2016(e)ko maiatzakren 30(a), astelehena

6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko maiatzak 23
Lehenengo uraza, azenarioak eta tipulina hartu ditugu gure baratzetik.







Gero, sukaldera joan gara entsalada prestatzeko.
Horretarako osagai hauek behar izan ditugu:
  • Uraza
  • Tipulinak
  • Tomateak
  • Olibak
  • Azenarioak
  • Hegaluzea
  • Patatak
  • Arrautzak
  • Gatza
  • Olioa
  • Ozpina
Hori eta gero, urazak, azenarioak eta tipulinak ondo garbitu ditugu. Bakoitzak behar izan duena hartu eta entsaladan jarri ditugu.



Entsaladak prest utzi ditugu hozkailuan, jatorduan sukaldera jaitsi gara, orduan ozpina eta olioa jarri diegu, jantokira eraman eta lehenengo plater moduan jan ditugu.


Egilea: Gadea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat