Atzo, beste egunetan bezala, negutegiko ortuariak ureztatzen eta belar txarrak kentzen egon ginen. Intsektuen etxea ikusi dugu eta azken bost minututan etxea betetzen joateko, lurretik botata zegoen zuhaitzen azala hartu genuen eta etxean jarri genuen intsektuei aterpea emateko.
Ostegunean, maisuak intsektuen etxeko proiektuari buruzko aurkezpena egin zigun. Bukatu zuenean baratzera igo ginen intsektuen etxea ikusteko. Hazitegia ere ikusi genuen. Batzuk, uretatzen zuten bitartean besteek egurrezko makilatxoak bilatzen hasi ziren intsektuen etxea betetzen hasteko.
Pasadan astean, 6 edo 7 pertsonek landareak ureztatu zituzten. Eriz azalore bat batzen erakutsi zigun, etxera eramateko. Azkenik, ureztatzen amaitu genuenean, babak batu egin genituen etxera eramateko.
ORTUARIEN BANAKETA Apirila erditik aurrera, Aste Santuko oporretatik bueltan, gure baratzeko urazak eta eskarolak batu eta etxera eramateko prest izan ditugula ikusi dugu.
Orain direla bi aste, barelikos arloan, taldeko 5 edo 7 pertsona belar txarrak kentzen ari ziren bitartean, besteak landareak/ortuariak ureztatu zituzten.
Pasadan ostegunean, maisuarekin, ureztatu eta belar txarrak kendu genituen. Beste gelen partzelak ere ureztatu genituen, lehor zeudelako. Batzuek ortuariak, urazak eta azaloreak, batu eta etxera eraman zituzten.
Gaur barelikos orduan, partzela guztiak ureztatu ditugu hiru egunetan ez direlako ureztatu eta bero handia egin duelako. Horrez gain aurreko klasean bezala, belar txarrak kentzen aritu gara guztiok ureztatzaileak izan ezik. Azkenean, barazki batzuk batu eta banatu ditugu, gero botak bere lekuan utzi eta jarraian patiora joan gara guztiok.