2016/10/24

6.A-2 EGUNEROKOA

2016ko urriak 19
FRUTA JATEAREN ONURAGARRITASUNAK

Bigarren saioa ez da izan saio normal bat. Ez gara baratzera joan, LARANJAK ZURITU DITUGU! Laranjek zapore ona zuten eta goxoak zeuden. Baina ere fruten onuragarritasunei buruz hitzegin dugu eta gogoratu... EGUNEAN 3-4 FRUTA PIEZA JATEA KOMENI DA.

 

2016/10/13

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko urriak 11
LUR PRESTAKETAK

Gaur gure bigaren saioa izan da barelikos arloan. Lehenik botak eta eskularruak jarri eta Erizek ardura batzuk jarri dizkigu:
  1. Lehenengo eginbeharra, aitzurrarekin lurra askatu eta zulo batzuk egin ditugu partzeletan.
  2. Bigarrena baratzeko inguruko belar txarrak kendu eta konpostatzera bota ditugu.
  3. Hirugarren ongarria  kuboetan hartu eta partseletako lurrera bota dugu.
Azkenik botak bere lekuan gorde , eskularruak garbitu eta materiala bere lekuan gorde dugu.

Egileak: Jon V. eta Alain S.
Ongarria hartzen
Partzelak ureztatzen
Partzelak egiten

2016/10/11

6.B-2 EGUNEROKOA

2016ko urriaren 6a
LUR PRESTAKETAK

Gaur negutegiko lur zatiak prestatzen lanean hasi gara. Eriz-ek gure lur partzelak prestatzeko lanei buruz hitz egin digu, lurra ureztatu, aitzurrarekin belar txarrak kendu eta behiaren kaka den ongarria batu dugu.

2016/10/10

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko urriak 4
LURRA PRESTATZEN

Gaur gure bigarren saioa izan da barelikos orduan. Lehenengo botak eta eskularruak ipini eta Eriz-ek ardura batzuk banatu ditu. Hiru taldetan banatu gara: 

  1. Lehenengo aitzurrarekin zulo batzuk egin eta gero lur zatiak ureztatu ditugu. 
  2. Bigarren ardura abelgorrien ongarria kuboetan sartzea eta baratzeko lur zatietan banatzea izan da. 
  3. Hirugarren ardura belar txarrak kendu eta konpostatzera botatzea izan da. 
Azkenengo minututan botak kendu, eskularruak eta beste material guztia gorde egin dugu.

 Egileak: Iker eta Oier.








6.A-1 EGUNEROKOA

2016ko urriak 5
LURRA PRESTATZEN

Gaur barelikosen lurraren prestakuntza egin dugu. Erreleboak egiten partzelak ureztatu ditugu, ongarria bota diegu eta belar txarrak kendu ditugu. Bi taldeak batera egon gara eta Eriz-ek intsektuak errespetatzearen garrantzia erakutsi digu.



2016/10/05

6.A-2 EGUNEROKOA

2016ko irailaren 28

LEHENENGO SAIOA


Gaur barelikosen lehenengo eguna izan da. Areto nagusian egon gara eta han, Erizek, azalpen batzuk eman dizkigu gure ardurei eta baratzeari buruz. Ondoren baratzera joan gara eta han gure boteei izena jarri diegu eta hondoren eskegitokian eskegi ditugu. Horrela amaituda barelikoseko gure lehenengo eguna.


2016/10/04

6.C-2 EGUNEROKOA

2016ko iralak 23
BARELIKOS LEHENENGO SAIOA

Lehenengo egunean Erizek gure ardurei buruz genituen galderak argitu zizkigun. Geroago, baratzera igo ginen, eta han gure ezkegitokiaren zenbakia buruan genuela boten barruan idatzi genituen, izena eta abizenarekin batera.

6.C-1 EGUNEROKOA

2016ko irailak 16

LEHENENGO SAIOA

Pasadan ostiralean, barelikoseko lehenengo saioa egin genuen. Lehenengo, areto nagusira joan ginen ardura bakoitzean zer egin behar zen jakiteko. Horri esker, genituen keska guztiak argitu genituen. Ondoren, baratzera igo ginen botak usteko eta jakiteko non eskegi behar genituen.


6.D-1 EGUNEROKOA

 2016ko urriak 3

LURRAEN PRESTAKETAK

Gaur botak eta eskularruak jarri ondoren,  negutegiko lurra oso lehor dagoenez, aitzurrekin zulo batzuk egin eta hauek urarekin bete ditugu, horrela lurrak ura ondo surgatu dezan, gure baratza maldan dago eta. Gero, orain dela urte batzuk nekazariari eskatu genion abelgorria prestatu, kuboetan sartu, baratzera eraman eta lurrari bota diogu ongarri moduan. Bitartean, besteek, belar tzarrak kendu dituzte, eta kubo batera bota dituzte. Kuboa betetzean, konpostara eraman dugu, gero konpost hori ere ongarri moduan erabiltzeko. Azkenengo 5 minutuetan, dana batu, material guztia garbitu eta gorde egin dugu. Botak kendu, eta zapatilak jarri eta patiora joan gara.


Egileak: Malen eta Irati . D

6.B-1 EGUNEROKOA

2016ko irailaren 29a
BIGARREN SAIOA:

Bigarren saio honetan baratzean egon ginen, belar txarrak kentzen eta Lur zatiak biguntzen. Ekintza hau egiteko, aitzurra erabili genuen. Tresna honekin, lurra askatu genuen eta zulotxoak egin genituen landareak ureztatzerakoan ura ez irteteko. Azkenean, lurra nahiko garbi geratu zen. Batzuentzat dibertigarria izan zen eta jolasorduan 10 minutu gehiago gelditu ziren.

IMG_1146.JPGIMG_1144.JPG

IMG_1140.JPGIMG_1145.JPG


Egileak: Maialen Egia eta Imke Lázaro

6.E-2 EGUNEROKOA

2016ko irailaren  26a

LEHENENGO EGUNA:


Gaur, lehenengo egunean, lehenik, ardurak banatu eta azaldu egin ditugu. Gero, baratzera joan eta botei izena eta eskegitokien zenbakia jarri dizkiogu. Ondoren baratzea ikusi dugu eta gelara bueltatu gara. Denoi asko gustatu zaigu baratzea ikustea.




EGILEAK: Helene, Paula eta Mercedes. 

2016/10/03

6.E-1 EGUNEROKOA

2016ko irailak 20
LEHENENGO EGUNA

Gaur, lehenengo eguna izan da barelikos arloan. Klasea bi zatitan banatu ditugu: erdia, ardurak jartzeko eta azaltzeko erabili dugu, eta beste erdian baratzera joan gara. Hor, botak eskegi-tokian jarri ditugu izenekin. Azkenik, klasera joan gara.




Egileak: Aritz Linacisoro eta Mikel Elorriaga.

6.D - 2 EGUNEROKOA

2016ko irailak 26a

LEHEN SAIOA

Gaur lehen eguna izan da. Saioa bi zatitan banatu dugu; denboraren erdia ardurak azaldu dizkigute banan-banan. Eta orduaren bigarren zatian baratzera joan gara bakoitzak bere botekin, izena jarri dizkiogu eta eskegitokian eskegi ditugu.  

Hemen argazki bi:
 Egileak: Joana eta Irune