2016(e)ko azaroa 23, asteazkena

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko azaroak 22
KALKULU ORRIA BETETZEN:

Gaur, ordenagailuarekin aretora joan gara, zer landatuko dugun erabakitzeko. Baina oraindik ez dugu amaitu. Lehenik azalorearen dokumentua begiratu dugu. Gero, blogeko beste ortuarien fitxak kontutan izanda, ortuarien datuak sartu behar izan ditugu taldeka kalkulu orri batean (taula batean). Datu guzti hoiek kontutan izanda abenduan, hurrengo saiorako, gure baratzeko 3 partzeletan zer landatu edo erein egingo dugun erabaki dugu.


Egileak: Paula, Mercedes eta Helene





6.B-1 EGUNEROKOA

2016ko azaroaren 17a

ORTUARIEN EZAUGARRIAK EZAGUTZEN

Gaur areto nagusira joan gara ortuarien informazioa biltzeko. Erizek azalorearen ezaugarriak azaldu ditu eta ondoren, bakoitzari barazki baten ezaugarriak kalkulu orri batean jartzeko esan digu. Ortuarien informazioa barelikoseko blogetik atera dugu. Horrela, hurrengo egunean, informazio guztia bilduta daukagunez, landatzeko aproposenak diren ortuariak aukeratuko ditugu.

Egileak: Imke Lazaro eta Maialen Egia

2016(e)ko azaroa 15, asteartea

6.D.1- EGUNEROKOA

2016ko azaroak 14
 KALKULU ORRIA BETETZEN:

Ordenagailuarekin aretora joan gara eta azaloreari buruzko datuak irakurri ditu Erizek. Azaloreari buruzko datuak bukatu ondoren bakoitzari ortuari bat banatu digute eta kalkulu orri bateko taula baten hoien ortuari buruzko informazioa idatzi dugu. Taula hau taldea osatzen dugun ikaskide guztien artean partekatu dugu, landatu ahal ditugun ortuariei buruzko informazioa denok eskura izateko.


EGILEAK: Malen eta Irati.

6.B-2 EGUNEROKOA

2016ko azaroak 10
ZER LANDATU DEZAKEGU GURE BARATZEAN?

Gaur maisuak azaldu digu blogean non ikusi dezakegun ortuariei buruzko informazioa. Orduan, ikasle bakoitza taula batean bete du ortuari baten informazioa zerrendaren arabera: noiz landatu, landaketa markoa, erlazio onuragarriak, izurriak... Taula hau hurrengo saioan gure partzeletan zer landatuko dugun erabakitzeko erabiliko dugu.


 
Egilea: Asier Maruri

6.A-2 EGUNEROKOA

2016ko urriak 26


BARATZEAN LANEAN


     Saio honetan berriro baratzera bueltatu gara, baratza zaintzera. Belar txarrak kendu ditugu, aitzurrarekin lurrari buelta eman diogu, partzelak ureztatu ditugu eta asunak moztu ditugu. 


     Asunak asun-salda egiteko moztu ditugu. Asun-saldarekin intsektu txarrak usatzen dira. Asun-salda ongarri bezala erabili ohi da baina... OSO TXARTO USAINTZEN DU!!

6.D-1 EGUNEROKOA

2016ko urriak 24a

LUR PARTZELEN PRESTAKETA

Saio honetan botak jarri ostean taldetxotan elkartu, tresnak banatu eta lanean hasi gara: Lehenengo ardura,  ongarria batu, kuboetan hartu eta landu gabeko lurretan bota. Bigarren ardura, aitzurrarekin belar txarrak kendu . Hirugarren ardura, lur partzelak ureztatu eta baita lorategiak ere. Laugarren ardura, partzeletako lurra aitzurrarekin goldatzea izan da.



Egileak: Inge eta Iraia.

2016(e)ko azaroa 7, astelehena

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko urriak 25
ASUN SALDA
Bost gauza izan ditugu egiteko egun honetan: ongarria partzeletan zabaldu, asunak batu, lur partzelak ureztatu, belar tzarrak kendu eta lurra goldatu.
Asunak batzen hasi gara. Asunak batzeko eskularruak eta artaziak erabili behar izan ditugu. Asunak urarekin kubo batean sartzen dira eta 20 egun pasa ondoren salda bat sortzen da, intsektizida eta ongarri likido moduan erabiltzen duguna. Oso usain tzarra dauka saldak.
Egileak: Mikel, Aritz eta Aitor.

2016(e)ko azaroa 4, ostirala

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko urriaren 14a

Maisuak
lehenengo eguneko zereginak azaldu zizkigun, hauek nola egin eta gero eginbeharrak 
 gure artean banatu genituen:
  • ONGARRIA: palarekin kapazuan sartu gero lurrean zehar banatzeko.
  • PARTZELATU: ongarria bota ondoren, lurra goldatu eta lur partzelak eratu.
  • BELAR TXARRAK KENDU: eskularruekin belar txarrak kendu eta konpostara bota.
  • UREZTATU: lur partzelak ureztatu.
 UREZTATZEN 
BELAR TZARRAK KENTZEN 
PARTZELATZEN

2016(e)ko azaroa 3, osteguna

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko irailak 30

Gaur gure Barelikos arloaen bigarren eguna izan da. Lurra landaketetarako prestatzen hasi gara eta lurra ureztatu eta honek ura zurrupatzeko zuloak egin dizkiogu.
            
LURRA GOLDATZEN
UREZTATZEN


BELAR TXARRAK KENTZEN
TALDE LANEAN



Egileak: Unai Garcia eta Lexuri Billalabeitia

2016(e)ko azaroa 2, asteazkena

6.B-2 EGUNEROKOA

2016ko urriak 27
LUR ZATIAK LANDAKETETARAKO PRESTATZEN:

Gaur gure hirugarren saioa izan da barelikos orduan. Lehenengo botak ipini eta nahi izan duenak eskularruak jarri ditu.

Goldatutako, ongarritutako eta eratutako partzelak ureztatu ditugu. Bakoitzean bi ureztontzi bete ur bota behar ziren, landareak eta aromatikoak landatuak zeuden partzeletan ere bai. Beste batzuek, intsektuen etxearen ondoan bide bat egin dute aitzurrekin belarrak kenduz eta eskuarearekin kendutako belarra pilatuta utzi konpostarako.