2015(e)ko urria 30, ostirala

6.E-1 EGUNEROKOA

2015eko urriak 27

Gaur baratzean egon gara eta partzelak ureztatu, traktortxoa pasatu eta luz zatietara ongarria bota dugu. Denbora asko egon gara baina azkenean lortu dugu oso ondo egitea.

Hona hemen argazki batzuk:


2015(e)ko urria 26, astelehena

6D-2 EGUNEROKOA

2015eko urriak 19

Gaur gure lehenengo eguna izan da baratzean. Botak jarri, ureztontziak, belarra goldatzeko makina, palak, aitzurrak eta kuboak hartu eta lanean hasi gara. Batzuk, ureztatzen, beste batzuk lurra goldatzeko makina erabiltzen eta beste batzuk lur partzeletara ongarria botatzen  egon ziren.

6.D-1 EGUNEROKOA

2015eko urriak 26


Gaur urriak 26an gure 2.eguna izan da  baratzaean eta partzelak ureztatzen eta ongarria botatzen  ibili gara. Betse batzuk urrak batzen ibili dira. Horretarako aitzurra, pala,  ureztatzeko ontziak eta  partzeletako lurra goldatzeko erabiltzen den makina erabili ditugu.



2015(e)ko urria 23, ostirala

6.D-1 EGUNEROKOA

2015ko urriaren 5an

GAUR EGIN DUGUN LANA

Urriaren 5ean gure lehenengo saioa izan da baratzean eta gauza hauek egin ditugu: batzuk belar txarrak kendu, kutxa batzuetan batu gero konpostatzeko bota; beste batzuk lorontziak batzen egon dira, apurtuta zeudenak sakarrontzira botaz eta ondo zeudenak ordenatuta ipini dituzte.





2015(e)ko urria 22, osteguna

6.E-1 EGUNEROKOA



2015eko urriak 15

Gaur negutegira joan gara, maisuak bertako arau nagusiak azaldu dizkigu eta hiru zeregin izan ditugu:

  • Belar txarrak kendu 


  • Lur partzelak ureztatu
  • Lur partzelak ongarritu
 



                                         

2015(e)ko urria 21, asteazkena

6.C-2 EGUNEROKOA

2015eko urriak 9
GURE LEHEN EGUNA BARATZEAN

Gure lehenengo egun honetan belar txarrak kendu, lurra ureztatu eta loreontziak bere tokian jarri ditugu. Bakoitzak ardura bat izan dugu eta gero ardurak txandakatu ditugu. Hauek dira argazki batzuk:


 

6.E-2 EGUNEROKOA

 2015eko urriak 6
LEHENENGO EGUNA BARATZEAN:

Maisuak baratza erakutsi eta egin behar dena azaldu digu. Lan hauek egin ditugu:
  • Ikasle hauek lur zatietako belar txarrak kentzen ari dira.


  • Hauek bi multzotan banatzen ari dira lorontziak; apurtuak eta erabilgarriak.







2015(e)ko urria 20, asteartea

6.A-2 - EGUNEROKOA

2105eko urriak 7
LEHENEGO EGUNA BARARTZEAN

Pasadan asteazkenean, lehenengo eguna izan zen baratzean. Oso ondo pasa genuen belar txarrak kentzen, lorontziak batzen eta lur partseletan zuloak egiten hoiek urez betetzeko lurra ureztatzeko. 
Animali harrigarri batzuk ere aurkitu genituen, adibidez: armiarma hori eta beltz bat, eta ziraun bat.

Hemen dituzue armiarmaren eta ziraunaren argazkiak :) :



Hau da guztia, eskerrik asko!

2015(e)ko urria 9, ostirala

6.C-1 EGUNEROKOA

2015eko urriak 2

LEHENENGO EGUNA BARATZEAN

Barelikoseko lehenengo eguna izan da. Negutegiko belar txarrak kendu ditugu eta loreontziak ordenatu ditugu. 





Animaliak ere ikusi ditugu.

Eta azkenean horrela geratu da.



2015(e)ko urria 7, asteazkena

6.B-1 EGUNEROKOA

2015eko urriak 1
LEHENENGO EGUNA BARATZEAN

Gaur gure baratzeko lehenengo eguna izan da.

Gauza asko egin ditugu:  Belar txarrak kendu, loreontziak ordenatu eta ezkurrak batu ditugu.



 Gauzak hoiek egitean animaliak ere aurkitu ditugu:  armiarmak eta bareak.



OSO ONDO PASATU DUGU!!!