2018/02/26

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 20

Gaur, gure ortuariak ureztatu ditugu lurra hezetasunarekin mantentzeko.



Beste taldetxo batek bitartean, negutegi kanpotik konposerak dauden tokirarteko bidea sortu dute plastikozko plantxa batzuekin, jantokiko hondakinak ekartzera gatozenean ez gaitezen zikindu.


6A.-2 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 21

Gaur, gure ortuan zeuden barazkien inguruan zegoen lurrari bueltak eman dizkiogu airea hartzeko.


Bitartean, partzela guztiak ureztatu egin ditugu, gure gelakoak eta besteen gelakoenak, landareak osasuntsuagoak egoteko. 


Azkenik, albotik zeuden belar txarrak kendu eta kubo batean sartuta konpostara bota ditugu.

2018/02/22

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko Otsailak 8

KALABAZIN ARRAUTZAZTATUEN ERREZETA                      
  • OSAGAIAK:
    • Arrautzak
    • Irina
    • Kalabazina
    • Olioa
    • Gatza
  • PRESTAKETA:
    1. Kalabazina moztu zati txikietan.
    2. Arrautzak irabiatu eta gatzitu.
    3. Kalabazin zatitxoak irinetik pasatu.
    4. Kalabazina arrautz irabiatuarekin baita ere nahastu.
    5. Azkenean nahasketa frijitu behar da.

ON EGIN!!!

2018/02/18

6.A-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarillak 10

LANDAKETAK

Saio honetan gure ortuari guztiak landatu egin genituen:

  • Babak
  • Azalorea
  • Brokolia
  • Uraza edo Letxuga
  • Ilarrak
  • Berakatza
  • Tipulina
  • Azenarioak

Lan tresna ezberdinak erabili genituen ortuariak landatzeko:
  • Neurri ezberdinetako makilak, zenbat distantzia egon behar zen barazki batetik bestera neurtzeko erabili genuen.
  • Bulbo landatzailea berakatzak ereiteko.
  • Aitzurra partzelei forma emateko.
  • Soka zuzenki erara erabiliz.
  • Ureztontziak.
  • Eskularruak.

2018/02/16

6.B-1 EGUNEROKOA

2018ko otsailak 1

KONPOSTAREN PROZESU FAKTOREAK IKASTEN
Gaur ez gara baratzera joan, ZTIAM gelara baizik. Bertan konpostatze prozesuaren inguruko hainbat gauza azaldu dizkigute: Konpostaren kapak nolakoak izan behar dira, konpostaren prozesua, konpost ona egiteko kontrolatu beharreko faktoreak zeintzuk diren, ... Asko ikasi dugu eta hemendik aurrera guk konposta egiteko proiektua jarriko dugu martxan, hona hemen konpostaren aurkezpenaren argazki bat:


Egileak: Asier Bergara eta Laura Castellanos

2018/01/31

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 19

UREZTATZEN, KONPOSTA ETA SAREA JARTZEN

Ostiralean gure eta gelakideen ortuariak ureztatu genituen. Beste kide batzuk gure ilarrei sarea jarri zioten, eta besteak, gure brokoliei eta azaloreei konposta jarri zioten, ongarritzeko.


6.C-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 26

EA21 GALDETEGIA BETETZEN ETA KONPOSTA ZER DEN IKASTEN

Ostiralean, baratzera ez ginen igo ZTIAM gelara joan ginen. Han galdetegi bat bete genuen, galdetegiren galdera bat hau zen: "Zein aparatu elektroniko zenituen?". Galdetegia 5.mailan ere pasatuko dute eta gero emaitzak esango dizkigute.

Hemen Konpostaren aurkezpena ikusten ari ginen.
Galdetegia bete eta gero Erizek konpostari buruz aurkezpen bat egin zigun. Konpostatzeko kuboan sartzeko erabiltzen diren 2 material motak ikusi genituen, material organiko marroia eta berdea. Lehenik behean kapa bat material marroia, gero berdea eta horrela kapa ezberdinak konpostera bete arte. 

6.A-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 24
GALDETEGIA BETETZEN ETA KONPOSTATZEARI BURUZ IKASTEN

Asteazkenean, galdetegi bat bete genuen ekonomia zirkularraren inguruan eta konposta nola egiten den ikasi genuen. Azkenik, konposta egiteko gure jantokiko hondakin organikoak nola bildu eta erabiliko ditugun azaldu zigun maisuak. 

2018/01/29

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 15

UREZTATZEN, SAREA ETA KONPOSTA JARTZEN

Astelehenean gure ortuariak ureztatu genituen, bitartean beste batzuk ilarrei sarea jartzen aritu ziren eta besteak konposta jartzen hasi ziren brokoli eta azaloreen inguruan, hauek ongarritzeko.

2018/01/23

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko urtarrilak 9

UREZTATZEN, KONPOSTA BOTATZEN ETA ILARREI SAREA IPINTZEN

Asteartean, batzuk ilarrei sarea jartzen genien bitartean, beste batzuk ortuariak ureztatu zituzten, eta azkenengo taldetxo batek, brokoli eta azaloreetan gure ikastolako konposta ipini zuten, hauek bigarrenez ongarritzeko.