2016(e)ko urtarrila 31, igandea

6D-2 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilaren 18an

Egun horretan lurra prestatu egin genuen urazak, tipulinak eta berakatzak landatzeko, baita babak eta ilarrak erein genituen. Lehenik aitzurrarekin zuloak egin behar ziren urazak berakatzak, tipulinak, babak eta ilarrak sartzeko. Hori egin eta gero, partzelak ureztatu genituen.

Urazak landatzen
Urazak eta berakatzak landatu genituen


Tipulinak landatzen


Ilarrak eta babak erein genituen













2016(e)ko urtarrila 29, ostirala

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 20   

Gaur azteartea gure negutegiko hiru partzeletan hasi gara landatzen. Landatutakoa hau da: uraza, berakatza, tipulina, ilarrak, espinakak, babak, brokolia, azalorea eta azenarioak.

AITZOL ETA MIKEL.U

2016(e)ko urtarrila 17, igandea

6.D-1 EGUNEROKOA


2016ko urtarrilak 11

Azkenengo egunean azenarioak, berakatzak, urazak, espinakak, zerbak eta tipulinak landatu eta erein genuituen gure lur zatietan. Denok parte hartu genuen landaketan.

2016(e)ko urtarrila 12, asteartea

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 12
Gaur asteartea, barelikos orduan gure negutegiko 3 partzeletan uraza, berakatz, tipulin, zerbak, azenarioa... nola landatu eta ureztatu behar diren ikasi dugu.

 

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko urtarrilak 8
ERABAKIAK HARTU

Gaur, hurrengo egunetan zer landatuko dugun erabaki dugu. Hiruko talde bakoitzak orrialde bat zeukan eskema grafiko batekin, beraien gustuko barazkiei buruzko informazio deigarria blogean bilatu eta bertan idatzi behar zuen. Gero, talde bakoitzak bere partzelan zer landatu/erein nahi zuen aipatu eta arbelean idatzi dugu guztion artean adoztuz.


Egileak: Martin, Ander, Olatz eta Nahia.

2016(e)ko urtarrila 8, ostirala

6.B-2 EGUNEROKOA

2015eko urtarrilak 7

Barelikosen 2. ebaluazioko  saioko egun onetan, ortuan egon beharrean areto nagusian egon gara zer landatuko dugun pentsatzen. Gauza asko kontuan hartu ditugu: noiz landatu behar diren, zenbat distantziara jarri behar diren…
Bilatzen, ikusten eta gure maisuarekin kontsultatzen, ondorio hau atera dugu:
Partzela baten, guztientzako urazak landatuko ditugu baita azenario batzuk, 12-13 tipula eta berakatz apur bat plagak saihesteko.
3. eta 2. partzeletan zer jarriko dugu?
Ba oraindik ez dugu erabaki baina denboraren kontua da hori.

JPEG irudia

Egileak: Leire eta Goizalde.