2016(e)ko maiatzakren 30(a), astelehena

6.B-1 EGUNEROKOA




2016ko maiatzak 26
Lehenengo urazak, tipulinak eta azenarioak bildu ditugu gure baratzetik.


Gero, sukaldera jaitsi eta han entsalada gozo batzuk prestatu ditugu. Horretarako osagai hauek erabili ditugu:


  • Uraza
  • Tipulinak
  • Tomatea
  • Olibak
  • Azenarioak
  • Hegaluzea
  • Patatak
  • Arrautzak
  • Espinakak
  • Gatza, olioa eta ozpina



Lehenik, urazaren eta espinaken hostoak ondo garbitu eta zatitu egin ditugu, bol batean ipiniz. Gero, arrautzak egosi ditugu 10-15 minututan, patatekin batera.

Ondoren, tomatea zein azenarioak zati txikitan zatitu eta bolera gehitu dugu.

 
Hori bukatutakoan, patatak zuritu eta moztu egin behar ditugu.

Jarraian, arrautzak prest daudenean, patatak bezala zuritu eta mozten ditugu.

Geroago, hegaluzea eta olibak gehitzen ditugu bolean, arrautz eta patata zatitxoekin batera.

Azkenik, entsaladari gatza, olioa eta ozpina gehitzen diogu eta.....

ON EGIN!!
Egilea: Izaro


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat