2019/06/07

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 27
ENTSALADA
Gaur, gauza desberdin bat egin dugu, baratzera igo gara, entsalada egiteko ortuariak hartu ditugu: Uraza, azenarioak eta tipulina batzeko. Baina, entsalada egiteko ere beste osagai batzuk erosi ditugu: Tomatea, patatak, olibak eta arrautzak. 
Gero, Ikastolan daukagun sukalde txikira joan gara eta ekarritako osagaiak prestatu ditugu; patatak eta arrautzak egosi ditugu, bitartean, tomateak, uraza eta azenarioak zatitu ditugu eta gero, patatak eta arrautzak ere. 
Gero, ozpina eta olioa bota eta jantokira eraman dugu, eta jan egin dugu: ON EGIN!


Entsalada nola geratu den: 

6.D-1 EGUNEROKOA


2019ko ekainak 3

AZKEN EGUNA

Gaur Barelikos ikasturteko gure azken eguna izan da eta gauza asko egin ditugu:

  • Ortuariak batu
  • Garbitu
  • 6. mailaren hasieran aurkitu genuen bezala utzi

Lehenengo, urazak batu ditugu eta bakoitzak ekarri dituen poltsetan gorde ditugu. Gero, batzuk aitzurra hartu eta 6. mailaren hasieran aurkitu genuen bezala utzi ditugu. Gero, beste ortuariak batu ditugu: Azenarioak, tipulinak...eta abar. Ortuari guztiak kendu eta gero, menditxo bat bezala utzi ditugu lur partzelak, hurrengo urteko 6. mailako ikasleak lurra garbi hartzeko. Beste klaseen ortuariak ere ureztatu ditugu.


2019/05/28

6.B-1 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 8
BARATZEAN LANEAN
Lanak egin aurretik Erizek ze gauza egin azaldu zigun. Lehenengo, gelditzen ziren babak eta ilar batzuk batu genituen, gainera, sei uraza hartu eta boltsa batean sartu etxera eramateko. Gero, gehienetan bezala belar txarrak kendu eta partzela guztiak ureztatu, haietako bakoitzean hiru ureztontzi botaz.


Egilea: Libe Garmendia

6.A-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 15

OSASUNARI BURUZKO HITZALDIA

Gaur Barelikos gelan garatu dugu Rosa gure erizaina osasunari buruzko aurkezpen bat azaltzen etorri delako. Aurkezpena alergiak, ziztadak eta eguzkiaren arriskuei buruz izan da eta ordu bat iraun du.

Lehenengo, ziztadei buruz hitz egin digu. Zati horretan aipatu digu pertsona batzuk alergikoak direla erleen eta listorren ziztadei. Baita erlee edo listor batek ziztatzen dizunean, ziztadaren lekua gorritzen dela eta batzuetan handitzen dela.

Gero, alegiei buruz hitz egin digu. Esan digu jende asko dagoela alergiekin eta askok janariei daukatela. Baita polenari alergikoa bazara ez dela komeni mendira udaberrian joatea zeren eta polen asko dago.

Azkenik, eguzkiaren arriskuei buruz hitz egin digu. Hondartzara bagoaz ordu asko egotera eguzkitako krema ipini behar dugula azala ez erretzeko. Baita ere esan digu ondo hidratatzeko buruko minik ez edukitzeko.




Egileak: Xabier Uriarte eta Markel Torrel

2019/05/27

6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 13
OSASUNA HITZALDIA ROSA ERIZAINAREKIN
Normalean Barelikos arloa baratzean ematen dugu, baina gaur ordea gelan geratu gara eta ez gara inora joan izan behar. Saio hau gela bi taldetan banatu beharrean, gela guztia batera eman dugu. 


Gaur klasea Eriz eman beharrean Rosa, gure ikastolako erizainak eman digu. Rosa gelara datorren bakoitzean, normalean osasuna edukiaz hitz egiten digu, eta horrela izan da. 
Gaurkoan aurkezpen baten bitartez gai ezberdinak azaldu dizkigu: 
  • Lehenik eta behin, erleei eta liztorrei buruz hitz egin digu. Hauen garaian gaudela eta kontuz ibili behar dela, batzuetan hauek ziztatu egiten dutelako. Ikasle askok berarengana joan direla ziztatu dietelako eta mina dutelako. Pertsona batzuk kontu handiz ibili behar dira alergikoak direlako eta batzuetan oso arriskutsua da. 
  • Ostean, alergiei buruz hitz egin digu. Polenaren garaia iritsi dela eta pertsona askori, alergia daukatenei batez ere, etengabe doministiku egiteko gogoak, ezin ondo arnastea (asmatikoak normalean), buruko mina edo begietan askura izatea gertatzen zaiela. Hauek bere antibiotiko propioak izaten dituzte eta ondo dagoela gainean eramatea. Beste alergia batzuk ere daude. 
  • Azkenik, eguzkiaren arriskuaei buruz hitz egin digu. Honen izpiak oso arriskutsuak direla, UVA izpiak direla azala erretzen digutenak eta hau ez gertatzeko krema eman behar da gutxienez baten. Begietan ere mina egin dezake eta betaurrekoak jartzea gomendatzen da. 





6.D-2 EGUNEROKOA

2019ko maiatzak 6

Gaur, normalean egiten dugun bezala, Erizen azalpenak entzun ondoren, batzuk ureztatzera joan dira. Oraingoan bi ureztontzi beharrean, hiru bota ditugu, aste santuan egon garenez ez ditugulako denbora askotan ureztatu. Horrez aparte, Erizek azaloreak zelan hartzen diren erakutzi digu eta batzuk etxera eraman al izan ditugu, beste batzuk ez, dagoeneko loratu egin zaikigulako. Azaloreez gain babak eta ilarrak ere batu ditugu, nire uztez asko batu ditugu baina bakarrik batek eraman al izan ditu.