Jakin badakigu intsektu asko gure lorategi eta baratzerako onuragarriak direla, bi arrazoi nagusiengatik, alde batetik polinizazioagatik, eta bestetik intsektu batzuen izurrien kontra egiten duten lanagatik, zeren eta hauetariko asko haragijaleak dira eta batez ere, gure baratzean bizi diren beste intsektu "kaltegarri" hoietaz elikatu egiten direlako.
Intsektuentzako hotel/etxeen figura nahiko garatua da Europa-zentralean eta Britania Handian, non gizakien eskuen eraginaz natura eta basoak hainbeste tratatuak izateak intsektuen gutxitze kaltegarri bat ondorioztatu zuen. Hotel edo etxe hauen garapena apurka-apurka mundu zehar edatzen doa, intsektu hauei, neguan batez ere noiz kalteberagoak diren, beraientzat prestatutako egongelez betetako aterpe bat eskainiz batzuetan beharrezkoak dituzten hildako zuhaitzak eta lur zati arinak aurkitzeko dituzten zailtasunak ekidituz.
Intsektuen hotela ez dago intsektu jakin batentzako egokituta bakarrik, baizik eta helburua eskaintza zabalena ematea da, horrela ahalik eta intsektu ezberdin gehienak erakartzeko. Adibidez, erleen kopuru txiki batek bakarrik erlauntzetan bizi da, gehiengoak bakarti eta baketsuak izanik (ez dira oldarkorrak ez baitute erlauntzik defendatzeko eta beraien bizitza arriskuan ikusten dutenean bakarrik erabiltzen dute eztena). Hauek lurrean eratzen dituzten zuloetan negua pasatu eta beraien arrautzak jartzen dituzte. Beste hainbatek barrutik hutsitutako zurtoinak aprobetxatzen dituzte, beste batzuk lokatz apur batekin beraien gelaxkak egiten dituzte edo hosto multzoen artean ezkutatzen dira eguraldia noiz hobetuko duen zain. Badaude beste hainbat intsektu zeinei hotelak lagundu egin ahal dien: tximeletak, kakarraldoak, krisopak, armiarmak, burruntziak, ipurtsardeak… Horrela ere intsektuen ekosistema hau aztertzeko aukera izango dugu begien aurrean hainbat intsektu mota izango baititugu, hauetaz hainbat gauza ikasiz, honek gure baratzari oreka ematen dion bitartean.
Aukera dago ere igelak, tritoiak edo trikuak diren animali anfibioak erakartzeko lurzoruan harriak edo sustraiak utzi egiten baditugu.
Sorte apur batekin gure inkilinoren bat gure hotela egonaldi luzetarako erabili egingo du, bertan bere arrautzak garatzeko, epe larbarioara pasatuz eta heldutasunera iritsi arte. Normala denez, ezin dugu gure hotela bisitatzen duten intsektuen mota guztiz krontolpean izan, gainera inkilinoak beraien artean jatea ere gerta daiteke, baina gitxienez badakigu gure laguntzarik gabe garatzeko zailtasunak izango zituzten intsektu batzuei aukera gehiago emango dizkiegula. Jakin behar dugu ere intsektu guztiak ez dituztela habitat artifizialak erabiltzen, eta erabili egingo dituztenen artean bakoitzat beharrizan ezberdinak izango dituela bertan bizi egiteko orduan. Denborarekin ikasi egingo dugu zeintzuk diren begiko ditugun intsektuen lekurik gustokoenak, baina argi izan behar dugu intsektu guztiak dutela beraien funtzioa eta denak beharrezkoak direla, epe luzera, intsektu mota bakar bat sustatzeak akatz handi bat izan daiteke.
GURE INTSEKTUEN ETXEA NOLA EGIN
Badago aukera intsektuen etxea eginda erosteko baina guk gure egitearen proiektuan sartuko gara. Dagoeneko etxearen kanpoko estruktura eginda dugu eta barruko egongela bakoitza betetzen hasi beharko gara. Honetarako material ezberdinak erabiliko ditugu: adar lehorrak, pinaburuak, zuhaitzen azalak, banbua, kanaberak, hostoak, goroldioa, enbor txikiak zeinei diametro eta sakonera ezberdinetako zuloak egingo dizkiegun... Garrantzitsua da produktu kimikoekin tratatu gabeko zura izatea, bestela luzarora hauen toxikotasunak gure intsektuak hil egin lezake.
Gure hotelean egongela ezberdinak eratuko ditugu, bakoitza ezaugarri ezberdinekin horrela ahalik eta intsektu mota ezberdin gehien erakartzeko:
1. Zura edo lastoa: babesa ematen dute, bikaina krisopentzako, zeinen larbak izurrietaz elikatu egiten diren, adibidez zorria, kukurutxa edo kotxinila, euli zuria eta akaroen arrautzak jaten dituztelarik.
2. Erle bakartientzako aterpea diren banbu kainaberak. Hauek fruta zuhaitzen lehenengo loreen polinizazioaz arduratzen direlarik martxotik aurrera.
3. Buruz behera eta lastoz betetako lorontziak; zorri zaleak diren ipurtsardeak erakarri egiten ditu.
4. Sareta baten atzean pilatutako zurezko taulak, egokiak hildako egurraren deskonposaketan parte hartzen duten intsektu xilofagoentzako .
5. Zulatutako egur enborrak oso estimatutako aterpeak dira polinizatzaile askorentzako, erle eta liztor bakartientzako, zeinen larbak zorriez elikatzen diren.
6. Kanaberak edo makiltxoak aterpe bikaina dira sirfido eta himenopteroentzako.
7. Adreiluak: erleentzako estimatuak.
8. Zurezko zati txikiak bata bestearen gainean pilatuta marigorringoak erakartzen ditu, negua pasa datozelarik. Beraien larbak zorri kopuru handia jaten dute.
KOKAPENA
Intsektuen etxea kokatzeko tokia eguraldiaren gordintasunetaz babestua eta eguzkitsua izan behar du, gainera intsektuak elikatuko diren lore, zuhaitz eta zuhaixketatik hurbil egon beharko du. Horrela, adibidez, erle emeak beraien ondorengoak garatzeko, gelaxka bakoitzean arrautza jarri ostean eta hauek itxi baino arinago barruan jartzen duten nektarra eta polena biltzeko egin beharko dituzten bidai anitzak erraztuko dizkiegu.
Etxe edo hotelak mantentze lana ere beharko du, horrela 2-3 urtetan behin egongela guztiak hutsitu, berriztu eta garbitu beharko ditugu, intsektuen gaixotasunak eta parasitoak ekiditeko.
Garrantzitsua da gure hotela sare batekin itxi egitea bestela inguruko txoriak jatetxe bikain bezala hartu dezakete. Gogoratu behar dugu ere, loreen landaketa, epe luzean, izango dela modurik onena gure baratzeko izurrien kontrako etsai naturalak eta polinizazio sustatzaileak erakartzeko. Hauxe dugu ere gure baratzean produktu kimikoak ez erabiltzeko beste arrazoi nagusi bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina