Pentsamendu trebetasunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pentsamendu trebetasunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/06/02

6.A -1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 17a

PULGOIAK BABETAN

Gaur ez gara baratzera igo, ordengailuak hartuz areto nagusira joan gara. Bertan Erizek baratzeko babetan pulgoiak zeudela erakutzi digu argazki batzuetan. 
Izurri honen kontrako erremedio naturalen PDF bat erakutsi digu interneten aurkitutakoa. PDF-an agertzen zen informazioa fidagarria den ala ez jakiteko pentsamendu trebetasun bat erabili dugu: Informazio iturrien fidagarritasuna. 
Taldeka antolatu gara eta classroom-en bitartez partekatutako PDF-a, argazkiak, pentsamendu mapa, antolatzaile grafikoak eta metakonizio eskilara erabili ditugu.
Amaieran, gure ondorio izan da PDF horren informazioa fidagarria dela.

IMG_1270.JPG IMG_1269.JPG

2017/05/29

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzaren 19a

BARATZEKO INTSEKTUAK ETA ANIMALITXOAK EZAGUTZEN

Gaur ez gara baratzera joan, aretoan geratu gara baratzeko intsektuak eta animaliak, onuragarri eta kaltegarrien artean beheranzko sailkapena egiten. 


Taldeka, antolatzaile grafiko batean haien izenak eta ezaugarriak jarri ditugu, ondoren intsektuek gure ortuarientan eta baratzean duten eragina kontutan izanda onuragarriak ala kaltegarriak diren erabaki dugu, eta bi multzoetako batean sartu ditugu hauek sailkatuz.


Azkenik prozesu guztiari buruzko metakognizio eskilara bete dugu, aurrera eramandako pentsamendu trebetasunari buruzko auznarketa eginez.



Egileak : Maialen Agirrebengoa eta Sara Garatea.

2017/05/26

6.B-1 EGUNEROKOA

2017ko maiatzak  18
PENTSAMENDU TREBETASUNAK - SEKUENTZIAZIOA
Gaur, 3. zikloko areto nagusira joan gara. Baratzean landatu/erein genituen barazkien uzta batze epeak kontutan hartuz pentsamendu trebetasun bat landu dugu. Gero ortuarien uzta batzearen arabera (zein hasten da lehenago) kronologikoki ordenatu egin ditugu, talde bakoitzak bere antolatzaile grafikoan. Antolatzeko talde bakoitzak kolore bat aukeratu du eta denok batera sekuentzazio antolatzaile grafikoan datuak ordenatu ditugu. Bukatzeko metakognizio eskilara bete dugu, hau da, pentsamendu trebetasuna nola egin dugun eta hurrengo baten nola erabili dezakegun aztertu dugu.



Egileak: Lucia Anderez eta Eider Basoa.