Ilargiaren eragina

ILARGI EGUTEGIAREN ERAGINA ORTUARI ETA LANDAREENGAN


Ilargiaren faseak garrantzitsuak dira landareentzako eta ortuarientzako. Ilargi beteko egunetan honen argiak landareen goranzko hazkundea ekartzen du. Ilargiaren argiak fotosintesian eta erneketan eragiten du, ilargi izpiak lur azpira sartzen baitira.

Ilargi egutegia.png

Ilargi betea. Ortuariak izerdia gehien duten epea da. Komenigarria da lurra prestaketa lanak eta fruituen batzeko lanak egitea.

Ilargia ilbehera faseetan, 14 egunetan zehar ilbetetik (guztia ikusten dugu) ilberrira (ez da ikusten) pasatzen da, eta aldi honetan apurka-apurka “C” hizkiaren forma hartzen doa. Egun hauetan landarearen izerdia lur-azpiko ataletan bateratzen da. Egokia da txertaketa, adarren mozketa eta kanaberak aldi honetan moztu ezkero indartsuagoak izaten dira. Garai honetan beraien lur azpiko atala kontsumitzen dugun ortuarien landaketa edo ereitea egiten da: patatak, berakatzak, tipulak, azenarioak, rabanitoak, eta abar.


Ilargia ilgora faseetan,  14 egunetan zehar ilberritik (ez dugu ikusten) ilbetera (guztia ikusten dugu) pasatzen da eta aldi honetan apurka-apurka ilargia “D” hizkiaren forma hartuz doa. Egun hauetan izerdiak landarearen atal airetikora igotzen da, zuhaitzen errendimendu produktiboa areagotu nahian landaketa eta mozketa lanak orain egitea komeni da. Garapen airetikoko ortuarien landaketa/ereitea egiten da: tomateak, piperrak, perrexila, espinakak, pepinoak, alberjiniak, letxugak, zerbak, eta abar.

Landaketak egiteko Ilargi egutegia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina