2013/12/22

6.A-2 EGUNEROKOA

2013ko abenduak 18

AZTEAZKENEAN HORTUKARIAK LANDATU GENITUEN

Azteazkenean lehenengo aurretik landatutako hortukariak ureztatu, lur ona batu eta kutxetan sartu genuen gero hortukariak hobeto landatzeko. Ondoren Eriz eta Andoni harri handi bat atera zuten gure partselako lur azpitik. Gero rabanitoak eta zerbak landatu eta ureztatu genituen kontu handiz.

2013/12/20

Ortuariak

2013ko abenduak 20

GURE ORTUARIAK HASTEN

Landaketa prozesu ia guztia bukatuta dugula eta ikasleen lan handiaren ostean gure ortuari batzuk dagoeneko zelan hasten ari diren ikusi dezakegu gure baratzean. Ureztaketa lanak datozkigu orain letxuga, tipulin, berakatz, brokoli, azaloreen... hazkundea egokia izan daiten.


Azalorea


Letxugak, berakatzak eta tipulinak


Brokoliak eta kaputxina


Brokoliak eta perrexila


Brokoliak, perrexila, zerbak eta errefautxo haziak.


Brokolia


Kanpoko partselan azaloreak eta erdian zerbak landatu berriak.













GABONAK 2013 - KLIMA ALDAKETA MURRIZTEN


2013/12/18

6.C-1 EGUNEROKOA

2013 ko azaroak 15

LETXUGAK ETA BERAKATZAK LANDATZEN

Pasaden ostiralean letxugak eta berakatzak landatu genituen. Lehenengo, bakoitza banaka letxugak landatu genituen, bata bestearen arteko distatzia 25 cm-koa izan da.
Gero, berakatzak zuritu genituen eta landatu genituen, hauek berriz 15cm-tara landatu genituen.
Azkenik, ureztatu, ongarria bota eta insektuak usatzeko ferramola bota genuen.




2013/12/17

6.A-2 EGUNEROKOA

2013ko abenduak 4

BABAK ETA AZALOREAK LANDATZEN

Bigarren egunean babak eta azaloreak landatu genituen.
Eriz egun bat lehenago babak uretan sartu zituen babak handitzeko eta arinago ernetzeko. Babak lauko multxoetan jarri genituen zeren eta ez dira guztiak loratzen, horrela seguru gaude zerbait aterako dela.
Erizek landatutako perrexila eta brokoliak ikusi ditugu.

6.A-1 EGUNEROKOA

2013ko azaroak 6

LANDAKETAREKIN HASI

Lehenengo egunean letxugak eta berakatzak landatu genituen.
Letxugak bi ilaretan jarri genituen 25cm-ko distantzietan eta berakatzak zuritu ondoren 2 ilaretan 15cm-ko distantziera jarri genituen. Soka bat ipini genuen jakiteko non dauden.
Berakatzak eta letxugak batera ipini ditugu ondo eramaten direlako, ez dira beraien artean janaria kentzen eta berakatzak letxugen zenbait izurri usatu egiten dituelako.

6.D-1 EGUNEROKOA

2013ko abenduak 2


GAUR HORTUKARI MOTA BAT LANDATU DUGU

Gaur hortukari mota bat landatu dugu, babak. Aste hauetan beste hortukariak asko hasi dira. Babak oso txikiak dira baina hasten direnean asko handitzen dira. Babak lurretik 8cm-tara sakon landatu ditugu oso handiak izango direlako. Zulo bat egin eta zuloan lau baba jarri ditugu. Zulo bakoitzak 15cm-tara egon behar da. Babak egun bat utzi ditugu uretan landatu baino lehen. Beste gelakide batzuk lurrean zeuden belar txarrak kendu dituzte. Beste lau pertsonak bide bateko lurra kendu dute, gero babak estaltzeko. Babak estali ondoren ureztatu ditugu ur asko behar dutelako. Espero dugu babak asko eta ondo hastea.


Fotografía
Azaloreak
Fotografía
Letxugak eta beraktxak
Fotografía
Letxuga haziak
Fotografía
Babak 7cm-tara
Fotografía
Lau baba eta uretan sartuta egon dira.
Fotografía
Belar-txarrak kentzen




2013/12/11

6.A-2 EGUNEROKOA

2013ko azaroak 28

BABAK LANDATZEN

Beste egunean, Babak landatu genituen. Denon artean, aitzurragaz eta 60 cm-tako distantzian, hilara bi egin genituen. Hilara bakoitzean, multzoka, lau baba ipini genituen 10 cm-tara multzo batetik bestera, denak ez direlako ernetzen eta horrela baten-bat hasiko dela ziurtatzeko. Geroago, batzuk lurra hartu zuten babak estaltzeko 8 cm sakoneran. Azkenik, ureztatzaileak hortukari guztiak ureztatu zituen.





2013/12/04

6.E-2 EGUNEROKOA

2013ko azaroak 5

LETXUGAK ETA BERAKATZAK LANDATZEN

Lehenengo egunean letxugak eta berakatzak landatu ditugu. Lehenengo letxugak, 25 cm-ko diztantzian, bi hilaratan.


















Gero berakatzak zuritu ditugu, ondoren 15 cm-ko distantzian eta 2/3 cm sakoneran landatuz, eta soka bat jarri  genuen non dauden jakiteko, letxugen bi hilaren artean hain zuzen ere.



2013/12/03

6.D-1 EGUNEROKOA

2013ko azaroak 18


GAUR HORTUKARI BATZUK LANDATU DITUGU



Gaur letxugak, letxuga haziak, azaloreak eta berakatzak landatu ditugu. Lehenengo, partzela batean, letxugak jarri ditu. 25 cm-tara letxuga bakoitza eta bi hilaratan 50 cm-tara. Gero, turba jarri dugu eta gainean letxuga haziak jarri ditugu. Ondoren, bi filen erdian berakatzak jarri ditugu. Beste partzela batean, azaloreak jarri ditugu. 50 cm-tara bakoitza eta bi hilaratan 70 cm-tara. Azkenik, landare guztien gainetik, intsektizida organikoa bota dugu barraskilo eta bareak letxugak ez jateko eta azkenik dana ondo ureztatu dugu.      
                        
Ureztatzen landareak
Barraskilo eta bareen kontrako "ferramola"
                                                                   
                                  
 Azaloreak


Letxuga haziak
Letxuga

Berakatzak

2013/12/01

6.B-1 EGUNEROKOA

2013ko azaroak 28

BABA ETA AZALOREEN LANDAKETA

Gaurko barelikos saioan, botak jarri eta babak eta azaloreak landatu eta aurretik ditugun letxugak, berakatzak, brokoliak, perejila eta tipulinak ureztatu ditugu.
Oso ondo pasatu dugu eta hemen argazki batzuk ditugu: