2019/11/18

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko azaroak 08

ZER LANDATUKO DUGU?
  • Gaur Erizekin ZTIAM gelara joan gara eta bertan galdetegitxo bat egin dugu lehenengo, ikasturte hasieratik orainarte egindako lanei buruzkoa.
  • Gero hirunaka edo launaka jarri gara eta taldeka blogean, ortuarien fitxen ezaugarriak aztertu ditugu.
  • Fitxa horietan ortuari bakoitzaren landaketa garaian eta uzta biltzetan fijatu gara.
  • Hurrengo pausua izan da aukeratzea zein ortuari landatuko ditugun hurrengo saioan.


2019/11/06

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 25

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK
  • Ostiralean Rosa eta Eriz etorri ziren gelara.
  • Lehenik Erizek azaldu zigun aurkezpen baten bidez fruta batzuen ezaugarriak, zenbat pieza fruta jan behar ditugun egunean eta abar. 
  • Azkenik Rosak laranjak nola zuritu azaldu zigun eta gero guk zuritu eta jan genuen. 

     

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 23

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK ETA JASANGARRITASUNA



Gaur laranja bat nola zuritu behar dugun azaldu digute eta horretarako frutaren onuragarritasunei buruzko aurkezpen bat izan dugu. Argazki horretan laranjak zuritzen ari gara, ondoren jan genituen, oso gozo zeuden. 



Laranjak C bitamina asko dute. Egunean 3/4 pieza fruta jatea oso ona da eta ikastolara hamaiketako moduan ekartzen dugunean bildu gabe da aukerarik jasangarriena, horrela zaborrik ez sortzeko.

2019/10/31

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 24

FRUTAREN ONURAGARRITASUNAK                                                                                              
Gaur, guztiok gelan geratu gara osasuna edukia lantzeko.
Erizek osasunari buruz eta frutaren onuragarritasunei buruz hitz egin digu.
Gero, Erizek osasunari buruz bukatu duenean azaltzen, Rosak, ikastolako erizainak, laranja bat nola zuritzen den azaldu digu eta gainera guk lanranja  zuritu eta  jan dugu.

 

6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 22

OSASUNA EDUKIAREN HITZALDIA         

  •  Gaur barelikos Barelikos arloan Osasuna edukia landu dugu eta gelan geratu gara.
  • Aurkezpen bat egin digu Erizek osasunari buruz, adibidez, fruta egunean 3-4 pieza jan behar direla .
  • Rosak (Ikastolako erizaina) laranjak nola zuritzen diren erakutsi digu eta gero guk egin dugu eta jan.
  • Pasadan urtean ekintza berdina Heziketa Fisikoa egin genuen Rosak (Ikastolako erizainarekin) eta Heziketa Fisikoko maisuarekin.
    Hauek dira argazki batzuk:



2019/10/28

6.D-1 EGUNEROKOA

2019ko urriak 14

LURRA PRESTATZEN
Ongarria bota diegu lur partzelei, aitzurrekin lurra goldatu eta ureztatu ditugu. Lurra landaketetarako prest utzi dugu.

 

2019/10/24

6.A-1 EGUNEROKOA

                        2019ko urriak 23

OSASUNA EDUKIAREN HITZALDIA

Gaur Barelikos arloan Osasuna edukia landu dugu eta gelan geratu gara. Aurkezpen bat egin digute eta ondoren laranjak zuritzen ikasi eta jan ditugu.

Pasadan urtean ekintza berdina Heziketa Fisikoa ikasgaian egin genuen, Rosa Elordui ikastolako erizaina eta Heziketa Fisikoko maisuarekin.




Laranja zuritzeko garaian, lehendabizi goitik moztu dugu zati bat, behetik baita ere. Gero indar asko egin gabe goitik bera marra batzuk moztu ditugu aiztoarekin. Ondoren marra horietatik azala kendu diogu. Askenik atzamar lodiak goitik sartu ditugu zatitan askatzeko eta laranja jan dugu. 

6.C-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 11

Gaur lurra lantzen hasi gara. Lur partzelak ureztatzen eta "belar txarrak" kentzen egon gara.

 

2019/10/18

6.B-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 10
Gaur baratzean lan egiten hasi gara.

Baratza nola funtzionatzen eta antolatuta dagoen ikasi dugu.
Lurra ureztatu dugu eta "belar txarrak" kendu ditugu konpostatzera botaz.


6.E-2 EGUNEROKOA

2019ko urriak 15

GURE BIGARREN SAIOA


Gaur, gure bigarren saioa eduki dugu barelikosen. 
Gure lur partzelak ongarritu ditugu. Ostean, ongarrituta ez zeunden partzelei ura bota diegu (partzela bakoitzari hiru ureztontzi= 15 litro ur).  Eta azkenik, aitzurrekin lurra goldatu dugu dena ondo nahasteko.

Eta hau da gure taldeak egun honetan egin duena!!!

Partzelak ureztatzen
Aitzurrekin lurra goldatzen


Partzelak ongarritzen