2015/11/30

6.D-1 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 30

Gaur gabonetatik bueltan zeintzuk ortuari landatu/erein egingo ditugun erabaki dugu. Ortuarien arteko erlazioak kontutan hartuz hauek non kokatu pentsatu eta arbelean adierazi dugu.

Hemen dago zenbat eta nola kokatuko ditugun ortuariak:


2015/11/26

6.C-1 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 13

Gaur hirunaka lan egin dugu, baratzean abendu eta urtarrilean landatu ahal ditugun ortuariei buruz erabakiak hartzen.

Hau da bete egin behar genuen taula.


Taula betetzen.


Lan taldean lan egiten.

2015/11/25

6.C-1 EGUNEROKOA

Ostiralean, guztiak klasean geratu ginen; Rosak eta Erizek azaldu zigutelako fruta zergaitik jan behar den, zergaitik den osasuntzua, zenbat aldiz jan behar duzun egunean... Azkenean Rosak laranja bana eman zigun zuritzeko eta ondoren jateko.



 Rosak azaltzen ari da zer egingo dugun laranjarekin eta nola moztu behar den.

Aurkezpenaren hasiera da hau eta Erizek azaltzen ari da zeintzuk diren frutaren onuragarritasunak.



6.A-1 EGUNEROKOA

2015eko irailak 30
LEHENENGO EGUNA BARATZEAN

Barelikoseko lehenengo eguna izan da eta saio honetan belar txarrak kendu eta loreontziak ordenatu ditugu.


 Eta...... intsektu harrigarriak eta politak ikusi ditugu.

           


                                                                                    

2015/11/23

6.D-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 23

ERABAKIAK HARTZEN

Gaur gure baratzeko partzeletan zer landatuko dugun erabakitzen hasi gara. Zer landatu ahal dut ABENDU edo URTARRILEAN?

2015/11/20

6.E-1 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 17

Gaur maisuak fruta jatearen onuragarritasunak zeintzuk diren azaldu digu, egunero fruta jatea beharrezkoa dugula hauek dituzten bitaminak, mineralak, karbo hidratoak... gure osasunerako onak direlako. Gero Rosa ikastolako erizainak erakutsi digu laranja bat nola zuritzen den, ondoren guk zuritu eta jan dugu bat.

Hemen argazki batzuk:
                                                                                  

2015/11/19

6.B-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroaren  5

Gaur gure laugarren eguna izan da barelikosen eta hauxe egin genuen hortuan:
  • Lurra ureztatu
  • Bideko belar txarrak kendu
  • Aitzurrarekin lurra goldatu 
  • Mangerarekin ureztatu
Eta bideko landareak kentzen ari ginela mantis bat aurkitu genuen!!



2015/11/18

6.A-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 18

LARANJEKIN KLASEAN

Asteazken honetan, Rosa eta Erizek azaldu digute zergaitik fruta garrantzitsua den gure osasunarentzako, nola hiru edo lau pieza fruta egunero jatea komeni den.
Gero, Rosak azaldu digu nola moztu eta zuritu laranja bat, ondoren guk ere zuritu eta jan egin dugu laranja. Hemen dituzue argazki batzuk:



ETA HAU IZAN DA GUZTIA!!!

6.C-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 6
GURE HIRUGARREN EGUNA BARATZEAN

Gure hirugarren egun honetan, belar txarrak kendu eta mangerarekin lurra ureztatu dugu landatzeko prest egoteko. Belar txarrak kentzen ari ginela, siraun txikitxo batekin topo egin genuen!



2015/11/17

6.E-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 17

Gaur, irakasleak azaldu digu frutak zein osagai eta efektu onuragarriak dituen, eta gomendatu digu, hamaiketako moduan, jolastorduan fruta tapperwarean ekartzea. Zeren eta plastikoan edo paper albalean ekartzen badugu, gutxienez 150 urte behar ditu desagertzeko. Ondoren, Rosa gure erizainak, laranja bat nola zuritzen den azaldu digu, eta gero gu zuritu eta jan dugu.




Hemen Rosa gure erizaina dago azaltzen nola zuritu laranja bat.








 Hemen talde bateko lau pertsona daude laranjak zuritzen.







Eta hau izan da guztia!!!




6.A-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak  4
ZER EGIN DUGU?

Pasadan astean baratzera igo ginen, lurra mangerarekin ureztatu genuen eta aitzurrak erabiliz oingarria txikitu eta lurra goldatu genuen.
Hemen dituzue argazki batzuk:

ETA HAU IZAN DA GUZTIA!

             
                

2015/11/13

6D-1 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 9
ZER EGIN DUGU BARELIKOSEN?


Aste onetan ez gara baratzara joan. Aretoan egon gara pentsatzen eta erabakitzen zer landatuko dugun ditugun lur partzeletan, adibidez: azalorea, tomatea...


2015/11/12

6.D-2 EGUNEROKOA

2015ko  azaroaren 2a

Gaur gure bigarren eguna izan da, botak jarri ditugu eta lanean hasi gara. Denon artean txandak egiten egon gara. Batzuk lur partzelak eratzen zeuden, ongarria txikitzen eta lurrarekin goldatzen zeudela. Beste batzuk amaitutako partzelak urestatatzen zituzten denak bustiz. Hauek izan dira erabilitako materialak: aitzurrak, ureztontziak eta mangera.
Hauek dira argazki batzuk:

6.C-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 5    

GURE BIGARREN EGUNA BARATZEAN

Gure bigarren egunean, baratzeko partzelak mangerarekin ureztatu, behien ongarria lur-zailetara bota eta traktorearekin lurra landu genituen
Hauek dira argazkiak:


2015/11/03

6.E-2 EGUNEROKOA

2015eko azaroak 3

BIGARREN EGUNA BARATZEAN

Gaur bigarren eguna izan dugu baratzean. Partzelak ureztatu ditugu eta ongarriak txikitu eta pilatu egin ditugu aitzurrekin. Tresna hauek erabili ditugu: aitzurrak, mangera eta belar txarrak kentzeko tresna.
Eta orain erakutsiko dizuet zer nolako argazkiak egin ditugun:


Ongarriak txikitzen daude aitzurrarekin.
Hemen partzelak ureztatzen ari dira.


 
Bukatu dute ongarria txikitzen eta orain pilatzen ari dira.

2015/11/02

6.A-2 EGUNEROKOA

2015eko urriak 21

BIGARREN EGUNA BARATZEAN

Pasadan asteazkenean bigarren eguna izan genuen baratzean. Partzelak ureztatu genituen, ongarria pilatu genuen eta traktortxoa pasatu genuen. Oso ondo pasatu genuen guzti hori egiten. Ez genuen animalirik aurkitu baina argazki oso onak atera genituen lanean:


          
                  
ETA HAU IZAN DA GUZTIA!!!