2018/10/18

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 8
GURE LUR PARTZELAK PRESTATZEN
Gauza asko egin ditugu gaurko saioan: ureztatu, lurrra goldatu, landare txarrak kendu... Lehenengo botak jarri eta lurra mugitzen hasi gara. Gero, ongarria hartu eta lurrean jartzen hasi gara. Ondoren, zuloak egin eta ureztatu egin ditugu. Bitartean, landare txarrak kendu ditugu ere.

2018/10/15

6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 10

BIGARREN EGUNA

Gaur Eztirekin egon gara. Lehenik baratzera igo gara, botak jarri ditugu eta Eztik eskularru batzuk banatu dizkigu. Belar txarrak kendu ditugu eta txandaka ureztontzi bat hartu dugu, urez bete eta ureztatzen hasi gara. Ez digu eman denbora gauza gehiago egiteko.

Hemen ureztatzen gaude

Egilea: Enara Martinez De Bedoya

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 5
BARATZEKO LEHEN ZEREGINAK
Gaur 4 gauza egin ditugu:

Lehenik, lurra goldatu dugu, aitzurrekin.

Bitartean, belar txarrak kendu ditugu.

Ondoren, lurra elikatu dugu ongarriarekin.

Azkenik, zuloak egin ditugu eta lurra ureztatu dugu.

2018/10/11

6.C-2 EGUNEROKOA

2018ko irailak 28

LEHENENGO EGUNA

Gaur Eriz etorri denean urtean zehar egingo ditugun ekintzak eta bakoitzaren banakako ardurak azaldu  dizkigu.
Gero baratzera joan gara eta han botetan izena, abizena, eskegitokiaren zenbakia eta gela idatzi ditugu. Amaitu ondoren, botak eskegi, hamaiketakoa hartu eta patiora joan gara.

Botak eskegitzen 
Botei izenea jartzen

Erabili egingo ditugun lan tresnak

6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko irailak 26

BANAKAKO ARDURAK EZAGUTZEN

Gaur Erizek azalpentzo bat eman digu idazkarei eta argazkilariei arloko blogean sarrera bat  nola egiten den jakiteko, gero baratzera joan gara, botak eraman ditugu eta izena jarri diegu.

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 4

Bigarren saioan, Erizek, zer egingo dugun urtean zehar azaldu zigun. Zein zen gure ardura eta boten zenbakia. Han, beste gelako batzuetako sarrerak ikusi genituen. Baratzera heldu ginenean, botetan gure gelako zenbakia, izena, abizena eta eskegitokiaren zenbakia idatzi genuen. Lurra lantzen hasi dira talde batzuk eta gogoarekin utzi ziguten.

       
Egilea: Ane Lopez- Valverde

6.E-2 EGUNEROKOA

2018ko irailak 25

LEHENENGO EGUNA
Gaur Erizek azalpen bat eman digu areto nagusian. Gero baratzera igo gara, han botei izena jarri diegu eta gure eskegitokian eskegi ditugu.


Botei izena jartzen
Eskegitokian jartzen

2018/10/08

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko irailak 24


Gaur, Barelikos orduan, Eriz gure bila etorri denean, aretora joan gara. Han, bakoitzaren ardurak eta zer egingo dugun azaldu digu. Oso argi geratu zaigu dena. Orduan, galderak egin ostean, baratzera igo gara bakoitza gure hamaiketako eta botekin. Txabolara hirunaka sartu eta bakoitzak permanentearekin gure botei, izena, abizena, gela eta gure boten eskegitokiaren zenbakiak jarri dizkiogu. Dena idazten amaitu ondoren eskegitokian jarri ditugu bi botak. Erizek, bitartean, pintzelarekin eskegitokien zenbakiak idatzi ditu, hobetu ikus daitezen.


Botak markatzen
Eskegitokian jartzen














Egileak: Irati Monton eta Ane Iriondo.

2018/10/05

6.B-1 EGUNEROKOA

2018ko irailak 27

Lehenengo egunean, Erizek, urtean zehar egingo duguna eta zeintzuk diren gure ardurak azaldu digu. Ondoren, baratzera joan gara eta botetan izena, abizena, eskegitokiaren zenbakia eta gela idatzi ditugu. Bidean, erlauntza baten zati bat ikusi dugu eta argazki bat atera diogu. Gero, botak eskegitokian jarri  eta jolastokira jaitsi gara.

Kolmena zatia
Botak eskegitokietan jartzen
Botei izena jartzen 

2018/10/03

6.D-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 1

Lehenengo, aitzur batzuekin lurra goldatu genuen, gero ongarria lurrari bota genion, ongarria kubo batzuekin eta pala batzuekin hartzen genuen. Belar txarra kendu genuen gure 3 partzeletatik eta gero konpostatzera bota. Erizek aitzurrarekin lurrean zuloak egin zituen, eta ureztontzi batzuekin ura bota genien gure partzelei.

Ongarria hartzen
Belar txarrak kentzen

Belar txarrak konpostatzen
Partzelak ureztatzen