2018/10/27

6.C-1 EGUNEROKOA


2018ko irailak 21

BARATZEAN LEHENENGO EGUNA!

Gaur, baratzean izan garen lehenengo eguna da. Hiru gauza baino ez ditugu egin: Erizek azaldutakoa arreta handiz entzun, botak izendatu eta gero eskegi ditugu. Hemen dituzue argazki batzuk!

Botak izendatu ditugu
Botak gure eskegitokian utzi ditugu

2018/10/25

6.B-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 18

OSASUNA HITZALDIA

Gaur gelan geratu gara ikaskide guztiak, Erizekin eta Rosarekin, Lauroko erizainarekin. Lehenik, Erizek aurkezpen bat egin digu eta osasunari buruzkoa zen. Frutari buruz hitz egin digu; zenbat bitamina, mineral, ur, energia... dituzten frutak. 
Gero, Rosak laranja bat nola zuritzen den azaldu digu eta denon aurrean laranja batekin erakutsi digu nola egiten den. Ondoren, guk geuk egin behar genuen bakoitzak bere lanjarekin eta gero jan egin behar genuen. Azkenik hondakin organiko guztiak batu ditugu laranjaren hondakinak kubo batera botatzen, trapu busti batekin mahaia garbitzen eta gero trapu lehor bat mahaitik pasatzen. 
Zergatik laranja? Bada, jantokian laranja egoten da bazkaltzeko eta ez dakigunez ondo zuritzen erdia alperik galtzen delako.


Egilea: Arene Lejona

2018/10/24

6.C-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 19

OSASUNA HITZALDIA

Gaur gelan geratu gara eta lehenik Eriz azaldu digu frutaren onuragarritasunei eta jasangarritasunari buruzko gauza batzuk. Ondoren Rosa etorri da eta azaldu digu nola zuritu behar den laranja, berak azaldu ondoren guk zuritu eta jan behar genuen. Azkenik laranja jaten amaitzean kubo batean azalak batu, konpostatzera eraman eta mahaia garbitu behar genuen.

Rosa azaltzen nola zuritu laranja

6.A-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 17
OSASUNA HITZALDIA
Gaur gelan geratu gara eta Erizek frutaren onuragarritasunei buruzko aurkezpen bat eman digu. Tupperwarea erabili behar dugula hamaiketakoa ikastolara ekartzeko gogoratu digu, aluminiozko papera eta plastikoaren ordez, horrela ikastolan sortzen dugun zaborra murrizteko. 
Ondoren, Rosa etorri da laranja batzuekin eta nola zuritzen den azaldu digu. Bere azalpenaren ostean ikasle bakoitzari laranja bat, ezpainzapia eta aiztoa eman dio. Laranja zuritu eta jaten bukatu dugunean, gelako eko-arduradunek kubo batekin, gure fruta azalak eta ezpainzapi hondakinak batu diztuzte baratzean ditugun konposteretara bota eta ongarrian bihurtzeko.

Rosa laranja nola zuritzen den azaltzen ari da

2018/10/23

6.E-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 2
LUR PRESTAKETAK
Gaur Erizek lurra ongarritzen eta goldatzen erakutsi digu, aitzurra, behien ongarria eta ura erabiliz. Gaurko ekintza egiteko 4 talde egin ditugu. Batzuk aitzurrarekin aritu dira, beste batzuk ongarria partzeletan jarri dute, beste talde batek partzelak ureztatu ditu eta azkenik beste taldetxo bat landare txarrak kentzen aritu da.
Behiaren ongarria hartzen kuboetan sartzen
Ura hartzen partzelak ureztatzeko
Hongarria partzeletan botatzen

6.E-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 16
HIRUGARREN SAIOA
Gaur Eriz eta Rosa erizaina etorri dira gure klasera. Hasieran, Erizek futari buruzko zalpen bat egin
digu, fruta jatearen oinurei buruz. Horren ostean, Rosak azaldu digu nola zuritzen den laranja bat. Gero,
Guri egiteko esan digu eta laranja bat, labana bat eta ezpainzapi bat eman digu bakoitzari. Azkenik
bere laguntzarekin zuritu dugu eta jan egin dugu.

Hemen Rosaren azalpena gaude entzuten

2018/10/22

6.D-1 EGUNEROKOA

2018ko urriak 22

GURE LUR PARTZELAK PRESTATZEN
Gaur gauza asko egin ditugu Barelikos arloan. Lehenengo botak jarri eta aitzurrarekin belar txarrak kendu gabe gure partzeletako lurra goldatzen hasi gara. Gero ongarria kuboetan batu eta lurrera bota dugu. Eta azkenik partzelak ureztatu ditugu.

Ongarria ateratzen
Aitzurrekin lurra goldatzen

2018/10/19

6.E-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 9
BIGARREN EGUNA
Gaur Eriz ez denez egon Eztirekin egon gara. Lehenik baratzera igo gara eta botak jarri ditugu. Eztik eskularru batzuk banatu dizkigu. Gero belar txarrak kendu ditugu, ostean lurra landu dugu eta gero zuloak egin ditugu gure lurrean. Azkenik txandaka ureztontzi bat hartu dugu eta ureZtatzen hasi gara. Bukatu dugunean beste geletako lur partzelak ureztatu ditugu. 
Hemen lurra lantzen ari gara
 Hemen ureztatzen gaude 

6.E 1-EGUNEROKOA

2018ko urriak 16
OSASUNA ETA JASANGARRITASUNA
Gaur barelikos arloan osasunari buruzko saioa eman dugu. Erizek frutaren onuragarritasunak eta jasangarritasunaren aurkezpen bat egin digu. Geroago, Rosa ikastolako erizainak laranja bat zelan zuritzen den erakutsi digu. Ondoren guk laranja zuritu dugu aizto bat erabiliz. Laranja zuritu ondoren jan egin dugu. Azkenik gure klaseko eko-arduradunak laranjaren azalak konpostatzera eraman dituzte.

Rosa laranja bat zelan zuritzen den azaltzen

Egileak: Paula eta Telmo

6.D-2 EGUNEROKOA

2018ko urriak 15
OSASUNA HITZALDIA
Gaur Eriz eta Rosa gure gelara etorri dira osasunaren eta jasangarritasunaren inguruko aurkezpen bat egitera. Erizek 3-4 fruta jan behar ditugula egunero esan digu. Baita ere, zeintzuk dira ur gehien duten frutak eta kirolarien fruta platanoa dela esan digu. Aurkezpena amaitzerakoan, Rosak, laranja bat nola zuritzen azaldu digu. Azkenik, bakoitzak, laranja bat hartu, zuritu eta jan egin dugu. Papela eta laranjaren azalak, kubo batean bota ditugu. Eko-arduradunek, kuboa baratzera igo dute konposta egiteko. 

Rosa laranja nola zuritzen den azaltzen

Egileak: Irati Monton eta Ane Iriondo