2017/04/25

6.E-2 EGUNEROKOA

2017ko apirilak 25
BARATZEKO LANAK

Gaur baratzera joan, botak jantzi eta negutegira sartu gara. Eriz azalorea, zerbak, babak eta brokolia nola batzen diren azaldu du, ondoren guk batu eta etxera eramateko poltzetan sartu ditugu fruituak. Era berean azaloreko eta brokoliaren hostoak moztu eta txikitu ditugu gero gure partzelen lurrera bota eta estaltzeko, ongarri berde moduan erabiltzeko. Azkenik partzela guztiak ureztatu ditugu.

6.A-1 EGUNEROKOA

2017ko Martxoak 22

BARATZEAN LANEAN
Gaur baratzera igo eta botak jarri ditugu. Ondoren Erizek urazak eta errefautxoak nola batu erakutsi eta lanean hasi gara. Bakoitzak uraza bat eta 2-3 errefautxo eraman ditu etxera. Hori egin ondoren uraza berriak landatu ditugu. Gero ureztontziak bete eta gure 3 partzelak zein gure kideenak ureztatu ditugu. Bukatzeko botak kendu eta patiora jaitsi gara.                                                             
IMG_1825.JPG IMG_1826.JPG
IMG_1828.JPG IMG_1829.JPG
Egileak: Maura eta Borja.

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko apirilak 24

Lehenik brokoliak batzen ikasi dugu, eta gero hauen hostoak zatitu ditugu ongarri berdea bezala erabiltzeko lurrari gehituz. Ondoren batzuk babak batzen dituzten bitartean besteak partzela guztiak ureztatu dituzte. Azkenik zerbak batu ditugu eta patiora joan gara.

Egileak: Ibon, Eneko eta Aritz.

2017/04/24

6.E-1 EGUNEROKOA

2017ko apirilak 4
Lehenengo gauza egin duguna gure ortuariak ureztatzea izan da. 
Gero ere Zerbak batu ditugu eta horrela etxera eramateko 2. txanda eginez.
Belar txarrak ere gure partzeletatik kendu izan ditugu.
  

6.D-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 27


Lehenik, gure landareak ureztatu genituen. Gero, errefautxoak batu genituen etxera eramateko prest zeudelako eta azkenik, uraza "hoja de roble"-ak landatu genituen. Azkenik material guztia batu genuen eta patiora joan ginen.



Egileak: Eneko, Aritz eta Ibon

2017/04/06

6.C-1 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 31
BARATZEKO ZAINKETA LANAK
Lehenik eta behin ureztatu egin genuen gure partzelak, eta gure gelakideenak ere. Ondoren, belartzarrak kentzen egon ginen, eta guztiak eta gehienak kendu genituenean konpostara bota genituen.



 
Egileak: Sara eta Maialen

6.A-2 EGUNEROKOA

2017ko martxoak 29
GAUR LAN ASKO EGIN DUGU
1. Lehenengo botak jarri ditugu.
2. Gero ureztontziak urez bete ditugu, gure taldea eta lehenengo taldearen partzelak ureztatzeko.
3. Baita ere belartxarrak kendu ditugu denen artean. Nahi zutenak eskularruekin.
4. Errefautxo berriak erein ditugu. Hiru motatakoak.

Orain gehiago eta hobeto ureztatu behar dugu zeren eta bero asko egiten duelako eta azkarrago lehortzen da lurra.
  


Egileak: Ibai Macareno eta Libe Mandiola

2017/04/04

6.D-2 EGUNEROKOA

2017ko apirilak 3
BROKOLIAK BATZEN:

Gaur baratzera igo gara eta  lehenik eta behin botak jarri ditugu.




Brokoliak moztu eta batu ditugu.




Gero etxera eramateko sozketa egin dugu 



Azkenik gure eta gelakideen partzela guztiak ureztatu ditugu aste santuko oporrak datozelako eta ez delako barelikos gehiago egongo 15 egun pasa arte.