan gara eta Jonanderren azken barelikos eguna izan da.
Han berakatzak, urazak, brokoliak, babak, ilarrak... nola erein edo landatu ikasi dugu eta praktikan jarri dugu gure 3 partzelak ortuariz betez.

Horrela landatzen dira urazak
Berakatzak ereiteko zuritzen
Brokoliak landatzen
Babak eta ilarrak ereiten
Berakatzak ereiten

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko abenduak 11

ORTUARIAK LANDATZEN

Aste honetan, aurreko 2 saioetan ezagutu eta aukeratutako orturiak landatu edo erein ditugu.

Lehenengo Erizek ortuariak nola landatu edo erein behar diren azaldu digu, eta gero gu gauzak landatzen eta erein egiten hasi gara.

Gauza guztiak erein eta landatu ditugunean ortuari bakoitzari bere txartela izenarekin jarri diogu eta gero ureztatzaileek gure ortuariak nola ureztatu ikasi dute.

Erabili ditugun lan tresnak: Aitzurra, eskuarea, bulbo landatzailea eta neurri ezberdinetako makilatxoak gure ortuariak non jarri kalkulatzeko.


2017/12/08

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko urriak 31a
AITZURRAREKIN LAN EGITEN

Gaur, izenburuan jartzen duen bezala, aitzurrarekin lan egiten aritu gara. Saio honetan, Eriz ez zegoenez, andereƱo Leiorerekin egin dugu lana, baina gaur, ordea, giltzak genituen, bai!

Gaurko lana, baratzean aurkitzen ziren lur multzoak, desegitea eta aitzurrarekin goldatzea zen. Baratzera igo bezain laster, egun guztietan bezala, boten arduradunak txabolara sartu dira, eta zerrendaren arabera, ikasle bakoitzak bere zapatak kendu, eta horren ordez, botak jarri ditu. 

Geroago, tresnen arduradunak, lau aitzur hartu dituzte, eta Leioreri eman dizkiote. Guztiak txabolatik irten dira, eta hilara bat egin dugu baratzaren ezkerreko aldean.

Hilara batean geudenean, geure lana egiten hasi gara: 
Lehenengo, aitzurrarekin, alde batetik goldatu behar genuen lur multzoa, eta gero, beste aldetik.Lan hori egiteko, bikoteka jarri gara, eta bikote bakoitzak multzo bakar bat egiten hasi da. Aitzu pare bat genituenez, errotatzen joan gara, multzo guztiekin bukatu arte.  
Egia esanda, ez ditugu lur multzo guztiak ondo jarri, ez digulako denborarik eman, hamabiak laurden gutxiagotan kanpaia jo duelako, eta patiora jeitsi izan behar dugulako! 


 Argazki hoentan, lurra erdi goldaduta dago. 

Eta beste honetan, aitzurra erabilita lurra goldatzen ari gara. 

6.C-2 EGUNEROKOA

2017ko azaroak 17
ZER LANDATUKO DUGU?

Gaur gure baratzean orain landatu edo erein ahal ditugun ortuariak aztertu ditugu. Azken egunean egin genituen kalkulu orriarekin egin dugu eta bakoitzak esan du berari tokatu zitzaion landarea landatu ahal daitekeen eta zergaitik uste duen hori. Hauek dira hurrengo saioan landatu ahal izango ditugunak:
  • Tipula / Tipulina
  • Zerba
  • Brokolia
  • Uraza / Eskarola
  • Errefautxoa
  • Azenarioa
  • Babak / Ilarrak
  • Espinakak
  • Romaneskoa / Azalorea / Aza
  • Berakatza
Zer landatu eta nola kokatuko dugun 3 partzeletan

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko urriaren 30a
ZEIN ORTUARI LANDATU/EREIN EGINGO DITUGU?

Gaur ZTIAM tailerreko gelara joan gara eta ortuarien ezaugarrie buruz hitz egin dugu. Gero bakoitzari ortuari baten izena eman digu, horreri buruzko informazioa arloko blogean bilatu eta guztien artean partekatutako taula bat bete behar izan dugu. Ortuarien taula eta inforamazio hau oinarri izango dugu zer landatuko dugun erabakitzeko.


6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko azaroak 7

CLASSROOM-en ZER LANDATU ERABAKITZEN

Gaur Erizek Google Classroom-en zeregin berri bat partekatu du gurekin baratzean azaroa bukaeran edo abenduan zer landatu/erein egingo dugun erabaki egin dezagun. 
Horretarako arloko blogean ortuarien ezaugarriak bilatu, ikaskide guztien artean partekatu dugun taula batean informazio deigarria bildu eta "erabakiak hartu" deritzon pentsamendu trebetasuna landu dugu. 
Etxerako antolatzaile grafikoa eta ortuariaren informazioa lantzea dugu, adibidez: azalorea, azenarioa, tomatea, tipula, brokolia...

Antolatzaile grafikoa
Ortuarien taulan informazioa sartzen 

2017/11/21

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko azaroaren 8a
Gaur ZTIAM tailerran lan egin dugu. Lehenengo erabaikiak hartzeko pentsamendu mapa erabili dugu. Gaurko helburua  zer landatu ahal  dugun aukerak ateratzea izan da. Pentsamendu maparekin batera taula bat egin dugu jartzen: noiz eta non landatu/erein, zenbat aldiz ureztatu behar duzun ,bere erlazio onuragarriak ...

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko azaroaren 16a
BARATZEAN ZER LANDATU ERABAKITZEN
Atzo barelikosen joan ginen Ztiam tailerreko gelara eta egon ginen erabakitzen zer landatu ahal genuen baratzean. Gero Erizek esan zigun ortuari/landare batzuk eta gu haien informazioa aurkitu behar genuen. Eta azkenik etxerako lan bat bidali zigun.


6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko urriarren 30a

LURRA ONGARRITZEN
Barelikos arloan, gure lana, lurra ongarritzea izan zen. Lehenik, pala bat hartu, eta ongarria mugitzen hasi ginen. Ondoren, palarekin ere, lehendik mugitutako ongarria kuboan sartzen genuen. Kuboa goraino beteta zegoenean, hartu, eta Erizek esaten zigun partzeletara botatzen genuen ongarria.  

Ikusten duzuenez ongarria mugitzen hari gara. 

Hemen, pala hartuz, kuboa ongarriz betetzen hari gara. 





6.C-1 EGUNEROKOA



BELAR TXARRAK KENTZEN                  
Gaur, ostiralero bezala baratzera heldu bezain laster botak jarri ditugu. Tresnen arduradunak tresnak atera zituen,osten Erizek eskularruak jartzeko eta lan tresnak nola erabiltzen diren eta zeintzuk diren azaldu zigun. Baratzera begiratu genuen guztiok eta momentu hartantxe Erizek esan zigun egun hartan belar txarrak kentzen egongo ginela.



Belar txarrak kendu ostean kubo batean jarri behar genituen eta konpostean beste belartxarrekin jartzen.


Isabel kubora belar txarrak botatzen 

Azkenik hiru mantis (intsektu bat) jarraian aurkitu genituen, sorte onez gelakide batzuk hartu eta hurrun eraman zituzten. A ze naska!!