2018/12/26
2018/12/21
6.D-2 EGUNEROKOA
2018ko abenduak 10
Saio honen hasieran, Erizek, gaur egingo genuenari buruz hitz egin digu eta hori da egin duguna: Udazkena denez, zorua hosto marroiz beteta zegoen. Beraz txandaka, eskuarearekin hurak batzen aritu eta plastikozko boltsa handi batean sartzen joan gara. Beste batzuk berriz, partzela bakoitza ondo ureztatzen aritu dira eta landare aromatikoak ere ureztatzeaz arduratu gara. Azkenik, ikasle batzuk, Erizen laguntzarekin sarea jarri dute babak eta ilarrei.
6.E-1 EGUNEROKOA
2018ko abenduak 18
LANDARE TXARRAK KENDU ETA LANDAREAK UREZTATU
Gaur, Erizek esan digu partzela guztiak ureztatzeko, 2 aldiz bakoitzak eta belar txarrak kentzeko aitzurrarekin.
6.E-2 EGUNEROKOA
6.A-1 EGUNEROKOA
2018ko abenduak 12
ORTUARIA LANDATZEN
Asteazkenean, tipulinak, azaloreak, azenarioak... landatu ditugu bakoitza bere lekuan. Geroago landare mota bakoitzari izena jarri genion, horrela, gero landareak ikustera joaten bagara landare bat beste batekin ez nahasteko. Eta azkenik, denon artean ortuariak ureztatu ditugu.
6.E-1 EGUNEROKOA
2018ko abenduak 4
ORTUARIEN ZAINKETA LANAKAste honetan, belartxarrak kendu, lurra landatu eta ilarrei sarea ipini diegu. Lurra ureztatu dugu ere, partzela guztiak: landare aromatikoak, azenarioak, babak... Sarea ipintzean lortu duguna izan da igokarria den ilarra ondo lotuta egotea sarera, bestela beste lakutaraino joan daitezke.
2018/12/20
6.C-1 EGUNEROKOA
2018ko abenduak 14
BARATZEKO ZAINKETA LANAK
Gaur lehenik eta behin baratzera igo garenean , lanean hasi ginen. Lehenik gelako ikasle batzuk hasi ziren haitzurrarekin belartzarrak kentzen , kontuz animalirik ez hildu gabe. Lau pertson egon dira lanean , eta bosagarren bat eramaten zuen , saski bat hor zartzeko belartzarrak.
Bigarren , nire gelako sei pertsona artu dute ureztontziak eta hasi dira , ureztatzen gelako bakoitzeko partzelak. Gela guztiak , tokatzen zitzaienei eguna , tea landatzen arduratzen zirenak , gelako amaituta , patio orduan landatu behar zituzten denak. Horrela hurrengo saioan tokatzen zaienei ez zitzaien tokatzen ureztatzea.
Eta amaitzeko nik eta EriZen laguntzarekin ipini dutugu sare bat landare batzuen erdian. Landare ohiek trepadorak zirelako eta orudan horrela ez zuten esapazioa kentzen bestei. Oso azkar egiten , zen. Gainera hiru harri behar genituen , bat ipintzen genuen erdian , eta besteak aldeetan.
Gabonak geroago gehiago daukagu , baina orian arte , Gabon onak izan !
2018/12/01
6.D-1 EGUNEROKOA
2018/11/27
6.B-2 EGUNEROKOA
2018ko azaroak 15
ERABAKIAK HARTZENBarelikos arloan Ztiam tailerreko gelara joan ginen. Lur prestaketei buruzko galdetegi bat egin genuen eta gero zer landatu pentsatu eta erabaki genuen. Erreza izan zen, baina galdera bat ez nuen oso ondo ulertu. Gero Erizek azaldu zigun zein ortuari landatu ahal ziren azaroa/abenduan. Adibidez uraza, ilarrak, tipulinak...
6.C-1 EGUNEROKOA
2018/11/26
6.E-1 EGUNEROKOA
2018ko azaroak 22
ORTUARIAK LANDATZEN ETA UREZTATZEN
Beste egunean Erizek azaldu zigun nola landatu behar dugun gure ortuariak, eta gero guk landatu eta ureztatu egin ditugu: babak, azenarioak, berakatza, azalorea eta gauza geihago. Azkenik ortuari bakoitzari dagokion izena jarri diogu karteltxo batzuekin eta utzi horrela eta itxaron ze joango dira hasten landareak.
6.A-2 EGUNEROKOA
2018ko azaroak 21
ORTUARIAK LANDATZEN ETA UREZTATZEN
Gaur Erizek azaldu digu nola landatu/erein behar ditugun gure ortuariak, eta gero guk landatu eta ureztatu ditugu: babak, azenarioak, berakatza, azalorea... Azkenik ortuari bakoitzari dagokion izena jarri diogu karteltxo batzuekin.
6.B-1 EGUNEROKOA
2108ko azaroak 8
ZER LANDATU/EREIN ERABAKITZEN
Azaroaren 8an ZTIAM gelara joan ginen. Erizek kode bat eman zigun Classroomeko barelikos gelan sartzeko. Hasieran azterketa bat jarri zigun hamar galdera zeuden eta orokorrean nota onak egon ziren. Gero Erizek hiru landaren fitxak eman zizkigun ikusteko landatu ahal bazen eta taula batean jarri genituen ezaugarriak. Azkenik beste taula batean landareen prezioa agertzen zitzaigun eta Erizek esandako kopuruak jarri genituen. Gure partzeletan hurrengo zaioan zein ortuari landatuko ditugun erabaki genuen.
6.A-2 EGUNEROKOA
2018ko urriak 31
LURRA PRESTATZEN
Gaur aitzurrarekin gure partzeletako lurra goldatu dugu. Gero, pala batekin eta beste aitzur batekin ongarria kubo batzuetara bota dugu. Ondoren, ongarriz beterik dauden kuboak gure partzeletara bota ditugu. Belar txarrak ere kendu ditugu. Amaitzeko, besteen eta gure partzelak ureztatu ditugu.
6.E-1 EGUNEROKOA
2018ko azaroak 6
ZER LANDATUKO DUGUGaur zer landatuko dugun pentsatu eta erabaki dugu. Ikusi dugu azaroa/abenduan zer landatu ahal den partzela bakoitzean. Baita ere barazki bakoitzaren informazioaren fitxa, non ipintzen zuen zenbat leku behar duen ortuari bakoitzak, noiz landatu eta zenbat ur behar zuen barazki hori ondo ateratzeko.
Egileak: Gonzalo eta Telmo
6.E-2 EGUNEROKOA
2108ko urriak 30
LAUGARREN SAIOA
Gaur baratzera igo gara eta Erizek saioan zehar egin beharko duguna azaldu digu. Hasieran, aitzurrarekin lurra landu dugu. Ondoren, ongarria bota dugu eta aitzurrarekin lurra berriro ere landu dugu. Azkenik, partzelak ureztatu ditugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)