2019/05/25

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 20
ENTSALADA
Lehenengo, baratzera joan gara, lurra ureztatu eta letxuga, azenarioak eta tipulina batzeko. Entsaladarako beste osagai batzuk, berriz, erosi ditugu: tomateak, patatak, olibak eta arrautzak.
Gero, eskola sukaldera joan eta bertan baratzetik ekarritako ortuari guztiak garbitu ditugu, patatak eta arrautzak egosi, eta tomateak, patatak, letxuga, arrautzak eta azenarioak zatitu ondoren entsalada osotu dugu.
AliƱoa, tarro batean gorde dugu azkenengo momentuan botatzeko. Bazkal orduan, lehenengo plater moduan geneukan paella jan beharrean gure entsalada jan dugu.






2019/05/19

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 10
BABAK BATZEN - ONGARRI BERDEA
Baratzera heldu eta botak  ipinita lur partzela guztiak ureztatzean hasi gara, bitartean beste kide batzuk babak batu dituzte. Ondoren ilarren sarea kendu eta baben zein ilarren landarak kendu eta zatitu ditugu. Eneko eta Andonek aitzurrak erabilita lurra goldatu dute, eta ondo askatuta zegoenean aurretik txikitu ditugun landareak lur horrekin estaldu ditugu. Horrela ongarri berdea sortu dugu, landare horiek bertan desegin eta lurrera pasatuko direlako datorren ikasturterako. 

 

2019/05/18

6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 14

OSASUNA HITZALDIA

Egun honetan, Eriz eta Rosa etorri dira gure klasera. Eriz esan digu Rosak osasunari buruz hitzaldi bat emango digula, ziztadei eta alergiei buruz.

Urteko sasoi honetan lore asko daudenez, hainbat eta hainbat erle daude eta noski, ziztatzen dute. Hori dela eta, hainbat eta hainbat ume joaten dira ia egunero erizaindegira ziztada batekin. Rosak dionez, normalean guk geuk kentzen dugula estena, baina hori kasua ez bada, lehenengoa estena kentzea da. Mina eta askura kentzeko izotza jarri behar da. Erleen ziztadei alergikoak diren pertsonak ere badaude, eta ziztada jasotzen badute, ezinbestekoa da ospitalera joatea.


Hori, hurengo gaiara eramaten digu: Alergiak. Lehen esan dudan bezala, sasoi hau loretsua da eta polen asko dago. Horregatik, alergikoa bazara, loreez inguratuta zaudenean edo leiho bat irekitzen duzunean seguruenik doministiku hasten zara edo ezin duzu ondo arnastu. Horretarako, aerosolak, botikak, pilulak edo begi-tantak daude.


Hitzaldia amaitzeko, eguzkiari buruz ari egin da Rosa. Beroa egiten hasi da eta eguzkia sendo ematen digu azalean zuzenean, eta erretzen gara. Hori saihesteko, krema bota behar dugu eta ahal denean, kapela eta eguzki-betaurrekoak eraman.


Oso interesgarria egon da hitzaldia eta denok adi-adi egon gara.



6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 7
LANEAN BARATZEAN

Gaur baratzean zeuden babak eta ilarrak batu egin ditugu, azaloreekin batera. Gure 3 lur partzelak ureztatu eta tenperatura apuntatu ondoren, baratze osoa ondo ureztatu egin dugu. 

"Belar txarrak" kendu eta batu egin ditugu geroago konpostatzera botatzeko. Horrez gain, Erizek gure partzeletako lurra aireztatu egin du.

Azkenik, saioa bukatzeko, batutako ortuariak zozketatu egin ditugu.



2019/05/14

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 13

OSASUNA HITZALDIA

Lehenengo, Eriz etorri da klasera Rosarekin batera, azaltzera Rosa ikastolako erizainak Osasuna edukinaren barruan zertaz hitz egingo digun eta gero Rosak hartu du hitza.

Azalpena, lehenengotan ziztadei buruz izan da, hau da, erleen ziztadak, sasoi hauetan ume asko joaten dira bere gelara, mina daukatela, erleak ziztatu egin dielako. Rosak, esan digu berak, batuzetan kentzen dituela erleen edo liztorren estenak sartuta ekartzen baditugu, baina ikasle batzuei gertatzen zaie alergikoak direla eta kontuz izan behar dute, arriskutsua delako beraientzako.

Geroago, alergiei buruz hitzegin digu, orain, udaberrian, polen asko dagoela eta orduan, lehioak irekitzean polena sartu eta batzuk doministiku egiten dutela, besteek ezin dutela ondo arnastu...Azken hauentzako, asma daukatenak, beraiek beraien bentolin-a ekarri behar dute edota aspirina edo begietarako gotak ere.

Azkenik, eguzkiak dituen arriskuei buruz hitz egin digu. Eguzkitan denbora asko bagaude sortu ditzazkeen erredurei buruz hitzegin digu, hau da erretzea ez dela oso ona, horretarako, guztiak jakingo dugun bezala, krema eman behar dugu, hori ez da gauza bakarra, batzuek txapel bat eramaten dute edo betaurrekoak.


2019/05/07

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 2
BARATZEAN LANEAN

Aste honetan lehenengo Erizen azalpenak entzun eta ondoren lanean hasi gara.
Beti bezala lehendabizi partzeletako ortuari eta landareak ureztatu ditugu, baina oraingoan hiru
aldiz partzela bakoitza, aste santuan ez garelako egon eta nahiko lehor egon direlako.
Pertsona batzuk ureztatzen zeuden bitartean beste batzuk ilarrak, babak eta azaloreak batzen
egon dira, baina txandakatzen ere.
Belar txarrak kendu eta konpostatzera bota ditugu baita ere.

Hona hemen gure eguneko argazki batzuk:


 

6.E-1 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 9
AZALOREAK BATZEN

Gaur azaloreak batu ditugu eta partzela guztiak ondo ureztatu ditugu. Azaloreak etxera norkeraman erabakitzako zozketa bat egin dugu taldekideen artean. Ilarrak eta babak hurrengo saioan batu eta etxera eramateko erabakia hartu dugu, oraindik ere apur bat txiki zeudelako.


 

2019/05/03

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko Apirilaren 29

Egia esan, gaur gauza nahikotxo egin ditugu. Lehenik eta behin, astero bezala Erizen azalpenak entzun eta jarraian berak esandako lanak egiten hasi gara. Alde batetik, egunero egiten dugun bezala, partzelak ureztatzen ibili gara. Aste Santu eta geroko lehenengoa klasea izan denez partzela bakoitza hiru aldiz ureztatu ditugu. Bestalde, ortuari batzuk hartzeko aukera ere euki dugu. Azaloreak, babak eta ilarrak hain zuzen ere. Azaloreak hartzeko lehenengo kanpoalderantz zeuden hostoak kendu ditugu, horrela zurtoina kentzea errezagoa izango zela esan digulako Erizek. Hosto horiek zatitu, eta jarraian hau konposterara eraman dugu. Gaur hartu ditugun beste barazkiak, ilarrak eta babak izan dira. Hauek batzeko eta landarea ez kaltetzeko kontu handiz lekaleari bueltak eman dizkiogu atera ditugun arte. Azkenik, klase amaieran ikasleon artean zozketa egin dugu barazki bakoitza nork eramango zuen adosteko.

Beraz, gaurko saioan, lan asko egin behar izan dugu baina, honek beti ere sari bat du eta gaurkoa barazki gozo batzuk izan dira!

 

 

6.A-1 EGUNEROKOA

2019ko martxoak 27

Gaur baratzean Erizek errefautxoak zelan batzen diren azaldu digu eta etxera eraman ditugu. Ondoren kide batzuk belar txarrak kendu dituzte, eta gero guztien artean lur partzela guztiak ureztatu ditugu.



Egileak: Naia Fernandez de Larrea eta Uxue Fuldain.

2019/04/11

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko apirilak 3

KALABAZIN AURRAUTZAZTATUA    
      
                                                                                                                                      
                                                                                  














OSAGAIAK:
  • Arrautza
  • Irina
  • Gatza
  • Kalabazina
  • Olioa


PROZEDURA:

Lehenengo kalabazina garbitu. Horren ostean kalabazina moztu 
eta plateran ipini dugu. Geroago, kalabazina zatiak irinatik pasatu  eta horren ostean arrautzetatik pasatu ditugu. Ondoren kalabazin zatiak olio beroan jarri ditugu kontu handiz.  Azkenengoz, kalabazin zatiak platerrera bota ditugu. 
Eta... Jatera!